NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 23/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 8/2015 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioen departamentuen egitura ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokiola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuak sortu, aldatu, bateratu eta kentzea, eta bakoitzaren izena eta eskumenen esparrua zehaztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 19.2 artikuluan ezartzen denez, berriz, departamentuak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, eta departamentu bakoitzaren eskumena jarduera administratiboaren zein sektoretan arituko den finkatzea, Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokio eta lehendakariaren foru dekretu bidez egin beharko da.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 22an emandako 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen. Foru agindu hori 2015eko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eraginkortasun handiagoa izan dezan, bidezko da hein batean aldatzea departamentuetako batzuen eskumen esparrua.

Bestalde, bidezko da Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuaren izena aldatzea.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 19.2 artikuluan ezarritakoaren babesean,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren 1. artikulua aldatzea.

    Honela idatzita gelditzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren 1. artikulua:

    “1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu egitura.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa departamentu hauetan antolatzen da:

    –Garapen Ekonomikoa.

    –Eskubide Sozialak.

    –Ogasuna eta Finantza Politika.

    –Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia.

    –Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanak.

    –Hezkuntza.

    –Osasuna.

    –Kultura, Kirola eta Gazteria.

    –Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa.”

  2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR