60/2008 FORU DEKRETUA, ekainaren 9koa, merkataritzaren sektoreari laguntzeko neurriak arautzen dituen maiatzaren 19ko 125/2003 Foru Dekretua indargabetzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Maiatzaren 19ko 125/2003 Foru Dekretuaren bitartez merkataritzaren sektoreari laguntzeko neurriak arautu ziren, merkataritzaren sektoreko eragileei zuzendutako zenbait diru-laguntza programa garatzeko esparrua ezarrita.

Nafarroako Barne Merkataritza Modernizatzeko 2008-2011rako II. Planean jasotzen diren aurreikuspenekin bat, merkataritzaren sektorearendako pizgarrien araudi berria ezarriko da. Aipatu planaren helburua honako hau da: Nafarroako txikizkako merkataritzaren kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko baldintzak ezartzea eta hiriguneetako merkataritza dinamizatzea.

Esparru berria ezartzen den bitartean, bidezko da Merkataritzaren sektoreari laguntzeko neurriak arautzen dituen maiatzaren 19ko 125/2003 Foru dekretua espresuki indargabetzea.

Nafarroako merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 63.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, foru dekretu honetako proiektua egin du Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilu Arau-emaileak 2008ko ekainaren 3ko bilkuran.

Horrenbestez, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 9ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR