4/2013 FORU LEGEA, otsailaren 25ekoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VI. titulua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOARI BURUZKO UZTAILAREN 2KO 6/1990 FORU LEGEAREN VI. TITULUA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VI. tituluak, otsailaren 14ko 1/2007 Foru Legeak emandako testuarekin, Foru Komunitateko toki entitateetako kontratazio publikoa arautzen du.

Foru araua onetsi ondoren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko abenduaren 11ko 2007/66/EE Zuzentaraua onetsi zen, Kontseiluaren 89/665/EEE eta 92/13/EEE zuzentarauak aldatzen zituena kontratu publikoen esleipenaren arloko errekurtso-prozeduren eraginkortasuna hobetzeari dagokionez. Zuzentarau horren funtsezko helburuak dira kontratuen legez kanpoko adjudikazio zuzenaren kontra borroka egitea eta bermeak indartzea errekurtso-prozeduretan.

Zuzentarau horren aginduen transposizioa egiteko, beharrezkoa da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VI. titulua aldatzea, Nafarroako toki entitateetan kontratuen arloan aplikatzekoa den araudia bat etor dadin zuzentarauan aurreikusitakoarekin.

Bestetik, beharrezkotzat jotzen da are gehiago homogeneizatzea kontratazio publikoaren arloko foru arauak, toki entitateen sektorean aplikatzekoak diren berezitasunak desberdintasunen ingurukoak izan daitezen; horrela, segurtasun juridiko handiagoa lortuko da, eskatu ere hori eskatu izan baitute, behin eta berriz, kontratu publikoen lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek eta profesionalek.

Artikulu bakarra. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VI. tituluaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VI. titulua aldatzen da, atal hauetan zehazten den moduan:

Bat. 169. artikuluko 2. puntuari testu berria ematen zaio. Honela geldituko da:

“169.2. artikulua.

  1. Zur eta egurretarako produktuen aprobetxamendurako esparru-akordioak arautuko dira Nafarroako toki entitateen ondasunak arautzen dituen araudia aldatuz, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, eta indarrik gabe gelditzen da kontratu publikoei buruzko foru legedira egiten zen legezko igorpena, legedi hori baitzen ordezkoa zena zur eta egurretarako produktuen salmentari dagokionez”.

    Bi. 224. artikulua aldatzen da. Hemendik aurrera, testu hau izanen du:

    “224. artikulua.

  2. Nafarroako toki entitateek egindako kontratuek Nafarroako administrazio publikoei aplikatzekoa zaien legezko araubidea bete beharko dute eta foru lege honetan agertzen diren berezitasunak izanen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR