559/2008 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, larreak hobetu eta oihan lanak egiteko suaren erabilerarako baimenak emateari buruzko araubide berezia ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

13/1990 Foru Legeak, abenduaren 31koak, Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzkoak eta otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak, aurrekoa aldatzen duenak, mendietan eta oihan lurretan sua erabiltzea debekatzen du.

Hala ere, otsailaren 21eko 3/2007 Legearen 40.3 artikuluak ezartzen du, salbuespen gisa, suaren erabilera baimendu dezakeela oihan edo nekazaritza kudeaketarako tresna gisa, haren ordez beste bitartekorik erabiltzerik ez dagoenean.

Hartara, larreak hobetu eta oihan lanak egiteko tresna gisa suaren erabilerarako baimenak emateko araubidea ezarri nahi da foru agindu honen bidez.

Gaur egun ere sua erabiltzen da larreak hobetzeko, landa eremuko toki askotan oso erroturik dagoen ohitura baita, baina beste alternatiba batzuk sustatzen dira, hala nola garbiketa mekanikoa.

Azken horiek errotu artean, bidezkoa da larreak hobetzearren sua erabili aurretiko baimenak emateko araubidea ezartzea, ezbairik gabe, oihaneko suteak sortzeko arriskua gutxiagotzeko baliagarri izanen baita.

Bestalde, zenbait oihan lanetan beharrezkoa da hondakinak erreta suntsitzea, ezinezkoa baita modu zentzuzkoan suaren ordez beste baliabiderik erabiltzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak larreak hobetu eta oihan lanak egiteko suaren erabilerarako baimenak emateko araubide berezia honako prozedura honi lotuko zaio:

    1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan aurkeztuko da eta han egiaztatuko da suaren ordez beste baliabiderik erabiltzea ezinezkoa dela; horrekin batera, larreak hobetzeko izanez gero, erre beharreko gunearen abeltzaintza karga zein den ere adieraziko da. Eskaera egiteko inprimakia Oihanak Kudeatzeko Ataleko bulego nagusietan (Armada etorbideko 2an), edo eskualdeko bulegoetan eskuratzen ahalko da. Eskabideari katastro planoaren fotokopia erantsi beharko zaio, erre nahi den finka ongi zehaztuta gera dadin. Eskatzailea nahitaez pertsona fisikoa izanen da eta izena, deiturak, helbidea eta NAN zenbakia argi eta garbi agertuko dira eskabidean.

    2. Eskabideak aurkezteko epea 2009ko martxoaren 13an amaituko da.

    3. Baimena ematen bada, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak horren berri emanen die interesdunari, kasuan kasuko udalari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko basozainei, Foruzaingoari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR