142/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa (EVENA) erakunde autonomoa iraungitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Mahastizaintza eta ardogintza sektorearen egungo egoera ikusirik, egokia da sektore horretarako babes neurriak integratzea politika globalagoen esparru batean, eta beste unitate batzuetan, hots, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroak (EVENA) orain dituen azpiegiturak, ezagutzak eta baliabideetarako sarbidea baino handiagoak izanen dituzten unitate batzuetan. Horregatik, erakunde autonomo horren xedeak eta helburuak Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak hartuko ditu. Hori dena, galarazi gabe departamentuari atxikitako sektore publikoko sozietateek ikerkuntzan, esperimentazioan eta aholkularitzan babesa ematea.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 107 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez iraungiko direla organismo publikoak, zer departamenturi atxikirik egon eta haren titularra den kontseilariak proposaturik, aurretik funtzio publikoaren eta antolaketa administratiboaren arloetan eskumena duten departamentuek txostena emanda.

Horiek horrela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa iraungitzea.

    Iraungirik gelditzen da Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa, martxoaren 7ko 78/1986 Foru Dekretuaren bidez sortua.

  2. artikulua. Langileen atxikipena.

    Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR