91/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Hezkuntza kontseilariak emana, musikako lanbide ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, sustapena eta titulazioa arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak musikako lanbide ikasketak barne hartzen ditu, arte ikasketen artean. Sei mailako gradu batean antolatuta daude eta, haien bidez, ikasleei kalitatezko arte prestakuntza eman nahi zaie eta musikaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatu nahi da.

Ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez ezarritako hezkuntza sistemaren antolaketa berria aplikatzeko egutegia ezartzen duenak, 21. artikuluan xedatzen duenez, 2007-2008 ikasturtean arteko lanbide ikasketetako lehenbiziko lau mailak ezarri ziren eta iraungi ziren Hezkuntza sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren bidez arautzen diren erdi mailako musika ikasketetako lehenbiziko bi zikloak. Era berean, errege dekretu horrek arteko lanbide ikasketetako bosgarren eta seigarren mailak ezartzea eta urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren bidez arautzen diren erdi mailako musika ikasketetako hirugarren zikloa iraungitzea ezarri zuen, 2008-2009 ikasturterako.

Abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketen curriculumeko oinarrizko puntuak finkatu ziren.

Halaber, martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuak musikako lanbide ikasketen curriculuma ezarri zuen Nafarroako Foru Komunitaterako.

Aurrekoa garatzeko, beharrezkoa da Hezkuntza Departamentuak ikasketa horien ebaluazio, sustapen eta titulazio arauak finkatzea.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak aldeko txostena aurkeztu du, musikako lanbide ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, sustapena eta titulazioa arautzea helburu duen foru agindu hau onets dadin.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

  2. Foru agindu honen helburua musikako lanbide ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, sustapena eta titulazioa arautzea da, baita ikasketa horien ebaluazio, sustapen eta titulazioan erabili beharreko agiri ofizialak ere.

  3. Foru agindu hau aplikagarria izango da musikako lanbide ikasketak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu baimenduetan.

  4. artikulua. Ebaluazioaren ezaugarri orokorrak.

  5. Ebaluazioaren helburua ikasleen ikaskuntza baloratzea da, hezkuntza helburuen lorpena, ikasleen gaitasunak eta ikaskuntza prozesuan egindako lana eta ahalegina aintzat hartuta.

  6. Musikako lanbide ikasketetako ikasleen ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa pertsonalizatua, jarraitua eta bereizia izango da, irakasgai ezberdinen arabera.

  7. Ebaluazioak martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuan araututako musikako lanbide ikasketen curriculumaren elementu ezberdinak hartuko ditu kontuan.

  8. Departamentu didaktikoek ikasleen trebetasun artistikoak eta teknikoak ebaluatzeko irizpideak eta prozedurak ezarriko dituzte, baita kalifikazio irizpideak ere, irakasgai ezberdinen programazioan. Irakasgaien ebaluazio irizpideak oinarrizko erreferentziak izango dira, helburuen lorpen maila baloratzeko.

  9. Ebaluazio saioetan irakasgai ezberdinen kalifikazioak bilduko dira eta honako helburu hauek dauzkate, besteak beste: ikaskuntza prozesua baloratzea, emaitza akademikoak eta taldearen funtzionamendua aztertzea, aurreko ebaluazio saioetan hartutako erabakiak berraztertzea eta bidezko erabakiak hartzea. Irakasleek, bai ikasleen ikaskuntza, bai irakaskuntza prozesuak eta beren irakaslana ebaluatuko dituzte.

  10. Ebaluazio prozesuak curriculumaren errefortzu eta aberaste neurriak hartzea ekarriko du, horiek behar dituzten ikasleentzat.

  11. artikulua. Ebaluazio prozesua.

  12. Maila bakoitzean, irakasleek ikasleen ikaskuntzaren etengabeko ebaluazio prozesua aplikatuko dute, behaketa sistematiko, informazio erregistro, berariazko proba edo beste mekanismo batzuen aplikazioaren bidez, irakasgai bakoitzaren berezko ezaugarrien arabera. Prozesu horrek ikasleak curriculuma osatzen duten irakasgai ezberdinetarako antolatu diren eskola eta jardueretara joatea eskatuko du.

  13. Ikasle baten edo ikasle talde baten irakasle taldeak, tutoreak koordinatzen duenak, ebaluazio saioak egingo ditu, ikasleen ikaskuntza baloratzeko eta beharrezkotzat jotzen diren neurriak hartzeko.

  14. Talde bakoitzaren tutorea izango da ebaluazio saioak zuzentzen dituena eta saioak arautzen dituen araudia betetzen dela bermatzen duena, ikasketaburuak koordinatuta.

  15. Irakasgai bakoitzeko irakaslea izango da kalifikazioak erabakitzen dituena. Ikasle zehatz bati eragiten dioten gainerako erabakiak hari eskola ematen dioten irakasleak ados egonda hartuko dira.

  16. Ikasturte bakoitzean hiru ebaluazio saio -bat hiruhileko bakoitzaren amaieran-, gutxienez, egingo dira eskola aldian; dena den, hiruhilekoaren amaierako ebaluazioa eta ikasleen ohiko amaierako ebaluazioa batera egin daitezke. Tutoreak hiruhilekoko ebaluazioari buruzko informazioa jasoko du aktan.

  17. Ikasturtea amaitutakoan, amaierako ebaluazio saioak egingo dira: ohikoa ekainean eta ohiz kanpokoa, aldiz, irailean. Amaierako ebaluazio saioak ebaluazio prozesua baloratzen duen laburpentzat joko dira eta, ikasturteko irakasgaien eta gainditu gabeko irakasgaien kalifikazioak ez ezik, sustapen eta titulazioari buruzko erabakiak ere bilduko dituzte.

  18. Ohiko amaierako ebaluazioan irakasgai guztiak gainditzen ez dituzten ikasleak irailaren lehenengo egunetan egiten den ohiz kanpoko probara aurkez daitezke, foru agindu honen 4. artikuluaren 3. eta 4. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera.

  19. Ohiz kanpoko proba egin ondoren, ohiz kanpoko amaierako ebaluazio saioa egingo da, proba horren emaitzak bildu, eta emaitza horiek sustapen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR