1/2013 FORU LEGEA, urtarrilaren 30ekoa, Nafarroako Odol eta Ehun Bankua sortzen eta arautzen duena

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, NAFARROAKO ODOL ETA EHUN BANKUA SORTZEN ETA ARAUTZEN DUENA

ZIOEN AZALPENA

Abenduaren 13ko 20/2010 Foru Legearen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehun Bankua izeneko entitate publikoa sortu zen, eta Nafarroan Giza Ehunen eta Zelulen Transfusio Sarearen antolamendua ezarri.

Arauaren izena hori bazen ere, berez, ez da entitate publiko bat sortu; izan ere, 2. artikuluak, haren izaera eta araubide juridikoa azaltzen dituelarik, adierazten du Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzaren menpeko gainerako zentro publikoen izaera eta araubide juridiko bera izanen duela. "Zentro publikoak" deiturikoak, egiazki, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko unitate organikoak dira, nortasun juridikorik gabeak. Hortaz, bidezkoa da foru legearen izena aldatzea, Nafarroako Odol eta Ehun Bankua arautzeko bidea izan dadin.

Arau honek honako eginkizun hauek esleitzen dizkio Nafarroako Odol eta Ehun Bankuari: giza odoletik eta giza zelula, ehun eta organoetatik eratorritako produktuetarako osasun-premiei erantzutea eta produktu horien lorpena, biltegiratzea, kudeaketa eta hornidura bermatzea, eta, orobat, emateen eta transplanteen koordinazio autonomikoa eta Transplanteen Erakunde Nazionalarekiko koordinazioa egitea.

Irailaren 16ko 1088/2005 Errege Dekretuak odol-emateen eta transfusiorako zentro eta zerbitzuen gutxieneko baldintza eta betebehar teknikoak ezarri zituen. Bestalde, azaroaren 10eko 1301/2006 Errege Dekretuak giza zelulak eta ehunak eman, lortu, ebaluatu, prozesatu, zaindu, gorde eta banatzeko kalitate eta segurtasun arauak ezarri zituen, eta horiek gizakiengan erabiltzeko koordinazio eta funtzionamendu arauak onetsi. Bi arau horietan antolaketa eredu beraren alde egiten da. Bien arteko ezberdintasun nagusia da arautzen duten gaia: batetik, odola eta odolaren osagaiak, eta bestetik, zelulak eta ehunak.

Organo-emateen eta transplanteen alorreko lurralde koordinazioa eta giza organoak lortzeko eta klinikoki erabiltzeko jarduerak abenduaren 30eko 2070/1999 Errege Dekretuan arautzen dira. Prozesu horiek ospitale eremuetan baizik ez dira egiten. Horren ondorioetarako, Nafarroan badira Nafarroako transplanteen koordinatzaile bat, koordinatzaile bat Nafarroako A Ospitalegunean eta beste bat Nafarroako B Ospitalegunean.

Azaldutakoagatik, ondorioztatzen da aipatutako 20/2010 Foru Legeak elkarren artean oso ezberdinak diren bi jarduera utzi dituela Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren esku: batetik, odolari, zelulei eta ehunei dagokiena, eta bestetik organoen emate eta transplanteei buruzkoa.

Arau horren aplikazioa aztertzeko, aholku batzorde tekniko bat sortu zen, abenduaren 13ko 20/2010 Foru Legea aplikatzeko, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehun Bankua izeneko entitate publikoa sortu baitzen, eta Nafarroan Giza Ehunen eta Zelulen Transfusio Sarearen antolamendua ezarri. Batzorde horrek, espezialistek osatua, proposamen bat egin du foru lege bat tramita dadin, 20/2010 Foru Legetik kentzeko, bai giza organoak lortu eta klinikoki erabiltzearekin zerikusia duten alderdi guztiak, bai organoen emate eta transplanteen lurraldeko eta erkidegoen arteko koordinazioa, baita beharrezkotzat jotzen diren gainerako alderdiak ere.

Aholku Batzorde Teknikoak kontuan hartu du organoen ematearen eta erauzketaren gainean dagoen araudia; izan ere, araudi horretan ez dago inolako aipamenik transplanteen koordinazio autonomikoaren menpekotasunaren gainean. Proposatutako aldaketaren arabera, zeina ontzat hartu baita, ez da koherentea eta eraginkorra aipatutako jarduerak bateratzea Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren barrenean.

Giza organoen inguruko alderdiak kentzearekin batera, Ehun eta Organoen Batzorde Teknikoa Ehunen Batzorde Teknikoa deitzera pasako da.

Bestalde, 20/2010 Foru Legeak Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren egitura organikoa eta antolamendukoa ezartzen du, neurri batean. Bertan, Kudeaketaren eta Giza Baliabideen zuzendariorde baten eta zuzendari baten figurak arautzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren antolaketaren araudian ezarrita dagoen moduaz bestela (araudi hori, batez ere, erakunde horren estatutuak onetsi dituen uztailaren 3ko 45/2006 45/2006 Foru Dekretuan jasota dago).

Administrazioaren barne-egiturak dinamikoa izan behar du, eta koordinazioa eta koherentzia behar ditu. Horregatik, eta kontuan hartuta betiere zer dioen xedapen iragankorrak, ezabatu egiten dira Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren egitura organikoaren gaineko arauak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoaren gainerakoarekin batera gara dadin, unean uneko benetako beharretara egokitzeko orduan egokiagoa eta arinagoa izanen den tresna juridiko baten bidez.

Azkenik, argitasunak eta segurtasun juridikoak beharrezkoa egiten dute Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren sorrera eta arautzea lege testu berri eta bakar batean jasota uztea.

  1. artikulua. Odol Bankua sortzea. Legearen xedea.

    Nafarroako Odol eta Ehun Bankua sortzen da, Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Mediko Asistentzialari atxikitako unitate organiko gisa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barruan. Betiere, izaera publikoa izanen du.

    Foru lege honen xedea da Nafarroako Odol eta Ehun Bankua arautzea aurreko lerrokadan aipatutako ezaugarrien arabera.

  2. artikulua. Jomuga.

  3. Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren helburua izanen da giza odoletik eta giza zelula eta ehunetatik eratorritako produktuetarako osasun premiei erantzutea, bai osasun sare publikoaren bai osasun pribatuaren eta itunduaren esparruan. Produktu horiek lortu, biltegiratu, kudeatu eta hornitzea bermatuko da uneko eskuragarritasunaren arabera.

  4. Nafarroako Odol eta Ehun Bankuak Nafarroako Transfusioen eta Ehunen eta Zelulen Sarea koordinatuko du.

  5. artikulua. Doakotasuna eta izaera altruista.

    Odola, zelulak eta ehunak emateari buruzko Europako gidalerroak araupetzen dituzten oinarrizko printzipioetan oinarrituta, jotzen da ematea egintza libre, boluntario, doako, anonimo, eskuzabal, altruista eta arduratsua dela. Horrenbestez, emaileak ezin izanen du kontraprestazio ekonomikorik jaso, eta hartzaileari ere ez zaio inongo kontraprestaziorik eskatuko erabilitako odol, zelula eta ehunengatik. Odol, zelula eta ehun zentroen jarduerek ez dute irabazi-asmorik izanen, eta soil-soilik ordainarazi ahalko dira baimendutako jarduerak egiteagatik emandako zerbitzuen egiazko kostuak.

  6. artikulua. Helburuak.

    Nafarroako Odol eta Ehun Bankuak honako helburu orokor hauek ditu:

    1. Odol-emateen eta transfusiorako zentro eta zerbitzuen gutxieneko baldintza eta betebehar teknikoak ezarri zituen irailaren 16ko 1088/2005 Errege Dekretua bete dadin begiratzea eta Nafarroako Gobernuaren gidalerro estrategikoak betetzea hemoterapiari eta osasun erabilerarako giza zelulak eta ehunak lortzeari dagokienez, bai eta arlo horretan Osasun Departamentuak zehazten duen politikari dagokionez ere.

    2. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR