4/2011 FORU LEGEA, martxoaren 17koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. titulua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honak Foru Legea,

NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOARI BURUZKO UZTAILAREN 2KO 6/1990 FORU LEGEAREN VII. TITULUA ALDATZEN DUEN FORU LEGEA.

ZIOEN AZALPENA

Konstituzio Auzitegiaren Bigarren Salako 2009ko ekainaren 1eko epaiak, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak planteatutako konstituzionaltasun arazoak ebatzi zituenean, Nafarroako Toki Araubidea Gaurkotzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren zenbait zati Konstituzioaren kontrakotzat jo zituen. Xedapen horren bidez Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko ohiz kanpoko prozesua garatzeko baimena eman zen. Epai horren bidez, prozesu hartan modu murriztailean emandako gaikuntzak deuseztatu ziren eta gaitu berriei eskainitako plazak funtzionario araubidean betetzea ezinezko bihurtu zen.

Nafarroako toki administrazioetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuak betetzeko gaur egun indarra duen sistema arrunta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen VII. tituluan jasota dago. Horko zenbait determinazio bateraezinak dira Nafarroako Toki Araubidea Gaurkotzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean ezarritakoekin. Hori ikusita, beharrezkoa litzateke lege-araudi bat onestea, Nafarroako Toki Administrazioan beharrezkoak diren eginkizun publikoetan aritzeko erreserbatutako lanpostuak bete eta bertan sartzeko sistemaren normalizazioa bermatzeko.

Araudi berria egiteko, lehenbizi, indarreko sistemaren gabezia eta mugak identifikatu behar izan dira, normalizazioa lortuko bada, sistema hori bideraezina eta eutsiezina delako. Gabezia horiek, besteak beste, hauek dira: langile gaituen araubide juridikorik ez dago, Nafarroako Toki Administrazioaren balizko berrantolaketa administratibo eta funtzionalarekin bateragarriak liratekeen atalase batzuk ezarri beharko lirateke, denbora-mugarrien zorroztasuna ezarritako prozeduraren zailtasunarekin bateraezina da eta, azkenik, toki entitateekiko gehiegizko mendekotasuna dago hutsik dauden lanpostuak eta horiek betetzeko berariazko balorazio irizpideak finkatzeko orduan, eta hori bateraezina da lanpostuak betetzeko lehiaketa bateratuen egonkortasun eta segurtasunarekin.

Indarreko araudiaren eta lehen adierazitako gabezia horien arteko bateraezintasuna gainditu nahian, foru legeak behar horiei erantzuna eman nahi die, baina Nafarroako Toki Administrazioaren errealitate soziala alde batera utzi gabe, ez eta aurrekari administratibo eta judizialak ere, garbi utzi baitute beharrezkoa dela sistemari ahalik eta segurtasun juridikorik handiena ematea.

Problematika hau guztia konpondu nahi bada, zeina gero eta konplikatuagoa baita denborak aurrera egitearen, arreta administratiborako formulak ugaritzearen eta entitate pribatuak toki kudeaketan parte hartzearen ondorioz, garatu egin beharko dira, nahitaez, lege-aurreikuspenak; bereziki, zerbitzu administratiboetarako batasunak sortzeko aurreikuspena. Eta hori egin beharko da diseinu-gako saihestezin batzuk oinarri hartuta:

-Interes bakarra izan behar du Nafarroako Toki Administrazioaren antolamendua eta funtzionamendua hobea izateak.

-Administrazio publikoen jardunbidea inspiratzen duten printzipio konstituzionalei jarraitu behar zaie, eta espezializaziorako eta profesionalizaziorako baldintzak egotea ziurtatu behar da, toki kudeaketako benetako lan-taldeen konfigurazioa abiapuntu.

-Ziurtatu behar da udal oro egonen dela beharrezkoak dituen baliabide pertsonalez eta materialez hornituta.

-Konponbideak abiapuntu izan behar du mapa funtzional bat, lurraldean kokatuta gauden modu konplexuari eta gure egitura administratibo konplexuari erantzunen diena, eta, udalei kontsultatu ondoren, egonkorra gertatuko dena.

-Epe bat ezarri behar da eredua nork bere borondatez ezar dezan, eta sustapen neurriak ere bai epe horretan iniziatiba hartzen dutenentzat.

-Bideratu beharra dago toki entitateetako langileen eskari zilegiak, bai langile finkoenak bai bitartekoenak, nola baitira egonkortasuna, mugikortasuna eta gora egiteko aukera.

-Neurriak hartu beharra dago dauden problemak arintzeko, eta errazteko gaurko egoeratik etorkizuneko eredurako iragatea errazteko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen VII. tituluaren egitura nabarmen aldatuz, artikuluetan finkatzen da, Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langile guztien araudi generikoaz gainera, araudi berariazkoago eta berezituago bat, idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako eginkizun publiko beharrezkoetan aritzeko erreserbatutako lanpostuei dagokiena. Izan ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak lanpostu horietarako gaikuntza eman beharrak langile horien araubide juridikoaren eta lanpostu horiek betetzeko sistemaren eguneratzea dakar, hori guztia determinazio hauetan oinarritua:

-Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuak, aurreko araudiaren arabera aldaketarik gabe sailkatuta daudenak, dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eman beharreko gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatuta dauden bakarrak, eta hori berresten da.

-Beharrezkoak diren eginkizun publikoak finkatzen dira, baita lanpostu bakoitzari dagozkionak ere, eta lehenbiziko aldiz, gaikuntza duten toki funtzionarioen berariazko araubide juridikoa eratzen da. Funtzionario horiek bateraezintasun araubidean arituko dira.

-Beharrezkoak diren eginkizun publikoetan aritzeko erreserbatuta dauden lanpostuak noiz diren aginduzkoak eta noiz borondatezkoak finkatzen da eta lanpostu hutsak funtzionario araubidean betetzeko beharrezkoak diren atalase batzuk ezartzen, biztanle kopuruaren eta aurrekontuaren araberakoak, parlamentuaren erabakiaren bidez aldatzen ez diren bitartean.

-Toki Administrazioaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari esleitzen zaio idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuak funtzionario araubidean bete behar dituzten langileak hautatu eta izendatzeko ardura, kasuan kasuko plantilla organikoan ezartzen diren determinazioen arabera.

-Idazkari eta kontu-hartzaile izaera behin betikoz hartzeko ezinbesteko baldintza izanen da, aurretik, gaikuntza lortzea txanda irekian, dela oposizio bidez, dela oposizio-lehiaketa bidez, lanpostu bakoitzaren hizkuntza eskakizunaren arabera, baina gaikuntzen kopurua ezin izanen da izan aurretik egin beharreko lehiaketetan hutsik gelditzen diren lanpostuen kopurua baino handiagoa.

-Hutsik dauden idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko, funtzionario gaituen arteko merezimendu lehiaketa bateratuak egiten segituko dira, lehentasunezko hautapen sistemaren bidez, baremo bakarra aplikatuz lortutako puntuazioaren arabera eta, hala badagokio, hizkuntza arloan indarra duen araudia aplikatuz. Merezimendu lehiaketa horiek egiteko gehieneko maiztasuna ere finkatzen da.

-Idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuak betetzeko araubide berezi bakarra Iruñeko Udalari aitortu zitzaiona dela berresten da eta araubide hori eguneratzen. Aitortza hori Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen hamaseigarren xedapen gehigarriaren bidez eman zitzaion.

-Toki entitateek idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuen ezaugarriei buruzko informazioa eman beharra ezartzen da, lanpostuetan sartu eta betetzeko deialdiak zuzen ebatzi ahal izateko.

Era berean, Nafarroako toki entitateetako agintaritzako eta diruzaintzako eginkizun publikoetan aritzeko arauak ematearekin batera, foru legeak denbora luzamendu bat ezartzen du Nafarroako Gobernuak udal-batasunak ezar ditzan, erreserbatuta dauden idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuak funtzionario araubidean betetzeko indarra duten atalaseak gainditzeko elkartu ez diren udalekin. Orobat, araubide iragankor bat ezartzen da arauzko aurreikuspen batzuetarako, lanpostu horiek betetzeko sistema berria normalizatzea baldintzatzen duten indarreko arauak indargabetzen dira eta Toki Administrazioan beharrezkoak diren eginkizun publikoetan aritzearen gaineko aurreikuspenen erregelamenduzko garapena egiteko ahalmena esleitzen da.

Garrantzi berezia eman behar zaie foru lege honetako lehen xedapen gehigarriko nahiz xedapen iragankorretako aurreikuspenei. Horien bidez, izan ere, epe bat ezartzen zaio Nafarroako Gobernuari foru lege proiektu bat igor dezan Nafarroako Parlamentura, non arautuko baitira Nafarroako tokiko mapa eta Nafarroako toki entitateen antolamendua; aldi berean, aldez aurretik existitzen ziren egoera juridikoak arautu nahi dira, eta lanpostuak betetzeko sistema berriari beharrezko segurtasun juridikoa eman ere bai.

Artikulu bakarra.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko VII. tituluak testu berria du. Hona:

  1. KAPITULUA

    Xedapen komunak

    1. artikulua. Langile motak. Araubide juridikoa.

    2. Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileria funtzionario publikoek, behin-behineko langileek eta kontratupeko langileek (finkoek edo aldi baterakoek) osatzen dute.

    3. Ez dute Nafarroako toki entitateetako langileen izaera izanen Korporazioko kidea izateagatik eginkizun batzuk egitea edo zerbitzu batzuk ematea esleitua dutenek, ez eta horrelakoak errentamendu-harreman baten bidez egiten dituztenek ere.

    4. Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileen araubidea, lege honetan aurreikusitakoa ez dagoen orotan, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan xedatutakoa izanen da.

    5. artikulua. Beharrezkoak diren eginkizun publikoen azalpena eta horietan aritzea.

    6. Nafarroako toki entitate guztietan beharrezkoak diren eginkizun publikoak hauek dira:

      1. Idazkaritza lanak, fede publikoa eta aginduzko lege-aholkularitza barne direla.

      2. Kontu-hartzailetza lanak, barneko kontrol eta fiskalizazioa, ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuen arloko aholkularitza eta kudeaketa eta, azkenik, kontabilitatea barne direla.

      3. Diruzaintza lanak, funtsak erabili eta gordetzea eta dirua biltzea barne direla.

      Oro har, idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako eginkizun publikoetan aritzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR