211/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluaren bidez, eskumen osoa du gizarte zerbitzuen arloan. Horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea eman zuen, funtsezko helburua, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, herritarren gizarte ongizatea lortzea zuena. Horretarako, gizarte zerbitzuen sistema bat osatu du, mendekotasuna duten pertsonenganako arreta biltzen duena.

Foru lege hori garatzeko, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Horren bidez, gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazio guztiak zehaztu dira. Haien aplikazio esparrua Nafarroako Foru Komunitate osoa da.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroak, I. eranskineko B letran, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak agertzen ditu prestazio bermatu gisa.

Berez baliatzen ez den pertsona bere ingurunean gera dadila erraztea da foru legearen nahiz Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren abiapuntuetako bat.

Horren harian, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen du beharrezkoa dela mendekotasuna duten pertsonei laguntza integrala, integratua eta pertsonalizatua ematea eta ahalik eta autonomia handienarekin bizi daitezen behar diren baldintzak sustatzea, aukera izan dezaten, ahal den guztietan, eguneroko bizitza egiten duten inguruan bizitzen segitzeko.

Lege horren prestazioen katalogoan, 18. artikuluan, etxean pertsonak zaintzeko eta zaintzaile ez-profesionalei sostengua emateko prestazio ekonomikoa agertzen da.

Beste alde batetik, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua garatzeko, 2009ko urtarrilaren 19ko 6/2009 Foru Dekretua onetsi da, batetik, mendekotasuna baloratzeko lantalde teknikoa eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitatean mendekotasuna baloratu eta aitortzeko prozedurak eta Mendekotasuna duten pertsonentzako Banakako Arreta Programa prestatzeko prozedurak arautzen dituena.

Beraz, foru agindu honen helburua da mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak arautzea, eta aurreko ekitaldietan kontzeptu horregatik jasotako laguntzak edo Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako gutxieneko babes mailari dagozkion laguntzak finkatzea eta eguneratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak jasotzeko baldintzak.

    Foru agindu honetan ezarritako laguntzak baliatu ahal izateko, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren I. eranskineko B letran, 24. zenbakian, agertzen diren betebeharrez gainera, honako betebehar hau bete beharko da eskaera aurkezten den momentuan eta laguntzaz baliatzen den bitartean:

    -Egoitza batean etengabe ez egotea, hau da, egoitza pertsonaren benetako bizileku ez bihurtzea, dela aldi baterako dela epe luzera, honako hauek eskaintzen zaizkiola, pertsona bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta: ostatua, mantenua eta habilitazio edo errehabilitazioko jarduera espezializatuak.

    Hauek salbuetsiko dira: egoitzan aldi baterako sartzeko zerbitzuak, zaintzaile nagusiaren aldi baterako egoerei (eritasunak, ospitaleratzea edo beste beharrizan edo betebehar pertsonal batzuk) zein erabiltzailearen egoerei (ebakuntza kirurgiko baten ostean osatzea, eritasun larria, eriondoko aldi baterako egonaldiak) erantzuteko sortutako zerbitzuak, kontuan hartuta egonaldi horiek egun bat eta hogeita hamar egun bitartekoak direla zaintzailearen atsedenagatik, eta gehienez hiru hilabetekoak onuraduna osatzeagatik edota zaintzailea ospitaleratzeagatik.

  2. artikulua. Laguntza ekonomikoa hilean zenbatekoa izanen den kalkulatzea:

  3. -Mendekotasun egoeraren maila eta eskatutako modalitatea kontuan hartuz emanen da gehieneko laguntza, eskatzailearen familia-unitatearen hileko per capita errenta (PCE) Ondorio Anitzetarako Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) halako 1,35 baino gutxiago bada eta gizarte babeseko araubide publikoetatik (PAN) sortutako antzeko ezaugarriak eta xedeak dituen beste laguntzarik jasotzen ez badu. Nolanahi ere, emaitzako kopurua ez da txikiagoa izanen 39/2006 Legearen prestazio ekonomikoen zenbatekoak zehazten dituzten errege dekretuetan urtero ezarritako zenbatekoaren %75 baino, etxean pertsonak kontratupean zaintzeko prestazioei dagokienez (abenduaren 14ko 39/2006 Legea, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

  4. -Mendekotasun egoeraren maila eta eskatutako modalitatea kontuan hartuz emanen da laguntza ekonomiko txikiago bat, baldin eta eskatzailearen familia-unitatearen hileko per capita errenta (PCE) Ondorio Anitzetarako Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) halako 1,35 baino gehiago bada.

    Egoera horretan, jarraian adieraziko diren murrizketa indizeak ezarriko dira:

    1. Etxean pertsonak zaintzeko laguntza ekonomikoaren murrizketa indizeak: ahaideek edo inguruko pertsonek emandako zainketak.

      TARTEAK

      MURRIZKETAREN PORTZENTAJEA

      IPREM halako 1 baino gutxiago

      %0,00

      IPREM halako 1en eta 1,35en artean

      %0,00

      IPREM halako 1,35en eta 1,50en artean

      %5 eta %10 artean

      IPREM halako 1,50en eta 1,80ren artean

      %10 eta %20 artean

      IPREM halako 1,80en eta 2ren artean

      %12,5 eta %35 artean

      IPREM halako 2ren eta 3ren artean

      %13,5 eta %35,5 artean

      IPREM halako 3ren eta 4ren artean

      %33 eta %45 artean

      IPREM halako 4ren eta 4,50en artean

      %33,5 eta %47 artean

      IPREM halako 4,50en eta 5en artean

      %34 eta %48 artean

      IPREM halako 5en eta 10en artean

      %34,50 eta %49,50 artean

      ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR