Lokalak erabiltzeko erregelamendua

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a 2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA 2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK TEBAS Lokalak erabiltzeko erregelamendua Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen “Tebasko Kontzejuaren lokalak erabiltzeko erregelamendua”. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukiari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon da erabakiaren hasierako onespena argitaratuta 2022ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11koan, eta kontzejuko iragarki-taulan paratuta hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Jendaurrean jartzeko epe hori amaitu eta alegaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera, erregelamendua behin betiko onetsitzat jotzen da, eta, horregatik guztiagatik, testu osoa argitaratzen da orain, bidezkoak diren ondorioak izan ditzan.

Tebasen, 2022ko martxoaren 15ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

TEBASKO KONTZEJUAREN LOKALAK ERABILTZEKO ERREGELAMENDUA

1.–Lokalak:

–Tebasko Kontzejuaren jabetzakoak diren eta erabilera publikorako diren lokalak:

Tebasko Kontzejua erabilera publikorako lokal eta areto hauen jabea da:

Kontzejuaren egoitza zaharreko gelak. 1. Gaztetxe aretoa, kontzejuaren eraikin berrian. 2. Gaztetxe aretoa, kontzejuaren eraikin berrian. 3. Gaztetxe aretoa, kontzejuaren eraikin berrian. 1. musika aretoa. 2. musika aretoa. Areto handia. –Erabilera lagatzeko diren lokalak:

Tebasko Kontzejuko Batzarrak erabilera publikorako diren eta erabilgarri daudela uste duen bere jabetzako lokal bakoitzari erabilera-modalitate jakin bat zehaztu eta esleituko dio, erregelamendu honen oinarrien edukiaren arabera.

2.–Erabilera motak edo modalitateak:

1. modalitatea: Aldi baterako.

–Erabiltzaileak:

Lokalean egin beharreko jarduera edo erabilera ezin da izan, ez zuzenean, ez zeharka, lagapen-hartzaileari irabaziak edo onura ekonomikoak ekarriko dizkion jarduera bat.

Lokalen erabileraren lagapena eskatzen ahalko dute zerga-egoitza Tebasen duten irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoek, beren kideek erabil ditzaten; horien estatutuak, aplikatu beharreko legearekin bat etortzeaz gain, eta sexuagatik, erlijioagatik edo ideologiagatik inolako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR