21/1996 FORU LEGEA, azaroaren 18koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuari kreditu-osagarri bat ematekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

GIZARTE ONGIZATE, KIROL ETA GAZTERI KREDITU-OSAGARRI BAT EMATEKO FORU LEGEA

1996ko ekitaldian agerian jarri da Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak behar baino aurrekontu kontsignazio txikiagoa duela Hirugarren Adinaren arloko "Familia eta partikularrendako laguntzak" izeneko kontusailean, 32220-0 lerroan, guztira 62.368.000 pezetaren beharra.

Horren ondorioz, behar horiei erantzun ahal izateko egoki den kreditu-osagarri bat eman da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  1. artikulua. 62.368.000 pezetako kreditu-osagarri bat eman da Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren beharrei erantzuteko. Osagarri hori aplikatuko zaio 1996ko Gastuen Aurrekontuan "Familia eta partikularrendako laguntzak" izena duen 93300-4809-3132 kontusailari, 22002 proiektuari, 32220-0 lerroari.

  2. artikulua. Kreditu-osagarri honen finantzaketa egin da gastuen aurrekontuan "Hirugarren adinekoen termalismo eta turismo programako bidaietarako dirulaguntza" izena duen 93300-4810-3132...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR