14/1998 FORU LEGEA, urriaren 6koa, nekazaritzako finantzaketari buruzko lege mailako xedapenen testu bateginaren 4. artikuluaren 2. idazatia aldatzen duena

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

FORU LEGEA, NEKAZARITZAKO FINANTZAKETARI BURUZKO LEGE MAILAKO XEDAPENEN TESTU BATEGINAREN 4. ARTIKULUAREN 2. IDAZATIA ALDATZEN DUENA

Otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nekazaritzako Finantzaketari buruzko lege mailako xedapenen testu bateginaren 4. artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak nekazaritzako egituren eragina hobetzen laguntzeko ematen ahal dituen onurak ezartzen dira. Aipatu artikuluaren 2. idazatian finkatzen da nekazaritzako egituren eragina hobetzeko inbertsioak finantzatzeko ateratzen diren mailegu edo kredituen gainean, administrazioak ematen dituen hobariak aplikatu ondotik, gutxienez 100eko 3aren korritu-tasa aplikatuko dela.

Estatuko Administrazioak berriki aldatu ditu nekazaritzako ustiategien egiturak hobetu eta modernizatzeko laguntzak erregulatzen dituzten arauak. Diruaren prezioaren gaurko baldintzak ikusirik, beherako joera ageri baita, 100eko 3tik 1,5era aldatu du aipatu helburuetarako korritu-hobariarekin maileguak hartzen dituztenek ordaindu beharreko urteko gutxieneko korritu nominala.

Nafarroako nekazariek maileguak Espainiako Estatuko gainerako nekazariek dituzten hobariekin hartu ahal izateko, bidezko da orain arte indarra izan duten legezko arauak, otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nekazaritzako Finantzaketari buruzko lege mailako xedapenen Testu Bategineko 4.2 artikuluan daudenak, aldatzea eta laguntza publikoaren aipatu maila aplikatzea, orain onesten den Foru Legeak indarra hartzen duenetik.

Artikulu bakarra.

Otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR