20/1997 FORU LEGEA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako lege hau onetsi duela:

NAFARROAKO NEKAZARITZA USTIATEGIEN ERREGISTROARI BURUZKO FORU LEGEA

ZIOEN AZALPENA

Nekazaritzako politikak aplikatzeak galdatzen du, gero eta gehiago, Administrazio Publikoek informazio aski izatea nekazaritza arloa eta honen bilakaera objetibotasunez ezagutzeko behar dituzten datu estatistikoei buruz, nekazaritza eta abeltzaintza antolatzeko eta haien planifikazio ekonomikoa egiteko.

Laguntzen tramitazioa gero eta konplexuagoa da, bai Europako Batasunak finantzatuak, bai nazionalak eta autonomikoak ere eta, hortaz, beharrezkoa da nekazaritza ustiategien eta haien titularren ezaugarriak zehatz- mehatz ezagutzea. Horrek berekin dakar beste hauek ere jakitea: ustiategiaren orientabide tekniko-ekonomikoa (O.T.E.), titularraren dedikazioa, erabiltzen den eskulana, ustiatze errenta, etab.

Beraz, nahitaezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat nekazaritza ustiategiak definitzeko tresna bat sortzea eta ezarritako onurak emateko lehentasunezko irizpideak jartzea, Nafarroako nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak antolatzeko eta planifikatzeko politika eraginkor eta koherente baten barrenean.

Bestalde, ekonomia antolatzeko eta haren plangintza orokorra koordinatzeko behar diren oinarriak edo neurriak arautzeko dituen eskumenen arabera, Estatuak diktatu du nekazaritza ustiategien gaurkotzeari buruzko oinarrizko legeria, uztailaren 4ko 19/1995 Legean bildua dagoena. Lege horretan bildu dira, orobat, beste eskumen-titulu batzuetan oinarriturik, errentamenduen legezko araubidearen aldaketa eta landa finka batzuen zatiezintasuna, beste xehetasunen artean. Bertan ezarri da, halaber, lehentasunezko ustiategiei zenbait onura fiskal ematea. Horren aplikazioa Nafarroako foru tributu araubidearen menean dago, aipatu Legearen Xedapen Gehigarrietako bigarrenaren arabera, abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 45.2 artikuluari jarraikiz.

Bada, nekazaritzan eta abeltzaintzan Nafarroak dituen eskumenak abiapuntu harturik eta bere tributu eta zerga araubidearen gainean, Foru Lege honek bi bide ezartzen ditu gure Komunitateko nekazaritza arloa sustatzeko eta antolatzeko: Nekazaritza ustiategien Erregistroa, Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza ezagutzeko tresna administratibo gisa, gerora arlo horiei laguntzeko arrazoizko politika baten plangintza egin ahal dadin, eta guztiondako legeriak ezarritako zerga onurak zabaltzea, eta hobetzea, behar bada, Nafarroako nekazariei eta, batez ere lehentasunezko nekazaritza ustiategiei eta nekazari gazteei.

Foru Legea lau Titulutan eratu da:

Atariko Tituluak Foru Legearen xedeak ezartzen ditu, baita haren aplikazio eremua ere, gehienbat Foru Komunitatearen lurraldean diren nekazaritza ustiategi guztietara hedatzen dena.

  1. Tituluak Nafarroako Nekazaritza ustiategien Erregistroaren baldintzak eta betebeharrak finkatzen ditu. Bertan, lehentasunezko nekazaritza ustiategien katalogoa eta nekazari gaztearen izaera bereizten dira, lehenik, eta gainerako nekazaritza ustiategien katalogoa, gero. Erregistroan sartzea aldeak halaxe eskatuta egiten da; hala ere nahitaezkotzat jotzen da Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura diren onura eta laguntzak jaso ahal izateko. Jasotako datuen pribatutasuna bermatua dago.

  2. Tituluak lehentasunezko nekazaritza ustiategiek, familian nahiz elkar lanean landuek, behar dituzten ezaugarriak ezartzen ditu.

  3. Tituluan ondoko hauek finkatzen dira: nekazaritza ustiategiendako Nafarroan ezarri diren sustapen laguntzak jasotzeko lehentasunak, jabetza hartzeko zerga onurak, batez ere gazteentzat, arloa gazteagotzeko (horregatik lehenbiziko instalazioak ere sustatu nahi dira); azkenik, zerga araubide berezia ezartzen da landa finken eta nekazaritza ustiategien eskualdatzeak dakartzan ondare handitzeetarako.

    ATARIKO TITULUA

    Xedapen Orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru Lege honen xedeak ondoko hauek dira:

      1. Nekazaritza ustiategien Erregistroa sortzea, behar den informazioa jarraian, integratua eta eguneratua eskuratzeko tresna publiko gisa, Nafarroako nekazaritza arloa antolatzeko eta haren plangintza ekonomikoa egiteko, nekazaritza egiturak gaurkotzeko politika egokia garatzeko, baita informazio orokorreko ondorio estatistikoetarako ere.

      2. Nafarroako nekazaritzako ustiategien ezaugarriak definitzea.

      3. Laguntza publikoak jasotzerakoan lehentasuna izateko nekazaritza ustiategiek behar dituzten baldintzak zehazteko datuak izatea.

      4. Nekazarien elkarteratzea bultzatzea, nekazaritza ustiategiek behar adinako neurriak izan ditzaten.

      5. Nekazari gazteen sarrera erraztea, ustiategi bideragarrien titular gisa.

      6. Lurraren merkatuaren mugikortasuna areagotzea, bai jabetzan, bai errentamenduan.

      7. Lehentasunezko nekazaritza ustiategiei aplikatu ahal zaizkien zerga onuren markoa ezartzea.

    2. artikulua. Aplikazio eremua.

      Foru Lege hau aplikatuko zaie gehienbat Foru Komunitatearen lurraldean diren nekazaritza ustiategiei.

    3. artikulua. Definizioak.

      Foru Lege honen ondorioetarako, ondoko hauek dira definizioak:

    4. Nekazaritza jarduera: nekazaritzako, abeltzaintzako eta oihangintzako produktuak eskuratzeko behar den lan multzoa.

    5. Nekazaritza ustiategia hau izanen da: nekazaritzako ekoizpenerako -funtsean, merkaturatzeko- titularrak edo kotitularrek enpresarialki antolatutako ondasun eta eskubideen multzoa, beti ere unitate tekniko-ekonomikoa osatzen badu.

    6. Ustiategiko elementuak: landa ondasun higiezinak eta nekazaritzan jarraian aprobetxatzen diren beste guztiak; bizitetxea bere tegiekin; ustiategian eta berari lotuak diren nekazaritzako eraikin eta instalazioak, baita industriakoak ere, eta aziendak, makinak eta lanabesak, horien aprobetxamendua eta erabilera titularrari badagozkio jabetzan, errentamenduan, erabiltzeko eta gozatzeko eskubidean edo jabeak titularrari utzitakoak badira. Ustiategiko elementuak dira, orobat, titularrari dagozkion eta ustiategiari lotuak dauden eskubide eta betebehar guztiak.

    7. Ustiategiaren titularra: nekazaritza-jarduera burutzen duen pertsona fisikoa nahiz juridikoa, ustiategia osatzen duten eskubideak eta ondasunak enpresa-irizpideekin antolatzen dituena, eta ustiategia kudeatzeagatiko erantzukizun zibil, fiskal eta sozialak eta ekonomia-arriskuak bere gain hartzen dituena.

    8. Nekazari profesionala: nekazaritza-ustiategi baten titular izanik, bere errenta osoaren 100eko 50a nekazaritza-jardueretatik edo jarduera osagarri batzuetatik lortzen duena, baldin eta zuzenean bere ustiategian burutzen duen nekazaritza-jardueratik lortutako errenta ez bada guztirako errentaren 100eko 25a baino beheragokoa eta nekazaritzako lanetan edo jarduera osagarrietan emandako denbora bere lanaldi osoaren erdia baino goragokoa bada.

      Ondorio horietarako, hurrengo hauek dira jarduera osagarriak: titularrak, hauteskunde publikoan aukeratua izateagatik, ordezkariz osatutako erakundeetan parte hartzea eta bertan egotea, baita sindikatu, kooperatiba eta profesionalen ordezkaritza organoetan ere, nekazaritza arloarekin loturik badaude. Orobat bere ustiategiko produktuak eraldatzeko eta zuzenean saltzeko jarduerak, naturguneak kontserbatu eta ingurugiroa babestekoak eta bere ustiategian egiten diren jarduera turistiko, ehizako eta eskulanekoak.

    9. Nagusiki nekazaria: guztirako errentaren 100eko 50a bere ustiategian burutzen den nekazaritza-jardueratik ateratzen duen nekazari profesionala, ustiategiko jarduerekin lotuta ez dauden lanetan emandako denbora guztirako lanaldiaren erdia baino gehiago ez bada.

    10. Nekazari gaztea: hemezortzi urte beteak izanik oraindik berrogei bete ez dituen pertsona eta nekazaritzan jardun edo jarduteko asmoa duena.

    11. Lur gutxiko nekazaria: bere nekazaritza ustiategia neurri europarreko (NEU) 12 unitate baino gutxiagokoa duen nagusiki nekazaria, guztirako errenta erreferentziako errentaren 100eko 75aren adinakoa edo txikiagoa badu.

    12. Lanaldi partzialeko nekazaria: nekazaritza ustiategi baten titularra den pertsona fisikoa. Ustiategian ez du lanaldiaren bostena baino gutxiago sartu behar, ezta lanaldi osoaren erdia baino gehiago.

    13. Nekazaritzako lan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR