59/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, mugaz gaindiko langile izaera aitor dadila eskatzeko prozedura arautu eta 047 eskaera-eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Espainiako Erresumak eta Frantziako Errepublikak hitzarmen bat sinatu zuten 1995eko urriaren 10ean Madrilen, errentaren eta ondarearen gaineko zergen arloan zergapetze bikoitza saihesteko eta ihes eta iruzur fiskalei aurrea hartzeko. Hitzarmen horri erantsitako protokoloaren 12. atalak indarrean mantentzen du, estatu kontratugileek besterik hitzartzen ez duten bitartean, Espainiak eta Frantziak errentaren eta ondarearen gaineko zergen arloan zergapetze bikoitza saihesteko 1973ko ekainaren 27an sinatu zuten hitzarmenaren 15.4 artikuluan ezarritakoa.

Mugaz gaindiko langileak direla frogatzen dutenak, 15.4 artikulu horren arabera, bizi diren Estatuan bakarrik egonen dira zergapean mugaz gaindiko lan horren ordainean jasotzen dituzten soldata, lansari eta bestelako sariengatik. Gainera, bi Estatuetako agintari eskudunek zehaztuko dute, hala behar denean, nola aplikatuko diren aurreko xedapenak, eta frogagiri bat egitea adostuko dute, beharrezkoa izanez gero.

Espainiak eta Frantziak mugaz gaindiko langileei buruz 1961eko urtarrilaren 25ean egin zuten akordio osagarrian (1962ko martxoaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), zeina 1964ko uztailaren 3ko ohar trukearen bidez burutu baitzen (irailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta 1965eko maiatzaren 21eko eta ekainaren 1eko erabakietan (ekainaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) xedatutakoari jarraituz, "mugaz gaindiko langile"tzat joko dira bi Estatu horien arteko muga inguruan bizi eta lan egiten duten langile espainiarrak eta frantsesak, baldin eta mugaren alde batean bizi eta beste aldean lan egiten badute inoren kontura, eta, funtsean, egunero itzultzen badira beren bizitokira.

1961eko urtarrilaren 25eko Akordioaren 2. artikuluak dio mugatik gehienez hamar kilometrora dauden tokiak direla mugaldekoak, eta Espainia eta Frantzia arteko muga aldean dauden udalerrien zerrenda dakar eranskin gisa.

Goian aipatutako ohar trukeetan, mugarainoko gehieneko distantzia hogei bat kilometrora handitu zen, eta ondorioz, mugalde berrietako udalerrien zerrenda jaso zen eranskin gisa.

Aurrekoa kontuan harturik, prozedura arautu beharra dago, Frantziako mugaldean bizi eta inoren kontura Nafarroako mugaldean lan egiten duten langileek mugaz gaindiko langile izaeraren aitorpena eskatu ahal dezaten, Espainiak eta Frantziak errentaren eta ondarearen gaineko zergen arloan zergapetze bikoitza saihestu eta ihes eta iruzur fiskalei aurre egiteko egin zuten hitzarmenean aurreikusitako tratamendua aplikatu ahal...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR