71/2009 FORU DEKRETUA, urriaren 5ekoa, irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretua eta irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretua aldatzen dituena. Lehenbizikoaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen eta, bigarrenaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren estatutuak onetsi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretuaren bidez Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen eta irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren estatutuak onetsi ziren.

Egungo krisi ekonomikoa ikusita, beharrezkoa da Administrazioak gastuari eusteko ahalegin bat egitea. Jokabide horrek irizpide orokorra izan behar du, eta beraz, administrazioaren ekimen guztietan nahitaez kontuan hartu eta, hala badagokio, aplikatu behar da.

Hori horrela, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen lanpostua hutsik dagoenez, egokia da haren eginkizunak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko zuzendari nagusietako bati esleitzeko aukera izatea, berezko eskudantziak balira bezala erabil ditzan, zuzendari gisa dagozkion lanak galarazi gabe.

Neurri horrek Institutuaren eta kasuan kasuko zuzendaritza nagusiaren kudeaketari inolako oztoporik eragin ez diezaion, beharrezkoa da departamentuaren egitura organikoan eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren estatutuetan aldaketa batzuk egitea, departamentuan eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan berean eskumen eta eginkizunak arrazoi bidez banatuz, bi egituretako zuzendaritzaren funtzionamendu egokia bermatzeko.

Aldaketa horiek, funtsean, hauek dira: batetik, Lehendakaritzako zuzendari nagusiaren eta Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusiaren berezko eskumenak berrantolatzea, eta bestetik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko idazkari nagusiaren irudia eta eginkizunak sustatu eta indartzea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 28ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehenengo artikulua.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretua aldatzea.

Bat. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretuaren 4., 8., 9., 19., 81. eta 82. artikuluak aldatzen dira. Artikulu horiek, hemendik aurrera, testu hau izanen dute:

"4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

1. Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzaren pean eta foru dekretu honetan zuzendaritza bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horiez gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dizkietenak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak haien esku uzten duen beste edozein.

2. Nafarroako Gobernuak ahalmena du NAPI-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari berez dagozkion eginkizunak institutu hori atxikita duen departamentuko zuzendari nagusi bati esleitzeko. Zuzendari horrek hango estatutuen arabera erabiliko ditu eginkizunak, eta horrelakoetan, NAPIko zuzendari kudeatzailetzat hartuko da ondorio guztietarako.

8. artikulua. Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Lehendakariari, Gobernuari eta Koordinazio Batzordeari laguntzea.

b) Gobernuko idazkari lanak.

c) Departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa.

d) Lankidetza Batzordeari eta Transferentzia Batzordeari sostengua ematea.

e) Teknika arau-emaileari buruzko jarraibideak.

f) Dokumentuak Estatuko Aldizkari Ofizialera igortzea.

g) Foru zuzenbide zibila eta Nafarroako zuzenbidea oro har sustatzea.

h) Prozedurak eta kudeaketa jarduerak arrazionalizatu eta arintzea.

i) Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

j) Euskara-gaztelania itzulpen ofiziala.

k) Nafarroako elkarteak, fundazioak, lanbide elkargoak eta lanbide elkargoetako kontseiluak erregistratzea eta haien araubideaz arduratzea.

l) Foru Komunitateko Administrazioari eta erakunde publikoei eta haren mendeko bestelako entitateei aholkularitza juridikoa ematea eta haiek ordeztu eta defendatzea justizia epaitegien aurrean.

m) Ondorioak atzerrian sortu behar dituzten dokumentuetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko agintari eta funtzionarioen sinadurak legeztatzea.

n) Indarra duten xedapenek Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.

9. artikulua. Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua.

b) Legegintza eta Koordinazio Zerbitzua.

c) Gobernuaren Idazkaritzako Zerbitzua.

d) Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

19. artikulua. Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.

Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:

a) Koordinazio Batzordeari sostengua ematea.

b) Departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa.

c) Teknika arau-emaileari buruzko jarraibideak ematea eta, bereziki, xedapen orokorren aurreproiektu eta proiektuen kalitatearen jarraipena egitea araugintzari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR