28/2002 FORU LEGEA, urriaren 28koa, Nafarroako 2003-2006 urteetako estatistika planari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak ondoko hau onetsi duela:

FORU LEGEA, NAFARROAKO 2003-2006 URTEETAKO ESTATISTIKA PLANARI BURUZKOA

Nafarroako estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legeak Nafarroan estatistika jarduera arautzen duen lege esparrua ezarri zen, Foru Komunitateko errealitate sozial, ekonomiko eta demografikoari buruz behar adina informazio, fidagarria eta alderagarria, edukitzeko helburuarekin.

Lege testu horrek berak arautzen ditu datuak eman eta informazioa erabiltzen dutenen eta estatistika jarduera garatu eta betetzen duen organoaren arteko harremanak, eta datuak eman beharra, emaitzen argitalpena eta zabalkunde egokia eta sekretu estatistikoa izatea ezartzen ditu. Era berean, estatistika plana estatistika jarduera sustatu, antolatu eta planifikatzeko tresna egokitzat hartzen du. Jarduera hori Nafarroako estatistika sistemak beteko du.

Ondoren, ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legean xedaturikoa garatuz, Nafarroako 1999-2002 urteetako estatistika planari buruzko Foru Legea onetsi zen. Horrek, plangintzarako lehenbiziko saioa baitzen, Foru Komunitateko estatistika bideratzen zuen. Aldez aurretik helburuak zehaztu eta erakunde publikoek eta gizartearen eragileek erabakiak hartzeko lehentasunei buruzko arauak eman zituen. Sistema hau sendotuz joan da, bertan aurreikusten ziren urtean urteko estatistika programen bidez.

Aurreko planaren indarraldia agortu denez, beste bat onetsi beharra dago, Nafarroako 2003-2006 urteetako estatistika planari buruzko Foru Lege honen bidez.

Lege testu honek aipatutako ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legean ezarritako aurreikuspenak garatzen ditu eta, halaber, Nafarroako 2003-2006 lau urteko estatistika planaren helburua ezartzen du; alegia, erakunde publikoei, gizartearen eragileei eta oro har herritarrei Nafarroako populazioa, gizartea, ekonomia, hauteskundeak eta ingurumena hobeki ezagutu eta aztertzeko behar adina argibide eman (ahal denean gizonak eta emakumeak bereizirik) eta erabakiak hartzeko baliagarriak izanen zaizkien estatistika jarduerak egitea, honako abiapuntu hauekin: ahal den kosturik txikiena eta dauden iturrien probetxamendu handiena, bikoiztasunak saihestuz, herritar, enpresa eta erakundeendako ahalik eta traba gutxien sortuz eta sekretu estatistikoa bermatuz.

Horrez gain, foru lege honek Nafarroako Gobernuaren eta entitate publiko zein nazioarteko erakundeen arteko lankidetza instituzionalaren harremanak ezartzen ditu, bai eta Nafarroako Estatistika Erakundeak plan hau betetzen izanen dituen eginkizunak ere.

Azkenik, foru lege honen eranskinetan ageri diren eragiketa estatistikoen inbentarioa (I. eranskina), Nafarroako Gobernuko Departamentuek sailkaturiko eragiketa estatistikoen inbentarioa (II. eranskina) eta eragiketa estatistiko bakoitzeko fitxa laburtuak (III. eranskina).

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Nafarroako 2003-2006 lau urteko estatistika planak, foru lege honek onesten duenak, Nafarroako Foru Komunitateko estatistika jarduera sustatu, antolatu eta planifikatzeko tresna den aldetik, lankidetza instituzionalaren barrutia zehazten du, zehazki Nafarroako Gobernuaren eta honako hauen artean:

      1. Haren erakunde eta enpresak.

      2. Entitate publikoak.

      3. Erakunde nazionalak eta nazioartekoak.

      Lankidetza horren xedea da Nafarroako estatistika sistema, bere inguruko sistemekiko, koherentzia, homogeneotasuna eta alderagarritasuna lortzen joatea.

    2. artikulua. Nafarroako 2003-2006 lau urteko estatistika planak, arau honetan bildutakoak, indarra izanen du 2003ko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra bitarte. Plana iraungitzean, hala ere, besterik onetsi ez bada, plana luzatu eginen da hurrengoak indarra hartu arte, salbu eta ezarritako epe edo aldien arabera baztertu behar diren eragiketetan.

    3. artikulua. 1. artikuluko a) letran aipatutako entitateek plan honek eta berau garatzen duten estatistikarako urtean urteko programek haien esku utzitako estatistikak prestatuko dituzte, zuzenean edo beste entitate batzuekin elkarlanean.

    4. artikulua. Nafarroako Estatistika Erakundeak estatistika plana eta estatistikarako urtean urteko programak bultzatuko ditu eta helburu horrekin honako eginkizun hauek beteko:

      1. Estatistikarako urtean urteko programarako proiektuak prestatu eta horien izapidaketa eta onespena bultzatzea.

      2. Nafarroako administrazio publikoek estatistika planak eta estatistikarako urtean urteko programek haien esku utzitako estatistika eragiketetarako behar dituzten aholkularitza teknikoko zerbitzuak ematea.

      3. Foru lege honek eta berau garatzen duten estatistikarako urtean urteko programek haren esku utzitako estatistika jarduera instrumentalak egin edo proposatzea.

      4. Nafarroako estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legeak estatistikak erregulatzeko aurreikusten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR