74/2009 FORU DEKRETUA, urriaren 19koa, Leozko udalerriko Artariaingo Kontzejua iraungitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Artariaingo Kontzejua toki entitate gisa iraungiko duen espedientea tramitatzeko eskatu dio Leozko Udalak Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera. Legeak eskatzen duen gehiengoa betetzen dute iraungitzearen alde sinatu duten Kontzeju horretako herritarrek.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 379/2009 Ebazpenaren bidez, 2009ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, ekainaren 1ean, Leozko Udalari eta Artariaingo Kontzejuari entzunaldia eman zitzaien eta Kontzejua iraungitzeko espedientea jendaurrean jarri zen.

Entzunaldirako eta jendaurreko eperako emandako hilabetea iraganik, ez da alegaziorik izan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1.a) artikuluak xedatzen du Kontzejuak bertako bizilagun gehienek eskaera idatzia aurkezturik iraungitzen direla, Udalari entzun ondoren.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola kontzejuak iraungitzat jotzea, Lurralde Mugaketako Batzordeak txostena eman ondoren.

Lurralde Mugaketako Batzordeak, 2009ko irailaren 22an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Lege horren 44.2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Artariaingo Kontzejua iraungitzearen aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko urriaren 19ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Leozko udalerriko Artariaingo Kontzejua iraungitzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

  2. artikulua. Kontzejua iraungitzeko prozedurako arau hauei jarraikiko zaie:

  3. Artariaingo Kontzejuaren ondasun guztien inbentarioa eginen da, Leozko Udalarenean sartzeko.

  4. Artariaingo Kontzejuaren kontuak itxiko dira. Pagatu gabeko obligazioak eta kobratu gabeko eskubideak Leozko Udalaren aurrekontuei gaineratuko zaizkie. Iraungi den...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR