ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko otsailaren 5ean hartua. Honen bidez, sailkapen espedientean azaltzen diren zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisikoko abelbideak daudela adierazten da eta hondatu edo desagertutako mugarriak berrezartzea onesten, udal mugape hauetan: Faltzes, Martzilla, Murillo el Cuende eta Erriberri.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagozkio, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak proposaturik, Nafarroako abelbideen erabilerak sailkatzeko eta berariaz arautzeko ahalmenak.

19/1997 Legearen arabera, sailkapena “adierazpen izaerako egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbide bakoitzaren izatea, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak zehazten dira”, mugaketa “egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak definitzen dira, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera”, eta mugarriztatzea “prozedura administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehaztu eta modu iraunkorrean seinalatzen dira tokian berean”.

Faltzesko, Martzillako, Murillo el Cuendeko eta Erriberriko udal mugapeetako abelbideen sailkapena bide horiek errekuperatzeko aldez aurretik egin beharreko lana da, eta Nafarroako abelbideei balioa emateko foru programaren barruan sartzen da. Horrek eragin onuragarria du lurralde antolamendurako eta landa ingurunea garatzeko.

Hondatu edo desagertutako mugarriak berrezartzearen helburua Nafarroako Gobernuak onetsitako mugaketa- eta mugarriztatze-akta duten abelbideak eguneratzea da, abelbidea zedarritzen duten mugarriei kokaleku zehatza emanez gaur egungo baliabideak erabiliz.

Administrazio prozesuaren tramiteak bete ondoren, lanaren jendaurreko epea barne, bi alegazio aurkeztu ziren eta horiei buruzko txostena egin da, eta halaxe jaso da espedientean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

  1. Jarraian aipatzen diren abelbideak eta horiei loturiko tokiak daudela adieraztea. Bakoitzaren zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak hondatu edo desagertutako mugarriak sailkatu eta berriz jartzeko espedientean ageri dira:

    –Faltzes: Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea, Deustiatik Urbasa eta Andiara doan errege altxonbidea, 5. iraganbidea, 5. iraganbideko bidebanatzea, 21. iraganbidea, Arlasko adarra, Vergelilloko adarra.

    –Martzilla: Deustiatik Urbasa eta Andiara doan errege altxonbidea, 4. zeharbidea edo San...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR