2/2013 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, otsailaren 13koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35.4. artikuluak ezartzen du ezen Foru Komunitateari dagozkion zerga bereziak ordainarazteko unean-unean Estatuko lurraldean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatuko dituela hark. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena egin eta dirua pagatzeko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere araubide erkideko lurraldeko datu berak jasoko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzerako pagatzeko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik sobera bereiziko ez direnak.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 54.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, tributu-araubide erkidearen aldaketa batek behartzen badu, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Estatuan indarra duten arau funtsezko eta formazko berberak Foru Komunitatean aplikatzera, Nafarroako Gobernuak tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak eman ditzake, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Aipatu 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren xedapenei, aipatu legegintzarako eskuordetzearen ondorio direnean, "tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu" izena emanen zaie.

Estatuan berriki izandako araugintza oparoa honakoetan ikus daiteke: Estatuko 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2/2012 Legea, ekainaren 2koa; 15/2012 Legea, abenduaren 27koa, iraunkortasun energetikoari buruzkoa, eta Estatuko 2013ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 17/2012 Legea, abenduaren 27koa. Xedapen horiek zenbait aldaketa egin dituzte zerga bereziak arautzen dituen abenduaren 28ko 38/1992 Legean, eta, beraz, beharrezkoa da foru legerian egokitzapena egitea.

2/2012 Legearen azken xedapenetako hamabigarrenak zazpigarren xedapen iragankorra erantsi zion abenduaren 18ko 22/2009 Legeari, hots, araubide erkidegoko autonomia erkidegoak eta autonomia estatutua duten hiriak finantzatzeko sistema arautzen duenari. Haren ondorioz, zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga hidrokarburoen gaineko zergan sartu zen.

Aipatutako 2/2012 Legeak, bestalde, azken xedapenetako hogeigarrenean, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea aldatu zuen, zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga hidrokarburoen gaineko zergan sartzearen alderdi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR