24/98 FORU LEGEA, abenduaren 30ekoa, hirigintza probetxamenduaren arloko presako neurriei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako lege hau onetsi duela:

HIRIGINTZA PROBETXAMENDUAREN ARLOKO PRESAKO NEURRIEI BURUZKO FORU LEGEA.

Lurzoruaren araubideari eta balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legeak indarra hartzearen ondorioz, aldatu egin da lurzoruaren jabetzaren araubide juridikoaren konfigurazioa, beti ere lurraldearen antolamendu eta hirigintzari buruzko harako 10/1994 Foru Legean ageri zen hartaz ari garela; izan ere, haren oinarria 1992ko Testu Bategina baitzen, eta horretan ezarritako manu ia guztiak indarrik gabe gelditu dira 6/1998 Legeko Lehenbiziko Xedapen Indargabetzailearen bidez.

Konfigurazio berri honek berehalako eragina du, besteak beste, urbanizatze prozesuak ukitutako lurzoruen jabeen eskubide eta betebeharrei buruzko araubidearen gainean.

Hor ditugu, adibide gisa, 6/1998 Legeko 14.2 c) eta 18.4 artikuluak, hurrenez hurren, hiri-lurzoruen eta lurzoru urbanizagarrien jabeen betebeharrei buruzkoak, zeinetan ezartzen baita Administrazio jarduleari nahitaez eta dohainik laga behar zaiola eremuaren probetxamenduaren % 10aren heineko lurzoru puska, bai eta adierazten ere ehuneko hori dela gehienez eska daitekeena eta legedi autonomikoak murritz ditzakeela hala kopuru hori, nola Administrazioaren partaidetza lurzoruari dagozkion urbanizazio zametan.

Arestiko manu horiek, 6/1998 Legeko Azken Xedapenaren arabera, eskubideen erabilerarako oinarrizko baldintzak dira, Konstituzioko 149. artikuluko 1.1go idazatiari jarraikiz.

Aipatutako horrek berehalako eragina du Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 13. artikuluaren edukian, Estatuko legedian finkatutako 100eko 10etik goitiko lagapena ezartzen den kasuetan. Ez da gauza bera gertatzen, ordea, probetxamenduaren urbanizazio zametan Administrazioaren esku gelditzen den partaidetzari edo lagapenaren gehieneko kopuruaren murrizketari dagokienez, bi gai horietarako beharrezkoa baita Foru Komunitateko legegintza organoak berariaz hartzea legegintzazko erabakiren bat.

Hirigintza arloan Foru Komunitateak duen arau-esparrua, osorik hartuta, berriz aztertzea komeni edo beharrezkoa ote den ukatu gabe, orain beharrrezkoa da, argitasun eta segurtasun juridikoarengatik, berehala aldatzea Lurraldearen antolamendu eta hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 13. artikuluaren edukia, Estatuko legediari egokitzeko, alde batetik, eta, beste aldetik, abuztuaren 10eko Nafarroako Foru Eraentza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR