1/2012 FORU AGINDUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitatearen VI. Sarirako dei egiten duena, 2012. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak 22. artikuluan xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zerbitzu publikoaren kalitatea eta jardunbide egokiak saritzea sustatuko du. Horrela, aintzatetsi eta sarituko dira herritarrentzako zerbitzuaren kalitatea hobetzen nabarmendutako administrazio publikoen menpeko organo eta entitateak, eta aintzatetsiko dira, halaber, zerbitzuen kalitatea hobetzeko ekimenak eta organo eta entitate horien arduradun eta enplegatu publikoak. Sariak emateko, kontuan hartuko dira erakundeak herritarrei eskaintzen dien kalitatea eta haien iritzia, zerbitzuaren erabiltzaile diren aldetik.

Legezko agindu hori betearazteko, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. eta 42. artikuluekin bat, bidezkoa da Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitatearen VI. Sarirako deialdia egitea, 2012. urterako, oinarri hauei jarraituz:

OINARRIAK

Lehenbizikoa.-Xedea.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitatearen VI. Sariaren xedea da Nafarroako edozein administrazio publikotako erakunde, unitate eta entitateak saritu eta aintzatestea, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzen eta kudeaketarako jardunbide egokien bidez herritarren beharrak betetzen nabarmentzeagatik.

Deialdi honen ondorioetarako, "kudeaketako jardunbide egokitzat" hartuko dira sendotuta eta ezarrita dauden esperientzia edo proiektuetatik datozen jardunbideak, horien bidez ematen diren zerbitzuen kalitatea hobetu bada eta/edo atzemandako arazo edo behar bat konpondu baldin bada.

Bigarrena.-Hartzaileak.

  1. Nafarroako Administrazio Publikoetako organo, administrazio unitate eta erakunde publikoek hartzen ahalko dute parte deialdi honetan, nortasun juridikoa izan ala ez, zerbitzu publikoak ematen badituzte.

    Deialdi honen ondorioetarako, honako hauek hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikotzat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, Nafarroako toki entitateak eta haietako baten menpeko erakunde publikoak. Halaber, zuzenbide publikoko beste entitate batzuek, sozietate publikoek eta Nafarroako Foru Komunitateko sektore publikoa osatzen duten fundazio publikoek hartzen ahalko dute parte.

  2. Aurten Bikaintasunerako Nafarroako Sarira aurkezten direnek, EFQM autoebaluazio metodologia erabili baitute, ezin izanen dute deialdi honetan parte hartu. Sari horrek berariazko oinarriak ditu.

  3. Aurreko deialdietan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR