382/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Lodosako Arau Subsidiarioak, zehazki, Hirigintzako Arau Orokorren 32. artikulua, aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena. Sustatzailea Lodosako Udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lodosako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Lodosako Arau Subsidiarioak, zehazki, Hirigintzako Arau Orokorren 32. artikulua, aldatzeko espedientea behin betiko onestea. Sustatzailea Lodosako Udala da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez diola administrazio bideari bukaera ematen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik bi hilabeteko epean.

    Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR