250/2002 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, abenduaren 16koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren testu bategina onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legeak, Seigarren Xedapen Gehigarrian honela zehazturik jasotzen du Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren testu bategin bat egiteko Parlamentuak Gobernuari emandako baimena:

"Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoko 21. artikuluan xedatuaren babesean, baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari bat egin ditzan Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arau indardunak 2003ko urtarrilaren 1a baino lehen, eta bat egitekoak diren lege testuak erregularizatu, argitu eta harmoniza ditzan".

Testu bategina prestatzeko bidea errazteko asmoz, 3/2002 Foru Legeak Zergaren arau oinarrizkoaren aldaketa zenbait jasotzen ditu. Arau oinarrizkoa osatzen zuten, hain zuzen ere, 1970eko apirilaren 10eko Foru Diputazioaren Erabakiak onetsi zituen Oinordetzen eta Ondare-eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga orokorren arauek.

3/2002 Foru Legea onetsi zenez gero, testu bategina prestatzeko abiapuntua 1970eko Arauaren edukia da ezinbestean, eta, baimenaren arabera, agindu batzuk antolatu eta beste batzuk argitu eta interpretatuz gauzatu beharko da arau koherente eta argi bat.

1970eko Arauaz honako hau esan dezakegu:

1. Gaur eguneko testua onartu zenetik denboran zehar izan dituen aldaketa eta indargabetze espresuen ondoren hartzen dugu, eta Testu Bateginaren Xedapen Indargabetzaileak zerrendan ematen dituen arauak aztertuz haien jarraipen argia egin daiteke.

2. 1981eko martxoaren 17an Foru Parlamentuaren Erabakiz onetsitako Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Arau erregulatzaileak, 1970eko Arauaren aginduak espresuki indargabetzen ez bazituen ere, inplizituki hein handi batean indargabetu zuen. Izan ere, 1970eko Arauak _gorago aipatu da izenburua_ arautzen zituen, alde batetik, "mortis causa" eskurapenak dei litezkeenak, zeinetaz arduratzen baitzen Oinordetzen gaineko Zerga Orokorra, eta, bestetik, "inter vivos" eskurapenak, bai kostubidezkoak bai kostugabeak, zeinak sartzen baitziren Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga Orokorraren esparruan, eta gainera Atariko Tituluan eta Bosgarren Tituluan antzinako Zergaren bi esparruetako zenbait xedapen orokor eta erkide arautzen ziren.

Horren arabera, "erkide" dei ditzakegun artikuluetako bakoitzaren edukitik Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari aplikagarri zaiona atera dezakegu, alde batera utzirik Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga Orokorrak tratatu duena.

3. Aurreko puntuan adierazitakoaren ildo beretik, O.E. eta E.J.D.en gaineko Zergaren 1981eko Arauak deklaratzen du, xedapen iragankorrean, aplikagarri zaiela dohaintzei eta gainerako "inter vivos" eskualdatze kostugabeei 1970eko Araua harik eta Oinordetzen eta Dohaintzen Zerga berriak indar hartu arte.

Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergak, orain arte ez baitzegoen halakorik, dohaintzei ere karga ezar ziezaien, beharrezkoa zen legegintzako erreforma batek Zergaren peko egintzatzat argi eta garbi sar zitzan, horrela gaindituko baitzen aurreko egoera, zeinean dohaintzak, alde batetik, "inter vivos" ondare-eskualdaketen esparruan sartzen baitziren eta, bestetik, 1970eko Arauen pean baitzeuden, eta arau horiek, berek ere, "mortis causa" eskualdaketen arauetara igortzen baitzuten etengabe.

Legegintzako Erreforma hori burutu da 3/2002 Foru Legearen bidez.

4. 3/2002 Foru Legeari egin zaizkion erreformek konpondu dute ahaide hurbilen arteko eskurapenetarako zegoen 0,80ko zerga-ordainketa historikoa Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergan txertatzearen arazoa, eta orain karga hori ez da Egintza Juridiko Dokumentatuen kontzeptuan sartzen, martxo arteko erreforman bezala, baizik eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Tarifen barruko tasa berariazko bihurtzen da.

5. Gaur egun hor dugu Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra, 13/2000 Foru Legea, oso kontuan hartu beharrekoa, bertan baitago alderdi askoren erregulazio oinarrizkoa, batez ere tributuen kudeaketari buruz. Eta horrek hara igortzera behartzen gaitu batzuetan, eta, beste batzuetan, berriz, bertan ikuspegi orokorretik araututa dauden gaiak arautu gabe uztera; izan ere, horrek alferrikako bihurtzen du Oinordetzen eta Dohaintzen tratamendu berariazkoa.

6. Baldin eta Gobernuari emandako baimenaz antolatu, argitu eta harmonizatu nahi bada bategitearen xede den araudia, 3/2002 Foru Legeko Seigarren Xedapen Gehigarriak ezartzen duen bezala eta 1970eko Arauaren egituraren eta edukiaren arabera, iruditzen zaigu Gobernuak baduela oniritzia Estatuan eta beste erkidego batzuetan Zergaren araudi ordenatuagoa eta eguneratuagoa duten lege-testuetara jotzeko.

Horrelako testuetara jo dugu 1970eko Arauak ematen diguna baino idazketa zehatzagoa denean hangoa, eta gainerako artikuluekin hobeki heldu denean.

7. Kontuan hartu beharreko beste gorabehera bat honako hau da: Zerga hau erakunde zenbaiten tratamendu fiskalari ere badagokiola, eta haien erregulazioa, funtsean, legeria zibilean aurkitzen dugula.

1970. urtean hiru urte falta ziren Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa martxoaren 1eko 1/1973 Legeaz onesteko, eta, horregatik, Arau hark batez ere Kode Zibilean du oinarri erakunde haien kalifikazio juridikorako.

Gaur egun, Konpilazioak indarra duenez, ezinbestekoa da haren aipamenak egitea.

8. Azkenik, 1970eko araua aplikatuz Zergaren kudeaketan lortutako eskarmentuak aukera eman du jatorrizko idazketan zenbait aginduk zuten interpretazio-zailtasunaz jabetzeko; izan ere, batzuetan, benetan aplikaezina zen haietako baten bat.

Testu ongi eratu eta koherentea lortzeko asmoz, aldatu egin da 1970eko idazketa, eta ez da bertan sartu berez ulertzen dena, ezta ezer gehitu gabe nahastea dakarrena ere.

Legegintzako Foru Dekretuak dauzka: artikulu bakar bat, Testu bategina onesten duena, xedapen gehigarri bat, iragankor bat eta azken bat.

Testu Bategina honela dago osatua: 62 artikulu, hamabi kapitulutan banatuak, Xedapen Gehigarri bat eta Azken Xedapen bat.

Gorago 1970eko Arauari buruz esandakoak argi uzten du, beraz, hura funtsean oinordetzez gain "inter vivos" ondare-eskualdaketak arautzeko egina zela eta, horregatik, alde batetik, oso zaila dela haren eskemari eustea, eta, bestetik, ez batere eraginkorra. Horregatik hartu dugu Estatukoa oinarritzat, eta Testu Bateginaren zati bakoitzean sartu ditugu 1970eko zenbait arau, betiere, beste leku batean egon arren, zati batean hobeki txertatzen baziren.

  1. Kapituluak, 'Xedapen Orokorrak" izenekoak, 1etik 7ra bitarteko artikuluak biltzen ditu.

    Kapitulu horretan adierazten da Zergaren xedea dela pertsona fisikoek kosturik gabe lortutako ondare-gehikuntzak zergapean jartzea. Pertsona juridikoek lortuak, berriz, Sozietateen gaineko Zergaren pean daude.

    Kapitulu horretan beste alderdi batzuk ere arautzen dira: legeria zibilera jo beharra (Konpilazioa espresuki aipatzen d

    1. Zergan zeregina duten erakundeen eta ondasunen kalifikazio juridikorako; nola aplikatzen diren ahaidetasun-mailak, bereziki tarifan; kredituen eskualdaketa; ondasunen titulartasun eta titularkidetasun presuntzioak; baldintza etenarazle edo suntsitzaileak noiz gertatzen diren; likidazioaren geroratze kasu bat eskualdaketa baten zenbatekoa erabaki ezin denean eta Zergaren itzulketarako eskubidea kasu jakin batzuetan.

  2. Kapituluak, "Zergapeko egintza" izenekoak, 8tik 10era bitarteko artikuluak biltzen ditu.

    Egintza zehazki mugatzen da. Alde batetik, zergapeko gehikuntzen zerrenda ematen da eta, bestetik, zergapekoak ez diren lau kasu finkatzen dira, zeinetako batek argitzen duen zein den Zerga honen esparrua pentsio-planen eta aseguruen arloan Pertsona Fiskoen Errentaren gaineko Zergari buruz.

    Kapitulu honetan eskualdatze kostugabea ustez badelako hiru kasu ere aztertzen dira.

  3. Kapituluak, "Salbuespenak" izenekoak, 11., 12. eta 13. artikuluak biltzen ditu. Bertan jasotzen dira gaur egun indarra duten salbuespenak eta bereizten dira "mortis causa" eskurapenetan, "inter vivos" eskurapen doakoetan eta aseguruetan eragina dutenak.

  4. Kapituluak "Subjektu pasiboak eta Zergaren erantzuleak" izenekoak, 14.etik 17.era bitarteko artikuluak biltzen ditu, eta esaten digu nortzuk diren zergadunak: kausadunak, dohaintza-hartzaileak eta onuradunak. Kasuren batean oinordekoa legatudunaren ordekotzat hartzen da eta erantzukizun subsidiarioko hiru kasu eta solidarioko bat agertzen dira.

  5. Kapitulua, "Zerga-oinarria" izenekoa, lau Ataletan banatzen da.

    1. Atalak, 18. eta 19. artikuluetan, zergapeko egintza bakoitzari dagokio zerga-oinarria finkatzen du: banakoaren partearen balio garbia, onuradunak jasotako ondasun eta eskubide eskuratuen eta hartutako zenbatekoen balio garbia.

    2. Atalak 20.etik 25.era bitarteko artikuluak biltzen ditu, eta banakoaren parte hori eta etxeko arreoa kalkulatzeko arauak ematen. Presuntzio zenbait ezartzen dira, eta horien arabera ondasuntzaren barruan kokatzen dira ondasun jakin batzuk, eta, azkenik, kargak, kausatzailearen zorrak eta kengarrri diren gastuak arautzen dira.

    3. Atalean, "Arau bereziak "inter vivos" eskurapen doakoetarako" izenekoan, 26. eta 27. artikuluak daude bilduta, eta horrelako eskurapenean kengarri diren kargez eta zorrez ari da.

    Azkenik, 4. Atalak, "Balioen egiaztapena' izenekoak, artikulu bakarra du, 28.a, eta bertan, Tributuei buruzko Foru Legera igorri ondoren, azaltzen dira Zergaren egiaztapenerako bi bitarteko berariazko, ematen da aitortutakoaren eta egiaztatutakoaren arteko baliorik handienaren lehentasuna finkatzeko araua, eta aurrez ikusten da egiaztapenaren eta likidazioaren jakinarazpen bateratua.

  6. Kapituluan, "Likidazio-oinarria" izenekoan, 29.etik a 32.era bitarteko artikuluak jasotzen dira, eta murrizketa batzuk ere bai, hala "mortis causa" dohaintzetakoak, nola aseguruetakoak.

  7. Kapitulua, "Zerga-zorra" izenekoa, 33.etik 35.era bitarteko artikuluek osatzen dute. Likidazio-arau orokorrak finkatu ondoren, batez ere ahaidetasun mailei buruzkoak, 34...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR