18/2012 FORU LEGEA, urriaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitatean farmazia-prestazioak osatzeari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN FARMAZIA-PRESTAZIOAK OSATZEARI BURUZKOA.

ZIOEN AZALPENA

Osasun Sistema Nazionalaren farmazia-prestazio anbulatorioa maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoak arautzen du, modu anbulatorioan ematen den eta erabiltzaileek neurri batean ordaindu behar duen prestazio publiko gisa hartuta. Prestazio hori ekainaren 26ko 29/2006 Legean, medikamentuen eta osasun-produktuen bermeei eta arrazoizko erabilerari buruzkoan xedatutako berariazko araudiaren mende dago.

Lege hori aldatu egin du apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak, Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko presako neurrienak. Horrenbestez, medikamentuaren zikloa esaten zaionaren zenbait esparrutako programa- eta kudeaketa-arauak ezarri dira; bereziki, prestazio publikoa kudeatzeko eta finantzatzeko ardura duten administrazio publiko sanitarioen jarduera-eremuan. Hortaz, barne hartzen da medikamentu horiek banatzen dituzten farmazia guztiekiko bitartekotza, bai eta finantzaketa publikoaren funtsezko ekarpena ere, sistemaren funtzionamendua bermatzeko.

Lege honek testuinguru horretan eragiten du, lehen helburu izanik Estatuko oinarrizko araudi berriaren aplikagarritasuna bideratzea. Horretarako, beharrezko neurriak egituratu behar dira, sendagaiak agintzeko funtzioa osa dadin sistemak sortuko duen informazioarekin, erabiltzaileen ekarpenerako mekanismoari dagokionez, eta, aldi berean, farmazia-prestaziorako baldintza onenak bermatuko dituen kudeaketa-elementu berriak transmititzeko gai izan dadin.

Bestalde, foru lege honen helburu da, halaber, oinarrizko antolamenduaren garapenean sakontzea, Nafarroako Foru Komunitatean osasun-politikaren berariazko gidalerroak finkatzeko. Helburu horretarako, betiere legedia errespetatuz, eta Estatuko oinarrizko araudi berriak gastu publikoa arrazionalizatzeari buruz xedatutako helburu eta printzipioak kontuan hartuta, herritarrekin dugun konpromisoa hedatzeari ekinen diogu, eta, hala, Estatuak ematen duen oinarrizko prestazio-estatusa osatuko dugu, Nafarroan lortu ditugun babes-mailei eusteko.

Foru lege honen bidez, osagarri bat erantsi ahalko zaie Osasun Sistema Nazionalaren farmazia-prestazio anbulatorioa emateko Foru Komunitatearen eremuan dauden oinarrizko finantza-baldintzei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR