5/2012 FORU LEGEA, martxoaren 29koa, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legea aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, OSASUNARI BURUZKO AZAROAREN 23KO 10/1990 FORU LEGEA ALDATZEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Gure foru erkidegoko osasun zerbitzu publikoa pixkanaka bilakatzen joan da, halako moduz non toki entitateek arlo horretako eskumenak uzten joan diren eta eskumen horiek Nafarroako Gobernuak hartu dituen. Bera da ahalmen handiena duena baliabide pertsonalei eta materialei dagokienez, eta populazioaren premia guztiak asetzen dituen lurralde-ezarpena ere badu, bai oinarrizko osasun laguntzan, bai laguntza espezializatuan, berehalakotasunez eta zerbitzuak eskatzen duen berme zientifikoarekin.

Testuinguru horretan, oraindik ere hondarreko udal zerbitzu batzuei eusten zaie (oinarrizko osasun laguntzako taldeen eskura dauden udal kontsultategien irautea ezertan kendu gabe), hain zuzen ere hiru kasutan: Tafalla, Orkoien eta Berriozar. Azken urte hauetan horiek diru-laguntzak jaso izan dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuen kargura.

Tafallari dagokionez, udalak, baliabide berekiekin, udal zerbitzu terapeutikoa eskaini izan du. Berriozarrek, bere aldetik, ginekologia, familia-plangintza eta emakumearen laguntzarako udal zerbitzua eman izan du, eta Orkoienek, berriz, familia-orientazioko eta sexu-hezkuntzako udal zerbitzua.

Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarriak baimena eman zion Nafarroako Gobernuari Foru Komunitateko Administrazioaren plantillan sar zitzan Tafallako Zerbitzu Terapeutikoko funtzionario eta lan-kontratudun langile finkoak, herri horretako udalarekin ados jarrita.

2001eko azaroaren 30ean, akordio bat sinatu zuten Tafallako alkateak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, udal zerbitzu terapeutikoko plantilla Administrazioaren plantillan sartzeko. Langileen sartze hori ez da gauzatu.

2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, ez da inongo zenbatekorik aurreikusi zerbitzu horiek diruz laguntzen jarraitzeko. Hala eta guztiz ere, oraindik ere badaude zerbitzu horiek artatzen dituzten udal langileak. Toki entitateek zerbitzu horiek finantzatzeko dagoen zailtasunak, eta, bestalde, zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun langileekin batera emateak, beharrezko egiten dute langile horiek erakunde autonomoan sartzea, bera izan dadin haiek bere kargu hartzen dituena, zerbitzua ematen jarraitze aldera.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR