122/2014 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, 2014. urtean garapenerako lankidetzako programak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako erakundeek, Foru Komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, funtsak ematen dituzte, garapenerako laguntza ofizial gisa (GLO), herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako ekarpen solidario gisa, Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak nazioarteko lankidetzaren arlo honen printzipioak, helburuak eta bitartekoak ezartzen ditu, besteak beste. Bereziki, 14. artikuluak xedatzen du funts publikoak erabiliko direla garapenerako lankidetza sustatzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak esleitu, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Horrenbestez, beharrezkoa da garapenerako lankidetza sustatzeko programak egiteko diru-laguntzei buruzko arauak ezartzea eta urtean urteko deialdi baten bidez argitaratzea, diru-laguntza horietan bermatu daitezen publizitatearen, gardentasunaren, konkurrentziaren, objektibotasunaren, berdintasunaren, bereizkeriarik ezaren eta kontrolaren printzipioak, baita laguntza esleitzen duen Administrazioak finkatutako helburuak lortzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitzeko eta erabiltzeko ekitatea eta efizientzia ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.–2014. urtean garapenerako lankidetzako programak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean ageri dira.

Bigarrena.–Guztira, 1.675.471,00 euroko gastua baimentzea, “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004-91630-4819-143102 kontu-sailaren kargura, 2014ra luzatutako 2012ko gastuaren aurrekontutik.

Hirugarrena.–Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora eta Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko martxoaren 6an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

  1. ERANSKINA

    2014. urtean garapenerako lankidetza programak egiteko diru-laguntzetarako deialdiaren arauak

    Lehena.–Xedea eta helburua.

    1. Gizarte Politiketako Departamentuak 2014ko diru-laguntzetarako dei egiten du; horien bidez, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Nafarroako Erakundeekin batera (GGKE) finantzatuko dira garapen bidean diren herrialdeetako populazio andeatu eta ahulen aldeko programa ekonomiko eta sozialak.

    Nafarroako entitateek proposatu eta herrialde horietan solaskide dituztenekin lankidetzan burutzen dituzten programa horiek pobretasunaren aurka eta giza garapena sustatzearen alde borrokatzea dute helburu; esku-hartze integralak dira edo eragin zabalekoak jarduketaren eremuan edo gunean. Diruz lagunduko den exekuzio aldia urtebetekoa izanen da, eta programak epe erdian zein luzean ondorioak izateko egonen dira diseinatuta.

    2. Garapen bideko edo trantsizioko herrialde edo lurraldetzat hartuko dira ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLP) onuradunen egungo zerrendan daudenak.

    Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

    Helburu horietarako, guztira, 1.675.471,00 euro bideratuko dira, “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004-91630-4819-143102 kontu-sailaren kargura, 2014ra luzatutako 2012ko gastuaren aurrekontutik.

    Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

    Deialdi honen xede diren diru-laguntzak hartu ahal izateko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) betebehar hauek izanen dituzte:

    1. Pertsona juridikoak izatea, legez eratuak eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, inskribatuak egotea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan.

    2. Entitatearen egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

    3. Proiektua egin behar den herrialdean tokian tokiko bazkide edo erakunde bat izatea, proiektua aurrera eramanen duena. Bazkideak pertsona juridikoa izan beharko du, herrialde onuraduneko legediaren arabera.

    4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan aipatutako egoeretako batean dauden entitateak ezin dira deialdi honen xede diren diru-laguntzen onuradun izan.

    5. Gizarte Politiketako Departamentuak garapenerako nazioarteko lankidetzan aritzeko ematen dituen diru-laguntzak jaso izana azken 3 urteotako batean gutxienez.

      Aurreko lerroaldean ezarritakoari begira, entitateek frogatu beharreko antzinatasuna errespetatuko da elkarte edo fundazio gisa duten formula juridikoan bakarrik aldaketa izan badute, baldin eta hori entitate juridiko berriaren estatutuetan egiaztatzen bada; edo entitate talde bateko kide izan badira eta horrek lehenago Gizarte Politiketako Departamentuaren diru-laguntzarik jaso badu garapenerako lankidetzaren arloan.

    6. Gainera, bi entitate edo gehiagoren batasunek ere hartzen ahalko dute parte, berezko nortasun juridikoa edukita edo ez, eta onuradunak izaten ahalko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, taldeko entitate bakoitzak lehen aipatu baldintza guztiak bete beharko ditu.

      Laugarrena.–Esku-hartzeetan bete beharreko baldintzak.

      Diru-laguntzak hartu ahal izateko, entitateek garapenerako aurkezten dituzten programa ekonomiko eta sozialek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    7. Deialdiaren 1. oinarriko xede eta helburuei eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluetako printzipioei egokitzea.

    8. Esku-hartzeak herrialde hauetako batean gutxienez egin beharko dira, nahiz ez hor bakarrik: Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia, El Salvador, Guatemala, Haiti, Nikaragua, Herri Sahararra, Kongoko E.D., Tanzania, Kenya, Mali, Mozambike, Ruanda, Uganda eta Herri Palestinarra.

    9. Jarduerak epe honetan hastea: 2014ko urtarrilaren 1etik hasi eta, laguntza emateko ebazpena zein egunetakoa den, handik hilabete batera bitarte.

    10. Programazioak hurrengo bi urteetan, gutxienez, jarraitzea; urteka banatzen ahalko da, zein bere aldetik, baina aurrekontuko konpromisorik gabe.

    11. Zeharkako kostuak ez dira izanen programaren kostu osoaren %10etik gorakoak.

    12. Emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta, esku-hartzearen kostua.

    13. Gehienez ere 200.000,00 euroko diru kopurua (250.000 eskaera taldean bada) eskatuko da programa bakoitzeko.

      Bosgarrena.–Diru-laguntzen bateragarritasuna.

      1. Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, Estatukoek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

      2. Emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

      Seigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

      1. Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

      2. Entitate eskatzaile bakoitzak bi eskaera aurkezten ahalko ditu gehienez.

      3. Eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Abejeras kalea, 1; 31007 edo González Tablas kalea, 7; 31005) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako tokietan; azken kasu horretan, Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari egun berean jakinaraziko zaio, posta elektronikoaren bidez (servcoopdes@navarra.es), eskaera igorri dela. Eskaerak posta bulegoen bidez aurkezten badira, gutun-azala zabalik aurkeztu beharko da, eguna eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu baino lehen.

      Zazpigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

      Entitate eskatzaileek inprimaki ofizial batean eginen dute eskaera, eta dokumentazio hau gehituko diote:

      A.–Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

      A.a) Hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko (horiek Foru Komunitateko Administrazioak ez badauzka edo haien edukia aldatu bada). Agiri horiek jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan beharko dute.

      1. Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren GGKEen Erregistroan egindako inskripzioaren frogagiria; bereziki adieraziko da Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza ireki dela. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean.

      2. Hirugarren oinarriko d) atalaren arabera onuradun izatea galarazten duten gorabeheretan ez dagoela dioen erantzukizuneko aitorpena.

      Entitateen batasunak izanez gero, erakunde bakoitzaren agiriez gain, honako hauek aurkeztuko dituzte:

      3. Entitate elkartearen eraketa agiria. Taldeak berezko nortasun juridikorik ez badu, eratze agirian berariaz azaldu beharko da taldeari onuraduna den aldetik dagozkion eginbeharrak betetzeko adina ahalmen duen ahaldun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR