299/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ezartzen dituena, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak eta Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren 2. ardatzaren esparruan laguntza zehatz batzuk jasotzen dituzten nekazariek bete ditzaten. Halaber, nekazaritzako ingurumenerako laguntzak eskatzen dituztenek ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzeko bete beharreko gutxieneko beharkizunak ezartzen ditu.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren irailaren 29ko 1782/2003 (EE) Erregelamenduak nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak jasotzeko araubideei aplikagarri zaizkien xedapen komunak ezartzen ditu. Erregelamendu horren 3. artikuluan adierazten da zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten nekazari guztiek erregelamendu hartako III. eranskinean aipatzen diren kudeaketako legezko betekizunak eta, 5. artikuluaren indarrez, estatukideek ezartzen dituzten nekazaritzako eta ingurumeneko baldintza egokiak bete behar dituztela. Artikulu horretan berean ezartzen da agintari eskudunak zerrenda baten berri emanen diela nekazariei, kudeaketan bete beharreko legezko betekizunekin eta ingurumeneko eta nekazaritzako baldintza egokiekin.

Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Erregelamenduan araututako kudeaketa eta kontrolerako sistema integratua eta hartarako baldintzak eta modulazioa aplikatzeko xedapenak ezarri zituen Batzordearen 2004ko apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Erregelamenduak. Erregelamendu horrek nekazaritzako eta ingurumeneko baldintza egokiak ez betetzeagatik zuzeneko ordainketei egin beharreko murrizketa eta bazterketak egiteko arauak ezarri zituen.

2004ko abenduaren 23ko 2352/2004 Errege Dekretuak, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan ematen diren zuzeneko laguntzei buruzko baldintzak aplikatzeko arauak eman zituenak, 4. artikuluan ezartzen ditu nekazaritzako politika bateratuaren (aipatutako Europar Batasunaren erregelamenduak adierazitakoa) esparruan zuzeneko laguntzak jasotzen dituzten ekoizleek nekazaritzaren eta ingurumenaren arloan bete beharreko baldintza egokiak. Errege Dekretu horrek gutxieneko exijentzia maila ezartzen du lurralde nazional guztirako. Hala ere, oinarrizko arautegia izanik, badu aski malgutasun tokiko baldintzetara moldatzeko.

Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, landa garapenari Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) laguntzeari buruzkoak, ezartzen duenez, 36. artikuluko a) letrako i) ataletik v) atalera eta b) letrako i), iv) eta v) ataletan ezarritako laguntzen onuradunek 1782/2003 (EE) Erregelamenduaren 4. eta 5. artikuluetan eta III. eta IV. eranskinetan ezarritako nahitaezko baldintzak bete beharko dituzte ustiategi osoan.

Batzordeak, 2006ko abenduaren 7ko 1975/2006 (EE) Erregelamenduaren bidez, Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezarri zituen, landa garapenerako laguntza neurriak hartzeko kontrol prozeduraren eta baldintzen aplikazioari buruz. Landa Garapenerako Programetan ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzeko ezarri diren gutxieneko beharkizunak bete behar dira nekazaritzako ingurumenerako laguntzak jasotzeko. Hori adierazten du aipatutako Erregelamenduaren 19. artikuluak.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, otsailaren 8ko 29/2007 Foru Aginduaren bidez, NBEUFrekin batera finantzaturiko landa garapenerako laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zuen.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, LGENFrekin batera finantzaturiko landa garapenerako laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zuen.

Apirilaren 11ko 144/2008 Foru Aginduaren bidez kontrolerako agintaritza eskudunak izendatu ziren nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak eta landa garapenerako laguntzak emateko baldintzei dagokienez. Foru agindu horren 3. artikuluan ezartzen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eginkizunen artean dagoela, besteak beste, Kontseiluaren 1782/2003 (EE) Erregelamenduaren 3. artikuluan aipatzen den kudeaketa arloko legezko betebeharren eta nekazaritzako eta ingurumeneko baldintza egokien zerrenda nekazariei ematea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

  2. Foru agindu honen helburua da zehaztea, Nafarroako esparruan, Kontseiluaren 2003ko irailaren 29ko (EE) 1782/2003 Erregelamenduan jasotzen diren zuzeneko ordainketak edo Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren 2. ardatzaren esparruko laguntzak eskatzen dituzten nekazariek bete behar dituzten kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak (hemendik aurrera baldintzak). Erregelamendu horren bidez nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak jasotzeko araubideei aplikagarri zaizkien xedapen komunak ezarri ziren. 2. ardatzaren laguntza horiek Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduaren 36. artikuluan aipatzen dira, eta azken erregelamendu hori Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez kudeatzen diren nekazaritzaren garapenerako laguntzei buruzkoa da. Era berean, Batzordeak 2006ko abenduaren 7an emandako 1975/2006 (EE) Erregelamenduaren 19. artikuluak aipatzen dituen ongarriak eta produktu finosanitarioak erabiltzeko gutxieneko baldintzak ezarriko ditu.

  3. 2008. urte zibilean eta hurrengoetan diru-laguntza eskatu izanaren ondorioz, 1783/2003 (EE) Erregelamenduaren I. eranskinean edo 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 36. artikuluko a) letrako i) ataletik v) atalera eta b) letrako i), iv) eta v) ataletan bildutako araubideren baten babesean ordainketak jasotzen dituzten nekazari guztiei aplikatuko zaizkie baldintza horiek, betiere haien ustiategien instalazioak eta azalerak Nafarroako Foru Komunitatean baldin badaude, kontuan hartu gabe ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzeko gutxieneko baldintzak, zeren horiek soilik ukitzen baitituzte 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 36. artikuluko a) letraren iv) ataleko laguntzak eskatu dituztenak.

  4. artikulua. Baldintzak.

  5. artikuluan aipatzen diren nekazariek Nafarroako Foru Komunitatean dituzten ustiategietan bete beharko dituzte foru agindu honen I. eranskinean azaltzen diren baldintzak, eta, bidezkoa bada, ongarriak eta produktu fitosanitarioak erabiltzeko gutxieneko baldintzak ere bai.

  6. artikulua. Kontrol plana.

    Baldintzak betetzen ote diren kontrol egokia egiten dela bermatzeko, urtero kontrol plan bat onetsiko da eta bertan ezarriko dira, besteak beste, lagina aukeratzeko sistema eta baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko modua.

  7. artikulua. Murrizketak aplikatzea.

  8. Baldintzak bete ezean, Batzordearen 2004ko apirilaren 21eko 796/2004 (EE) Erregelamenduaren 65., 66., 67. eta 71. artikuluetan eta 1975/2006 (EE) Erregelamenduaren 22. eta 23. artikuluetan ezarritako murrizketak edo bazterketak aplikatuko dira, eta kontuan hartuko da, betiere, foru agindu honen I. eranskinaren arabera baldintzak aplikatzeko eremua zein den, bai eta ez-betetzearen larritasuna, hedadura, iraupena eta ez-betetzeak errepikatzen diren ere.

  9. Dena dela, 796/2004 Erregelamenduaren 66. artikuluko 1. atalean xedatutakoari jarraikiz, murrizketen aplikazioa bertan behera uzten ahalko da, baldintza edo arau jakinari buruzko xedapenek antzemandako ez-betetzea ez kontrolatzeari bide ematen badiote. Hori kontrol txostenean adierazi beharko da.

  10. Gauza bera eginen da Europar Batasunaren arau berriekin lotutako ez-betetzeen kasuan, baldin eta ustiategiko titularra arau horiek betetzeko ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen onuraduna bada, betiere horiek betetzeko graziako aldia amaitu ez bada. Norbere gain hasteko laguntzak jasotzen dituzten nekazari gazteen kasuan, graziako aldia eta, hortaz, murrizketen aplikazioaren baztertzea Europar Batasunaren egungo arauetara ere zabaltzen ahalko dira.

    Xedapen gehigarria.-Foru agindu honetan araututa ez dagoen guztian, 2004ko abenduaren 23ko 2352/2004 Errege Dekretuan xedatutakoari eginen zaio men.

    Xedapen indargabetzailea.-Indargabetutako xedapenak.

    Indargabetzen da 207/2007 Foru Agindua, uztailaren 2koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, kudeaketako legezko betekizunak eta nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak ezartzen dituena, nekazaritzako politika bateratuaren esparruan zuzeneko laguntzak eta Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren 2. ardatzaren esparruan laguntza zehatzak jasotzen dituzten nekazariek bete ditzaten.

    Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruean, 2008ko ekainaren 12an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoa Sanzberro Iturriria.

    1. ERANSKINA

    Baldintzen zerrenda

  11. ESPARRUA

    Nekazaritzako zein ingurumeneko baldintza egokiak

    Lurzoruaren higadurari aurre egiteko arauak

  12. Maldan dauden lurzatiak lantzea.

    Hektarea 1etik gorako alorretan, eta betiere itxura konplexurik ez badute (angelu biziak, biratzeko erradio txikia edo aldakorrak dituzten tokiak), ondotik adierazten diren kasuetan ezin izanen da maldaren norabidean lurra 20 cm baino sakonago landu:

    -Belarkien laboreak, lurzatien malda batez beste %10etik gorakoa bada.

    -Mahastien, olibondoen eta fruitu lehorren laboreak, lurzatien malda batez beste %15ekoa edo handiagoa bada, laborantza zapaldarik edo zerrendarik gabe eta lurzoruaren landare-estaldura erabatekorik gabe egiten bada.

  13. Lurra uzta bildu ondoren lantzea.

    Neguko belarkiak (zerealak, proteaginosoak, aletarako lekadunak eta abar) ereinda dituzten lurzatietan, lurra ezin izanen da 20 cm baino sakonago landu uzta-bilketaren egunetik hasi eta irailaren 1era arte, toki hauetan salbu:

    -Ureztatzeko lurzatietan, kanpaina berean bigarren aldiz erein behar direnean.

    Zuzeneko ordainketak aplikatzeari buruzko azaroaren 2ko 1470/2007 Errege Dekretuaren 1. eranskinaren arabera, lehorreko lurretan hektarea bakoitzeko, batez beste, 4,4, 4,1 edo 3,7 tonako errendimendua esleitua duten udalerrietan, lurrak abuztuaren 10etik aurrera lantzen ahalko dira oro har, eta edonolako errepideen, burdinbideen edo 10 hektareatik gorako zuhaizti jarraituen mugakide diren nekazaritzako lurzatien kasuan, uzta bildu ondoren noiznahi. Hori guztia laguntza mota bakoitza onartzeko arauetan laboreari edo hondakinei eusteko ezartzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR