5/2009 Foru Legea, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea hein batean aldatzekoa

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, NAFARROAKO POLIZIEI BURUZKO MARTXOAREN 23KO 8/2007 FORU LEGEA HEIN BATEAN ALDATZEKOA

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeko 30. artikuluak Nafarroako polizia kidegoetako lanpostuetan edo funtzionario gisa sartzeko hautaprobetan onartua izateko baldintzak ezartzen ditu, besteak beste ondokoa: "erregelamendu bidez ezartzen den gutxieneko garaiera izatea".

Garaiera hori lanpostuak betetzeko kasuan kasuko deialdian zehazten da. Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko 2006ko deialdian 1,70 metroko gutxieneko garaiera ezarri zen gizonezkoentzat, eta 1,65 metrokoa, berriz, emakumezkoentzat.

Gizonezkoen batez besteko garaiera 1,73 metrokoa da, eskatzen dena baino apur bat gehiago. Emakumezkoen batez besteko garaiera 1,61 metrokoa da -eskatutakoa baino txikiagoa da, beraz-, eta emakumeen ia 100eko 30 dago 1,60 metrotik beheiti.

Kontuan hartu beharra dago, orobat, batez besteko zer garaiera eskatzen den beste polizia autonomiko batzuetan nahiz Polizia Nazionalaren Kidegoan sartzeko. Kasu horietan, aldatuz joan dira hautapen prozesuetako erregelamenduak, eta eskatzen den gutxieneko garaiera 1,65 metrokoa da gizonezkoen kasuan, eta 1,60koa, berriz, emakumezkoenean.

Hortaz, hurrengo deialdietan orain arte eskatutakoa eskatzea baztertzailea da, hala gizonezkoen eta emakumeen artean egiten den bereizketagatik -askoz gehiago dira batez bestekora iristen diren gizonezkoak, emakumezkoak baino-, nola beste autonomia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR