4/2009 FORU LEGEA, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, NAFARROAKO GIZARTE HEZITZAILEEN ELKARGO OFIZIALA SORTZEN DUENA

ZIOEN AZALPENA

Espainiako Konstituzioak, 36. artikuluan, ezartzen du lanbide elkargoen araubide juridikoaren berezko ezaugarriak eta tituludun lanbideetako jarduna lege bidez arautuko direla. Era berean, adierazten du elkargoen barne-egiturak eta funtzionamenduak demokratikoak izan behar dutela.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.26 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Nafarroak eskumen osoa du lanbide elkargoen arloan eta tituludun lanbideetako jardunaren gaineko gaietan, indarreko legediari jarraikiz.

Eskumen horiek erabiliz, Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legea onetsi zen. Horren erregelamendu-garapena abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuaren bidez egin zen, izan ere foru dekretu horrek Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen eta bertan ezarri ziren lanbide elkargo bat sortzeko betebeharrak eta prozedura.

Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legearen 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean lanbide elkargoak foru lege bidez sortuko dira eta, horretarako, beharrezkoa izanen da, sortu nahi den elkargoari dagokion titulazio ofiziala izanik, Nafarroan helbideraturik dauden profesionalen gehiengoak eskatzea.

Aipatutako legezko agindu horretan xedatutakoarekin bat, eta kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateak lanbide elkargoen arloan dituen eskumenak, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Lanbide Elkarteak (APESNA), talde profesional horrek Nafarroako Foru Komunitatean duen ordezkaria baita, Nafarroako Gobernuari eskatu dio Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala sortzea.

Gizarte Hezkuntzaren Diplomaturaren unibertsitate-titulu ofiziala eta hura lortzeko ikasketa planen jarraibide orokorrak abuztuaren 30eko 1420/1991 Errege Dekretuaren bidez ezarri ziren, eta hari esker lanbide horrek irakaskuntza eta prestakuntza arloko onarpena lortu zuen. Gizarte hezkuntza funtzio sozial garrantzitsua duen lanbidea da, gizartean izandako aldaketa azkarraren eta globalizazioaren ondorioz gizartearen, hezkuntzaren, kulturaren eta aisialdiaren arloan dauden behar berriei erantzuna emateko sortu dena, hezkuntza sistema formaletik eta oinarrizko eskolatze prozesutik haratago doazen berariazko jarduketen, zerbitzuen eta proiektuen bitartez.

Gizarte hezkuntzak, gainera, toki nabarmena hartzen du gaur egun aurrera eraman nahi diren gizarte eta hezkuntza politiken programazioan, bereziki Administrazio Publikoekin batera garatzen diren jardueretan. Jarduera horiek estatu demokratiko, sozial eta solidario baten printzipio konstituzionalak aplikatzeko helburua dute. Aipatzekoa da, alde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR