22/1997 FORU LEGEA, abenduaren 30ekoa, Pertsona Fisikoen

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau

onetsi duela.

FORU LEGEA, ZENBAIT ZERGA, PERTSONA FISIKOEN

ERRENTAREN GAINEKOA, ONDAREAREN GAINEKOA, SOZIETATEEN

GAINEKOA ETA OINORDETZAREN GAINEKOA, HEIN BATEAN ALDATZEN

DITUENA.

Foru Lege honek tributu alorreko neurri batzuk biltzen

ditu, funtsean lau multzotan banatu daitezkeenak:

Lehenbizikoa.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko

Zergari buruzko maiatzaren 14ko 6/1992 Foru Legeari

dagozkionak (1. artikulutik 3.era bitarte).

Bigarrena.-Ondarearen gaineko zergari buruzko

azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legeari dagozkionak (4.

artikulua).

Hirugarrena.-Sozietateen gaineko Zergari buruzko

abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeari dagozkionak (5 eta

6. artikuluak).

Laugarrena.-Oinordetzaren gaineko Zergari dagozkionak.

(7. artikulua).

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari

dagokionez, 1997ko urtarrilaren 1etik aurrera sartutako

aldaketen arrazoiak bi dira, funtsean. Alde batetik,

zerga hau Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren

30eko 24/1996 Foru Legeari egokitu eta harekin bateratu

beharra. Beste aldetik, ondare gehikuntzak ekartzen

dituen zergak ordaintzeko sistema berri baten ezarpena.

Era berean, eta ondorioak 1998ko urtarrilaren 1etik

aurrera izateko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko

Zergaren tarifa deflaktatu egiten da.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta

Sozietateen gainekoa bateratzearen ondorioz, beharrezkoa

da eragiketa lotetsiak, dibidenduengatiko kenkaria,

inbertsioengatiko kenkaria, berrinbertsioagatiko

salbuespena eta gardentasun fiskalaren erregimena

arautzea.

Plusbalioen zerga ordainketan sartutako aldaketa,

jatorria tributu erregimen hori erregimen arruntean

aldatu zuen ekainaren 7ko 7/1996 Legegintzako Errege

Dekretuan dauden xedapenetan duena, batetik, eta beste

zerbaiten ondorioa da, alegia, Nafarroa unitate ekonomiko

berean bete-betean sartuta egotearen ondorioz, oso zaila

dela lurraldearen gainerakoan indarra duenaz oso

bestelakoa den zerga erregimen bat mantentzea,

deslokalizazio fenomenoak gerta litezkeelako.

Gainera, praktikak erakutsi du gehikuntza horiek

zergari loturik ez dauden denbora une bat izateak

inbertsioak geldiarazi dituela eta, ondorioz, jarduera

ekonomikoa neurri batean paralizatu dela. Beraz,

errentaren osagai horretarako tratamendu fiskal berria

behar da.

Aurreko sistemaren ezaugarria zen zergaren menpeko

ondare gehikuntza eta urripenen zenbatekoa murriztapen

portzentaiak aplikatuz zehazten zela, eta osagaiaren

izaeraren araberako epe bat iraganik, gehikuntza eta

urripen horiek zergatik kanpo gelditzen ziren.

Ondarean emandako urteen araberako murriztapena

aplikatzean bai gehikuntzei bai urripenei, azken hauei

inflazioaren eragina kentzen zitzaien, konpentsazio

fiskalerako duten eskubidea galtzen zutelarik.

40. artikuluan ezarritako sistema berriaren bidez,

osagaiek sujetu pasiboaren ondarean emandako denboraren

aipamenak desagertzen dira, bai eta haren arabera orain

arte aplikatu izan diren murriztapen koefizienteak ere,

eta ondorioz, ondare aldaketen kargaren eta osagaiak

sujetu pasiboaren esku dauden denboraren arteko lotura

desagertuko da, ordurarte inbertsioetan gertatutako

gatibutza kentzeko asmoarekin.

Orientabide berri hau Foru Legearen 41. artikuluan

islatzen da, eroste-balioa erregelamendu bidez ezarriko

diren koefizienteak, erosketa egin zen urtea kontuan

hartuko dutenak, aplikatuz gaurkotuko dela finkatzean,

bai eta 71. artikuluan ere, ondare gehikuntza ez-

erregularrei aplika dakiekeen karga tasa % 25etik

beherakoa izan beharko dela ezartzen baitu.

Lehen bezala, kostubidezko eskualdaketen ondorioz

agerian geratzen diren ondarearen gehikuntza garbiak ez

dira zergapekoak izanen, baldin eta beren guztirako

zenbatekoa, urte naturalean zehar, 500.000 pezetatik

beherakoa bada.

1997ko urtarrilaren 1 baino lehenago erositako ondare

osagaiek ondareari ekarritako gehikuntzak eta urripenak

zehazteko erregimen mistoa prestatzea justifikaturik dago

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko

maiatzaren 14ko 6/1992 Foru Legean xedatutakoaren

babesean inbertsioetarako egindako planifikazioak, ahal

den neurrian, aldatu gabe betetzeko beharragatik.

Ondareko osagaien eskualdaketan bi multzo bereizten

dira: 1997ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra

eskualdatutakoak eta 1998ko urtarrilaren 1etik aitzina

eskualdatzen direnak.

Lehenbizikoei dagokienez, gehikuntza zehazteko

aplikatu beharreko sistema 1996ko abenduaren 31n indarra

zuena izanen da, eta 6/1992 Foru Legearen V. tituluaren

I. kapituluaren 4. sekzioan dauden arauen arabera, hau

da, orain arte erabili izan dena, baina garrantzizko

aldaketa batekin; koefizienteak handitzen dira eta 100eko

14, 28, 100eko 25 eta 100eko 11,11koak izanen dira

aurrerantzean, aipatu Foru Legearen 40. artikuluaren 2.

zenbakiaren letretatik zein dagokion, b), c) eta d),

koefiziente hura, hurrenez hurren. Bestalde, gehikuntza

hauei sistema berriaren ondorioz sortutako kargaren batez

besteko tasa aplikatuko zaie.

1998ko urtarrilaren 1etik eskualdatutako osagaiei

dagokienez, berriz, sistema mistoa aplikatuko da,

aurrekoaz gain, erosi zen egunetik 1996ko abenduaren 31ra

arteko denbora ere kontuan hartzen baita, horri

aplikatuko zaizkiolarik koefiziente murriztaileak, eta

gehikuntza ez-erregularretarako ezarritako karga tasa

berriak.

Azkenik, Errentaren gaineko Zergari dagokionez,

honakoak ukitzen dituzten zenbait arau aldatu dira:

salbuespenak, ondasun bidezko ordainsariak eta Pentsio

Planak.

Salbuetsitako errentei dagokienez, beste hiru kasu

gehiago bildu dira:

Lehenbizikoak aipatzen du langabeziagatik

ordaindutakoa, pagamendu bakarreko modalitatean,

ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuan arautu bezala.

Bigarrenak, 10. artikuluaren b) letran bildutakoak, maila

berean jartzen ditu ez-gaitasunagatiko ordainsariei

aplikatu ahal zaizkien salbuespen kasu guztiak, Gizarte

Segurtasunak edo Administrazio Publikoak ordaintzen

dituen kontuan hartu gabe, modu horretan kentzen baita

Konstituzio Auzitegiak uztailaren 22ko 134/1996 Epaian

antzemandako diskriminazioa. Epai horrek, estatuko legeei

dagokienean, Estatuaren 1994ko Aurrekontuei Orokorrei

buruzko 21/1993 Legearen 62. artikulua konstituzioaren

aurkakoa zela eritzi zion, klase bereziei atxikiriko

funtzionario publikoen kaltetan baitoa tratamendua,

Gizarte Segurantzaren erregimenan sartuta daudenekin

alderatuta.

Eta azkenik, k) letra berria sartzen du, Gizarte

Segurantzak edo beronen ordezko entitateek sujetu

pasiboari bere kargura duen seme edo alaba bakoitzeko

onartzen dizkioten famili prestazioei buruzkoa.

Ondasunetan egindako ordainketei dagokienez, alde

batetik bete egiten da Auzitegi Gorenak 1996ko uztailaren

3an emaniko Epaian xedatutakoa, hartan jantokiaren

zerbitzuagatiko prestazioen formularen gehieneko

zenbatekoa 900 pezetara mugatzea baliogabea zela

deklaratu baitzuen, legezko babesik ez izateagatik, eta

bestalde, ondasunetan egindako ordainketatzat hartzen

direnetatik salbuetsiko da norberaren enpresaren edo

taldearen akzioak edo partizipazioak langileei ematea,

urtean 500.000 pezetatik edo azken bost urteetan

1.000.000 pezetatik gorakoa ez bada.

Pentsio planei dagokienez, zerga oinarria jeisteko

gehieneko muga haunditu da, 1.000.000 pezetaraino.

Ondarearen gaineko Zergari dagokionez, kuotako

kenkaria ezarri da, orain arte "lanerako tresnak" izenaz

ezagutu denari aplika dakiokeena, sujetu pasiboak berak

zuzenean betetzen ohi duen enpresa jarduera aurrera

ateratzeko behar diren ondasunak eta eskubideak biltzen

dituen kontzeptua, baldin eta errentarako iturri nagusia

baldin badu sujetuak. Kenkari hau aplikatu ahal zaie,

halaber, zenbait baldintza betetzen dituzten

entitateetako partizipazioei.

Sozietateen gaineko Zergari sartu zaizkion aldaketak,

1997ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izango duten

haiek, ezarpen bikoitzarengatiko kenkariari, enplegua

sortzearen ondoriozko kenkariari eta beste hobekuntza

tekniko batzuei dagozkie. Era berean, 1998ko urtarrilaren

1etik aitzinako ondorioekin, 6. artikuluan arautu da

establezimendu iraunkorren tributazio-araubidea,

Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketaren ondorioz. Lehen

xedapen gehigarrian, berriz, ezarri da zerga-oinarria

murrizteko aukera, Inbertsioetarako Erreserba Berezirako

dotazioak egiteagatik, 1998ko urtarrilaren 1etik aitzina

hasitako lehenengo bi ekitaldietako mozkinen kargura.

Karga-tasa orokorrari buruzkoan, eskala bat jarri da

halako moldez non 15.000.000 pezetarainoko likidazio-

oinarriari 100eko 30 kargatuko zaion eta gainerakoari,

100eko 35.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko 24/1996 Foru

Legeak ezarpen bikoitzarengatiko kenkariari tratamendu

berria ekarri zion arren, ezarpen bikoitza agertzen den

momentutik bertatik kentzeko bidea ematen duena, baloreen

eskualdaketan kenketa egiteko aukera emanez, hainbat

akats azaleratu dira, eta kasu batzuk agertu non errentak

zerga-oinarrian sartzea eta kenketak zekarren eliminazio-

sistemaren aplikazioa ez ziren behar bezala uztartzen.

Zuzendu beharra zegoen, beraz.

Aipatu erregulazioa aldatu egin da eta dibidenduen

banaketak depreziazioa baldin badakar, zerga-

ondorioetarako konputatu ahal da. Baina bai aipatu

kasuan, bai dibidenduaren banaketak errenta-integraziorik

ez dakarrenean, baloreak duen erosketa-balio txikiagotzat

jo daitekeelako, ezin izango da ezarpen bikoitzarengatiko

kenketa egin, hurrengo salbuespenarekin: subjektu

pasiboak frogatzea balorearen depreziazioaren pareko

kopurua Sozietateen gaineko Zergaren zerga-oinarrian

sartu dela eta kenkarirako eskubiderik gabe tributatu

duela, edota Errentaren gaineko Zergan sartu dela,

aurreko jabeek lortutako errenta gisa, eskualdaketa dela-

eta.

Era berean, beste artikulu bat sartu da, 60 bis

artikulua, alegia, ezarpen bikoitza ekiditeko

salbuespenaren metodoaren aplikazioa atzerrian diren

establezimendu orokorretatik datozen errentei hedatzeko:

kapitalen esportazioen neutralitatearen hatsapenari beste

bultzada bat ematen zaio, beraz. Hartara, atzerrian diren

establezimendu iraunkorretatik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR