19/2011 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

2012RAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA.

  1. TITULUA

    Kredituak eta horien aldaketak

  2. KAPITULUA

    Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

    1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

      Onetsi egin dira 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

    2. Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontua.

    3. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

    4. Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.

    5. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

    6. Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.

    7. artikulua. Kredituen eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

    8. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetzeko onetsi diren kredituek, bateratuta, 3.837.716.814 euro egiten dute.

    9. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuen diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 3.837.716.814 euro egiten dute bateratuta.

    10. Aurrekontu egonkortasunaren helburuak betetzeko, gastuen egoera-orrietako 1. kapitulutik 7.era bitartekoetan onesten diren kredituek 3.711.000 euroko zenbatekoa dute.

  3. KAPITULUA

    Aurrekontuetako kredituen aldaketa

    1. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.

      Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, baldin eta foru lege honek agindu horiek aldatzen ez baditu.

      Aurrekoa gorabehera, kontu-sailen arteko funts mugimenduak ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko, baldin eta kontu-sail horietako kredituek helburu berbera badute, eta Europar Batasunak, horiek hein batean kofinantzatzen dituenez, gastuen erabileraren gaineko kontrola hobetzea eskatzen duelako soilik bereizten badira.

    2. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

      Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 2012ko ekitaldian gehikuntza izan dezakete ekintza terroristen ondorioz onets daitezkeen diru-laguntza eta maileguak emateko dauden kontu-sail guztiek edo ekitaldian helburu horrekin sortu beharrekoek.

      Aurrekoez gainera, hauek ere izan dezakete gehikuntza:

    3. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontu-sailok:

      1. 010001-01000-2275-921100 kontu-saila, "Hauteskundeak" izenekoa. Kontu-sail horri aplikatu ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsio guztien edonolako gastuak.

      2. 010004-01100-2263-921700 kontu-saila, "Gastu juridiko-kontentziosoak" izenekoa.

      3. 020002-04100-1001-921400 kontu-saila, "Lehendakari ohi, kontseilari ohi eta Nafarroako Gobernuko beste goi kargudun batzuentzako prestazioak" izenekoa.

      4. 020002-04100-1600-921402 kontu-saila, "Gizarte Segurantzako hitzarmena arautzea" izenekoa.

      5. 020002-04100-1620-921400 kontu-saila, "Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa" izenekoa.

      6. 020002-04100-1800-921400 kontu-saila, "Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

      7. 020002-04100-1810-921400 kontu-saila, "Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak" izenekoa.

      8. 020002-04100-1820-921403 kontu-saila, "Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

      9. 020002-04300-1614-211100 kontu-saila, "Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

      10. 020002-04300-1620-224100 kontu-saila, "Osasun laguntza. Erabilera berezia" izenekoa.

      11. 051000-02100-2274-132102 kontu-saila, "Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak" izenekoa.

      12. 054002-02701-4609-131100 kontu-saila, "Larrialdiei, hondamendiei edo ezbeharrei aurre egiteko laguntzak" izenekoa.

      13. 054002-02701-7609-131100 kontu-saila, "Larrialdiei, hondamendiei edo ezbeharrei aurre egiteko laguntzak" izenekoa.

      14. 055001-02000-4819-112100 kontu-saila, "Profesionalen Elkargoentzako transferentziak" izenekoa.

      ñ) 940001-95400-7609-336105 kontu-saila, "Jarduketa bereziak Tafallako kirol instalazioetan" izenekoa.

    4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-sailok:

      1. 100000-10000-4709-441100 kontu-saila, "AUDENASA. Merkataritzako politika" izenekoa.

      2. 112002-11420-9409-923700 kontu-saila, "Diru-sarreren itzulketak" izenekoa.

      3. 114002-11300-3509-923100 kontu-saila, "Karbono Funtsaren kontuko gastuak" izenekoa.

      4. 114002-11300-6002-923100 kontu-saila, "Lurrak eta natur ondasunak" izenekoa.

      5. 114002-11300-6020-923100 kontu-saila, "Instalazio berriko eraikuntzak eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea" izenekoa.

      6. 114002-11300-6020-923104 kontu-saila, "Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak" izenekoa.

      7. 114002-11300-8500-923100 kontu-saila, "Sektore publikoko akzioak erostea" izenekoa.

      8. 114002-11300-8600-923100 kontu-saila, "Sektore publikotik kanpoko akzioak eta partaidetzak erostea" izenekoa.

      9. 150000-17000-6090-923400 kontu-saila, "Iruzur fiskalaren aurkako plana" izenekoa.

      10. 151000-17183-2273-467900 kontu-saila, "Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta sartzeko zerbitzuak" izenekoa.

      11. 155003-17144-2272-932103 kontu-saila, "Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea" izenekoa.

      12. 160000-16100-2269-941100 kontu-saila, "Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak" izenekoa.

    5. Hezkuntza Departamentuko kontu-sailok:

      1. 400000-41000-1220-322000 kontu-saila, "Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak" izenekoa.

      2. 400000-41000-1600-322000 kontu-saila, "Gizarte Segurantza" izenekoa.

      3. 400000-41000-1800-322000 kontu-saila, "Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

      4. 400000-41000-1810-322000 kontu-saila, "Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak" izenekoa.

      5. 410000-41100-2212-322000 kontu-saila, "Funtzionamenduaren, jardueren eta ekipamendu materialaren finantzaketa".

      6. 410002-41140-4609-322D00 kontu-saila, "Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako diru-laguntza" izenekoa.

      7. 410004-41140-2210-324100 kontu-saila, "Jantokiak" izenekoa.

      8. 410004-41140-2230-324100 kontu-saila, "Eskola garraioa" izenekoa.

      9. 427000-42720-6001-325100 kontu-saila, "Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak" izenekoa.

      10. 429000-42010-4609-322100 kontu-saila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa.

    6. Osasun Departamentuko kontu-sailok:

      1. 54. programa multzoko kontu-sailak, honako kode ekonomiko hauetakoak: 2213, 2214, 2215, 2216, 2286, 2287 eta 2500.

      2. 540000-52000-1800-311100 kontu-saila, "Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

      3. 540000-52000-1810-311100 kontu-saila, "Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak" izenekoa.

      4. 547002-52370-4809-313100 kontu-saila, "Farmaziako prestazioak" izenekoa.

      5. 547002-52370-4809-313102 kontu-saila, "Zurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk" izenekoa.

      6. 549000-52204-2276-312700 kontu-saila, "Plasma zatitzeko lanak, farmakoak ekoizteko" izenekoa.

    7. Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko kontu-sailok:

      1. 610000-61000-6010-453200 kontu-saila, "Prezioen berrikuspena" izenekoa.

      2. 610006-61100-6010-453202 kontu-saila, "Bide sarearen hobekuntza eta Errepide Planaren jarduketak" izenekoa.

      3. 610007-61200-2090-453200 kontu-saila, "Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona" izenekoa.

      4. 610007-61210-6010-453305 kontu-saila, "Bide sarearen zainketa lanak eta kontrol zentroa. Zoruak sendotzea" izenekoa.

      5. 641000-63200-4400-261400 kontu-saila, "NASUVINSArentzako konpentsazioa, alokairu poltsaren defizitagatik. 4/2006 Foru Dekretuaren 100.3 artikulua" izenekoa.

      6. 641000-63200-4809-261400 kontu-saila, "Etxebizitzen errentarientzako diru-laguntzak" izenekoa.

      7. 641000-63200-7800-261400 kontu-saila, "Etxebizitzaren arloko jarduketetarako diru-laguntzak eta sorospenak" izenekoa.

      8. 641000-63200-7800-261402 kontu-saila, "Etxebizitza bioklimatikoetarako eta etxebizitzetako ziurtapen energetikoetarako diru-laguntzak" izenekoa.

    8. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontu-sailok:

      1. 710001-71230-4700-414210 kontu-saila, "Aseguru primen konpentsazioa Agroseguroren bitartez" izenekoa.

      2. 720000-72130-4700-414100 kontu-saila, "Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona" izenekoa.

      3. 720001-72120-6019-414300 kontu-saila, "Lurren jabetza antolatzeko eta lurzati berrantolamendua egiteko obrak, LGP LGENF" izenekoa.

      4. 720004-72230-7700-412100 kontu-saila, "Nekazaritza-ustiategien eraginkortasuna hobetzea. LGP LGENF" izenekoa.

      5. 720006-72310-4090-412100 kontu-saila, "Landa Inguruneko Garapen Iraunkorrari buruzko Legearen kofinantzaketa Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioarekin batera" izenekoa.

      6. 740000-74000-4309-451307 kontu-saila, "CRANAk egindako proiektu komunitarioak" izenekoa.

      7. 740000-7400-4400-451303 kontu-saila, "Gestión Ambiental de Navarra erakundeak egindako proiektu komunitarioak" izenekoa.

      8. 740002-74200-4809-456302 kontu-saila, "Partikular eta sozietateentzako kalte-ordainak, aseguruak eta laguntzak" izenekoa.

      9. 740002-74200-7609-456700 kontu-saila, "Oihan Planaren diru-laguntzak toki entitateentzat. LGP LGENF" izenekoa.

      10. 750007-75110-7701-413102 kontu-saila, "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako diru-laguntza. LGP LGENF" izenekoa.

      11. 750007-75110-7701-422205 kontu-saila, "Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, inbertsioengatik (eremu lagunduko araudi berria)" izenekoa.

      12. 750008-75330-6015-458100 kontu-saila, "Industria azpiegiturako inbertsioak" izenekoa.

      13. 750010-75120-8317-422300 kontu-saila, "Birrabiatze-planak finantzatzeko kapital-aurrerakinak" izenekoa.

      14. 750011-75210-7709-467303 kontu-saila, "I+G+B proiektuetarako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR