213/2002 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, urriaren 14koa, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 51. artikuluaren arabera, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Legeak Nafarroako Administrazio Publikoen menpeko Polizia Kidegoen araubidea ezarri zuen.

Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legeak; Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 19/2001 Foru Legeak; eta Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legea eta Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legea aldatzen dituen apirilaren 3ko 8/2002 Foru Legeak Kidego haien araubidea hein batean aldatu dute.

Nafarroako Parlamentuak, uztailaren 2ko 21/2002 Foru Legearen bidez, baimena eman dio Nafarroako Gobernuari, lau hilabeteko epean, Legegintzako Foru Dekretu baten bidez, Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bategina onets dezan.

Legegintzarako eskuordetza horretaz baliaturik, Nafarroako Gobernuak eranskinean doan Testu Bategina prestatu du, arautegi bakar batean Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legean eragina duten eta gaur egun indarra duten lege guztiak biltzen dituena.

Nafarroako Kontseiluak, 2002ko irailaren 24ko bilkuran, adostasun txostena eman zuen Legegintzako Foru Dekretu honetaz, uste baitu honen edukia bat datorrela legegintzarako baimenarekin eta hura arautzen duten legeekin.

Horiek horrela, Gizarte Ongizateko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Onesten da Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bategina, Legegintzako Foru Dekretu honen Eranskinean ageri dena.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Legegintzako Foru Dekretu hau Nafarroako Parlamentura igorriko da, Ganbera horren Erregelamenduko 158. artikuluko 6. idatz-zatiak agintzen duena betetzeko.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bateginean xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, eta zehazki honako hauek:

_Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legea.

_Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legea aldatzen duen uztailaren 2ko 10/1992 Foru Legea.

_Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legeko II. kapitulua (7. artikulutik 13. artikulura bitarte, biak barne) eta 16. eta 17. artikuluak.

_Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legea aldatzen duen uztailaren 2ko 19/2001 Foru Legea.

_Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legea eta Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legea aldatzen dituen apirilaren 3ko 8/2002 Foru Legeko 2. artikulua.

AZKEN XEDAPENA

Legegintzako Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamalauan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

ERANSKINA

Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen testu Bategina

ATARIKO TITULUA

  1. artikulua. 1. Foru Lege hau Nafarroako Administrazio Publikoen menpeko Polizia Kidegoei aplikatuko zaie.

  2. Foru Lege honetan Polizia Kidegotzat hartuko dira herritarren segurtasuna mantentzen dihardutenak, funtzionario publikoek osatuak, izaera zibilekoak eta egitura hierarkikokoak.

  3. Nafarroako Gobernuaren menpeko poliziako langileek Kidego bakar bat osatuko dute, Nafarroako Foruzaingoa deritzona.

  4. Poliziako zerbitzu eta langileak dituen Nafarroako toki entitate bakoitzean, haiek Kidego bakar bat osatuko dute.

    1. TITULUA

      Nafarroako Foruzaingoa

    2. KAPITULUA

      Xedapen orokorrak

  5. artikulua. Nafarroako Foruzaingoak, Nafarroako Gobernua agintari gorena duenak, agintaritza hori haren lehendakariaren bidez gauzaturik, Foru Lege honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu.

  6. artikulua. Foruzaingoak Nafarroako Foru Komunitatea izanen du jarduteko eremua.

  7. artikulua. Nafarroako Foruzaingoa haren egiturari buruzko arauetan aipatzen den Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuan kokatuko da organigramari dagokionez.

    1. KAPITULUA

    Antolamendua eta eginkizunak

  8. SAILA

    Antolamendua

  9. artikulua. Nafarroako Foruzaingoa, egiturari dagokionez, Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzutzat hartuko da. Haren barne antolamendua Foru Lege honetan eta hau garatzen duten erregelamenduetan xedaturikoari jarraikiz arautuko da.

  10. artikulua. 1. Ekintzei dagokienez, Foruzaingoa foruzainburuaren menpean egonen da.

  11. Foruzaingoko kideek postu hauek banatuko dituzte:

    _Ofiziala.

    _Inspektorea.

    _Inspektoreordea.

    _Sarjentua.

    _Kaporala.

    _Foruzaina.

    Erregelamenduen bidez idatz-zati honetan aipatzen den postu bakoitzari dagozkion eginkizunak ezarriko dira.

  12. Aipatu diren postuek antolamendu hierarkikoa dute.

  13. artikulua. 1. Foruzaingoko kideek, betiere, lanean dihardutela, uniformea jantziko dute. Kontseilari eskudunak, zerbitzuak behar dituen kasuetan, baimena emanen die kide batzuei uniformea jantzi gabe beren eginkizunetan aritzeko.

  14. Erregelamenduen bidez uniforme, bereizgarri eta agurrei buruzko arauak emanen dira.

  15. artikulua. 1. Foruzaingoko kideek, beren eginkizunetan dihardutela, erregelamenduen bidez ezartzen diren iskiluak eramanen dituzte.

  16. Iskiluak aplikatzekoak diren Estatuko legeetan xedaturikoari jarraikiz erabiliko dira.

  17. SAILA

    Eginkizunak

  18. artikulua. 1. Nafarroako Foruzaingoak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Herritarren segurtasuna, eskubide eta askatasun publikoen erabilera baketsua eta pertsonen eta ondasunen babesa bermatzea.

    2. Foru Komunitatean auto-zirkulazioa antolatzea, eskumenak banatzeko Estatuarekin izenpetzen diren eta unean-unean indarra duten hitzarmenekin bat.

    3. Garraioen arloan jardun eta hura ikuskatzea, indarra duten legeetan xedaturikoarekin bat.

    4. Foru Komunitateko erakunde ofizialen menpeko pertsona, eraikin eta instalazioak zaindu eta babestea.

    5. Foru Komunitateko erakunde ofizialen arau, xedapen eta egintzak betetzen direla begiratzea, ikuskatuz, salatuz eta nahitaez betearaziz.

    6. Pertsonak eta ondasunak babestu eta haiei laguntzea, bereziki larrialdietan, herritarren babeserako berariazko planetako xedapenen arabera.

    7. Nafarroako toki entitateetako agintariekin elkarlanean aritzea, baldin eta haiek eskatzen badute, aplikatzekoak diren xedapenetan ezartzen den moduan.

    8. Polizia judiziala, legeek adierazten dituzten kasu eta moduetan.

    9. Eremu publikoak zaintzea, agerraldiak eta, oro har, elkarretaratze handiak babestu eta antolatzea.

    10. Legeak eta orotariko gainerako xedapenak betetzen direla begiratu eta oinarrizko zerbitzu publikoen funtzionamendua bermatzea, agintari eta erakunde eskudunekin elkarlanean.

    11. Legeek esleitzen dioten beste edozein.

  19. Foruzaingoak oinarrizko legeetako irizpideei eta legeetan eta hauek garatzeko erregelamenduetan aurreikusten diren arauei jarraikiz beteko ditu bere eginkizunak.

  20. artikulua. 1. Nafarroako Gobernuak, Foruzaingoaren egitura organikoaren barruan, polizia judizialeko unitateak antolatzen ahalko ditu, eta epaitegi edo auzitegiei eta Ministerio Fiskalari esleitzen ahalko dizkie.

  21. Polizia judizialeko unitate horiek Nafarroako Foruzaingoko kideek osatuko dituzte, eginkizun horietan aritzeko behar den prestakuntza espezializatua jaso ondoren.

  22. Artikulu honetan aipatzen diren unitateei Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoaren 31., 33., 34. eta 35. artikuluetako xedapenak aplikatuko zaizkie.

    1. TITULUA

      Udaltzaingoak

    2. KAPITULUA

      Xedapen orokorrak

  23. artikulua. 1. Nafarroako toki entitate baten edo horretarako elkartu diren toki entitate batzuen menpeko segurtasun publikoko zerbitzuak jotzen dira Udaltzaingotzat.

  24. Nafarroako Udaltzaingoek, alkatea edo udal-elkarteko lehendakaria buru nagusi, Lege honek, toki araubideari buruz Nafarroari aplikatzen zaizkion legeek eta Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko 2/1986 Lege Organikoak ezartzen dituzten eginkizunak izanen dituzte, baita legez esleitzen zaien beste edozein ere.

  25. Udaltzaingoak kasuan kasuko udalerria izanen du jarduteko eremua, egoera berezietan izan ezik, horietan mugape horretatik kanpo ere aritzen ahalko baitira, aritu beharreko lurraldeko agintari eskudunei halaxe eskatu ondoren.

  26. artikulua. 1. 5.000 bizilagun edo gehiago dituzten Nafarroako Udalek beren Udaltzaingoak sortzen ahalko dituzte.

  27. Horretarako eskumena duten udal-elkarteen ondoriozko toki entitateek ere sortzen ahalko dituzte Polizia Kidegoak, batera bizilagun haiek edo gehiago badituzte.

  28. Salbuespen gisa, Nafarroako Gobernuak baimena ematen ahalko die aurreko lerroaldeetan aipaturiko toki entitateei Polizia Kidegoak sortzeko, 5.000 bizilagun baino gutxiago izanik ere, beharra edo premia dagoenean.

  29. artikulua. 1. Udaltzaingorik gabeko toki entitateek guardak, zaindariak, agenteak, albienteak eta antzekoak hartzen ahalko dituzte artikulu honetako 3. idatz-zatian ezarritako eginkizunak izateko. Langile horiei guztiei "albienteak" esanen zaie.

  30. Albienteak, iskiluak dituztela edo ez, beren eginkizunetan dihardutenean, agintaritzaren agentetzat joko dira eta horixe frogatuko dute behar diren agirien bidez.

  31. Albienteek, berezko eginkizunez gain, hauek burutzen ahalko dituzte:

    1. Udalaren ondasun, zerbitzu, instalazio eta bulegoak babestu eta zaintzea.

    2. Hiribarrenean zirkulazioa antolatzea, arauekin bat.

    3. Herritarrei lagundu eta haiek babesteko eginkizunean parte hartzea, legeetan xedaturikoarekin bat.

    4. Udalaren erregelamendu, ordenantza, bando eta ebazpenak betearaztea, baita haren gainerako xedapen eta egintzak ere.

  32. Albienteek Foru Lege honen arabera espresuki aplikatu behar zaiena eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuko arauak beteko dituzte. Albienteak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR