198/2011 FORU DEKRETUA, irailaren 7koa, Urbasa eta Andia mendietako natur baliabideen antolamendu planaren araudia aldatzen duena. Plan hori uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Urbasa eta Andia mendietako natur baliabideen antolamendu plana. Geroago, otsailaren 27ko 3/1997 Foru Legearen bidez deklaratu zen Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturala.

Urriaren 8ko 228/2007 Foru Dekretuaren bidez, "Urbasa eta Andia" izeneko Europar Batasunaren Intereseko Lekua Zainketa Bereziko Eremutzat jo eta hura kudeatzeko plana onetsi zen. Zainketa bereziko eremu horretan sarturik dago Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturalaren zatirik handiena.

Europar Batasunaren Intereseko Lekua zer espezietarako izendatu den, haiexen natur habitat eta populazioak kontserbazio egoera on batean atxiki edo berriz ere ezartzeko kontserbazio neurriak finkatu dira BILaren kudeaketa planean. Delako plana Europar Batasunaren araudiak eskatzen duenari jarraikiz prestatu da eta, beraz, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruz Kontseiluak maiatzaren 21ean eman 92/43/EEE Zuzentarauan bildu diren eta leku horretan dauden habitaten eta taxonen eskakizun ekologikoei erantzuten dieten ekintza, neurri eta jarraibideak biltzen ditu.

Arestikoa kontuan harturik, beharrezkoa da Urbasa eta Andia mendietako natur baliabideen antolamendu planaren araudia aldatzea, delako kudeaketa planari egokitu beharrez.

Natur baliabideen antolamendu planak aldatzeko prozedura ezartzen duen irailaren 9ko 320/1996 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenez, planaren aldaketa puntualak foru dekretu horren 1. artikuluan araututako prozeduraren arabera eginen dira. Delako 1. artikuluan, berriz, prozeduraren lehen urratsa da, Nafarroako Gobernuak sustaturiko planetan, Nafarroako Gobernuak berak proiektua hasiera batean onestea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, 2008ko abuztuaren 11n erabaki zuen Urbasa eta Andia mendietako natur baliabideen antolamendu plana onetsi zuen uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretua aldatzeko foru dekretuaren proiektua hasiera batean onestea, eta jendaurrean jartzea. Erabaki hori 2008ko irailaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Alegazioak aurkezteko epea amaiturik, horien edukiera eta horiei emandako erantzuna foru dekretu honen eranskinean ageri dira. Dena den, kontuan hartu beharrekoa da onartutako alegazioak foru dekretuaren testuan txertatu direla.

Halaber, Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren 2006ko urriaren 24ko bilkuran foru dekretuaren proiektuari buruz txostena egiteko eskaera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR