137/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru legeak xedatzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola erakunde autonomoak sortzea, foru dekretuen bidez. Foru dekretu horretan gutxienez honako alderdi hauek ezarriko dira: erakunde mota, helburu orokorrak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zein departamenturi edo zuzendaritza nagusiri atxikitzen zaion, haren estatutuak eta hasierako jarduketa plana.

Bestalde, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak indarra hartzeari esker, horren bidez autonomia pertsonalerako eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko oinarrizko baldintzak ezarri baitira, eta Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistema sortu Administrazio Publiko guztien lankidetza eta parte-hartzearekin, eta, halaber, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen onespenari eta haren erregelamenduzko garapenari esker (Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), prozesu eta bultzada berri bat eman zaie Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuei. Hori aurrerapen handia izan da Nafarroako herritarren ongizatearentzat, Espainiako Konstituzioak aldarrikatzen duen estatu sozialaren eredua indartzen baitu.

Hori kontuan harturik, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia sortu zuen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez. Erakunde hori mendekotasun egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonei arreta emateko gizarte zerbitzuak kudeatzeko ereduak egituratu eta berrantolatzeko asmoz sortu zen.

Nolanahi ere, kontuan harturik erakundea lanean egon den lau urte hauetan bildutako eskarmentua, egungo krisi egoeraren testuingurua, berriki onetsi den otsailaren 15eko 1/2011 Foru Legea, Mendekotasun egoera aitortzeko prozedura ezarri zuena eta Nafarroan mendekotasun egoerak baloratzeko lantalde eta organoetako langileen araubidea arautu zituena, eta kontuan harturik, orobat, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organiko berria, uztailaren 5eko 61/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsia, agerian gelditu da beharrezkoa dela beste estatutu batzuk onestea, egoera eta arau berri horietara egokituak, eskuragarri dauden giza eta gauzazko baliabideak hobeki kudeatzeko eta, ahal den neurrian, erakunde autonomoaren egitura bakuntzeko.

Hori helburu, foru dekretu honen bidez onesten den Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren egitura organikoan, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziak, Gobernu Kontseiluaz gainera, hiru zuzendariordetza eta zortzi atal izanen ditu. Horiez gainera, Agentziaren mende dauden bost zentroak eta haiei dagozkien administrazio unitateak, bulego mailakoak, daude egituran.

Horiek horrela, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Estatutuen onespena.

Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onetsi dira. Horien testua foru dekretu honen eranskinean ageri da.

Lehen xedapen gehigarria.-Izendapenak berrestea.

Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako Kudeaketako zuzendariordearen izendapena berretsi egiten da, baldintza beretan baina izena aldatuta, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako Kudeaketaren eta Giza Baliabideen zuzendariordea izanen baita.

Bigarren xedapen gehigarria.-Genero-berdintasuna.

Zenbait pertsona, kargu edo lanposturi buruz ari denean foru dekretu honek genero gramatikal mugatuko izenak erabiltzen dituen kasu guztietan (gaztelaniazko "consejero", "director", "presidente", "secretario" eta abar) ulertu behar da adierazpideen ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta postu horiek orokorrean hartzen dituela hizpide, haiek bai emakumezkoek bai gizonezkoek betetzen dituztela ere, erabateko berdintasun-baldintzetan, ondorio guztietarako.

Lehen xedapen iragankorra.-Atalburuen aldi baterako berrespena.

  1. Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendari kudeatzaileak bitarteko gisa betetzeko behar diren ebazpenak eman artean, edo hala badagokio, merezimendu lehiaketa bidez bete artean, izena aldatzen ez duten ataletako buruen izendapenak berresten dira.

  2. Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendari kudeatzaileak bitarteko gisa betetzeko behar diren ebazpenak eman artean, edo hala badagokio, merezimendu lehiaketa bidez bete artean, izena aldatzen duten atal hauetako buruen izendapenak berresten dira:

    1. Programen Ataleko burua, izena aldatu eta Programen eta Diru-laguntzen Kudeaketaren Ataleko burua izanen baita.

    2. Kontratuen Ataleko burua, izena aldatu eta Mendekotasunerako Itunen Ataleko burua izanen baita.

    3. Obrak eta Hornidurak Kudeatzeko Atala, izena aldatu eta Inbertsio, Obra eta Hornidura Ataleko burua izanen baita.

  3. Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendari kudeatzaileak behar den ebazpena eman artean, Arreta Goiztiarreko Zentroaren Ataleko buruaren izendapena berresten da, eta hemendik aurrera Arreta Goiztiarreko Zentroko zuzendaria izanen da.

    Bigarren xedapen gehigarria.-Administrazio unitateen jarraipena.

    Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera.

    Hirugarren xedapen gehigarria.-Obra eta ekipamenduetarako inbertsioak egiteko diru-laguntzen deialdien ebazpena.

    Foru dekretu honek indarra hartzen duenetik 2011ko aurrekontu-ekitaldia bukatu bitartean, gizarte zerbitzuen arloko obra eta ekipamenduetan inbertsioak egiteko diru-laguntzen deialdiak ebazteko organo eskuduna Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusia izanen da.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

    Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretua.

    Azken xedapenetan lehena.-Erregelamenduzko garapena egiteko gaikuntza.

    Ahalmena ematen zaio Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2011ko abuztuaren 24an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, María Elena Torres Miranda.

    NAFARROAKO MENDEKOTASUNERAKO AGENTZIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

    1. TITULUA

    Izaera, atxikipena eta eskumenak

  4. artikulua. Izaera.

    Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia erakunde administratibo autonomo bat da, berezko nortasun juridikoa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, bere xedeak bete ahal izateko.

  5. artikulua. Atxikipena.

    Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia, bere helburuak lortzeko, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak plangintza eta politika orokorrari buruz ematen dituen jarraibideen mendean dago eta hari atxikirik. Bestalde, departamentu horren esku gelditzen dira Agentzia kontrolatu eta babesteko ahalmenak, estatutuetan, foru legerian eta antolamendu juridiko eta administratiboan esleitzen zaizkionak, hain zuzen ere.

  6. artikulua. Eskumenak.

    Nafarroako Mendekotasunerako Agentziari dagozkio Nafarroan autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko prestazioak, gizarte zerbitzu orokorren zorroan daudenak, kudeatu eta koordinatzeko eskumenak.

    Eskumen horiek garatzeko, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Mendekotasuna baloratzeko behar diren zerbitzu eta baliabideak kudeatzea.

    2. Mendekotasun egoeran bizi diren pertsonei arreta emateko behar diren zerbitzu eta baliabideen zorroa kudeatzea.

    3. Autonomia pertsonala sustatzeko, mendekotasunari aurrea hartzeko eta mendekotasun egoeran bizi diren pertsonei arreta emateko behar diren zerbitzu eta baliabideak kudeatzea, hala berekiak, nola ekimen pribatuko entitateenak, pertsonari bere ohiko giroan irauteko erraztasunak ematea helburu.

    4. Gizarte eta osasun arloko baliabideak garatu eta kudeatzea, berezko eta entitate laguntzaileen programa eta ekintzen bidez.

    5. Banakako Arreta Programak prestatzen direla bermatzea.

    6. Herritarrei argibideak eskaini, erraztu eta hurbiltzea eta haien esku uztea.

    7. Mendekotasun arloan arreta eta sostengurako programetarako baliabideak lortzea.

    8. Autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko indarra duen araudia betearaztearen ondoriozko jarduketak egitea, Foru Komunitateko edozein erakunde publikok eskatuta.

    9. Departamentuak mendekotasunaren arloan dituen plan eta programak diseinatu, gauzatu, ebaluatu eta jarraipena egiten laguntzea.

    10. Autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programetarako baliabideak sustatu eta bideratzea.

    11. Departamentuari arau berriak proposatzea eta horiek prestatzen laguntzea.

    12. Departamentuari programak garatzeko finantzaketa beharrak proposatzea.

    13. Antzeko eginkizunak, Agentziaren helburuak lortzeko balio badute.

    1. TITULUA

      Egitura organikoa

    2. KAPITULUA

      Zuzendaritza organoak

  7. artikulua. Zuzendaritza organoak.

    Honako hauek dira Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendaritza organoak:

    1. Gobernu Kontseilua.

    2. Kudeaketa Zuzendaritza.

    3. Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako Zuzendariordetza.

    4. Kudeaketaren eta Giza Baliabideen Zuzendariordetza.

    5. Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendariordetza.

    1. KAPITULUA

    Gobernu kontseilua

  8. artikulua. Osaera.

  9. Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako Gobernu Kontseiluak kide hauek ditu:

    1. Kontseiluburua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR