28/2012 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, aldi baterako osagarri pertsonal bat sortzen duena, 2012rako eraginarekin, erosahalmenaren galera dela-eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ALDI BATERAKO OSAGARRI PERTSONAL BAT SORTZEN DUENA, 2012RAKO ERAGINAREKIN, EROSAHALMENAREN GALERA DELA-ETA.

Artikulu bakarra.-Aldi baterako osagarri pertsonal berria, erosahalmenaren galera dela-eta.

  1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei osagarri pertsonal bat ordainduko zaie 2012an, erosahalmenaren galera dela-eta, uztailean jasotako aparteko ordainsariaren zenbatekoaren parekoa.

  2. Ordainsaria 2012a bukatu aitzin ordainduko da, ordainketa bakarrean, eta funtzionario bakoitzari aurreko idatz-zatian ezarritakoarekin bat dagokion zenbatekoa ordainduko zaio.

  3. 2012ko uztailaren 1a baino geroago sartzen diren funtzionarioen kasuan, osagarriaren zenbatekoa kalkulatzeko aintzat hartuko da 2012ko abenduaren 31ra bitarte lan eginen duen denbora, halako moduan non adierazitako lehenbiziko data horretan sartzen denak osagarriaren ehuneko ehun kobratuko baitu, eta gainontzekoei bigarren datara bitarte lan egindako denboraren zati proportzionala ordainduko baitzaie.

Lehenengo xedapen gehigarria.-Foru lege hau honako langile hauei aplikatuko zaie:

  1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei, zein den ere haien araubide juridikoa.

  2. Nafarroako Administrazio Publikoetako goi kargudunei eta gainerako behin-behineko langileei, bai eta kargua utzi ondorerako ezarritako prestazioa jasotzen ari diren goi kargudun ohiei ere.

  3. Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileei.

  4. Sozietate eta fundazio publikoen zerbitzuko langileei, bai eta Nafarroako Administrazio Publikoekin lotura duten edo haien menpe dauden gainerako enteetakoei ere, zuzendaritzako langileak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR