151/1998 FORU AGINDUA, urriaren 8koa, Osasun kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako A mailako osasun langileen lanpostuak (A.1 eta A.2 estamentuak) betetzeko prozedurak arautu eta horrelakoetan aplikatu beharreko baremoak finkatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, funtzionarioei eta estatutupeko langileei aplikatu beharrekoak, III. kapituluan, beste oinarrizko alderdi batzuen artean, finkatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko sistematika. Horren bidez, bada, artean indarra zuten arlo horretako arauak bateratu ziren. Bestalde, Legearen testuan berean eta hori garatzeko ondorengo arau berariazkoetan azaltzen ez diren kasuetarako, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei izaera orokorrez aplikatu beharrekoa ezartzen duten arauetara jo behar dela xedatzen du.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen du Osasun kontseilariak, foru agindu bidez, finkatuko dituela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko deialdietako oinarriak eta merezimenduen baremo orokorrak, Foru Dekretu horretan ezarritakoarekin bat.

Aipatu 11/1992 Legearen III. kapituluan ezarritakoa garatzeko asmoz, eta aurreko lerroaldean adierazitako Xedapenarekin bat, Osasun kontseilariak emandako 1995eko urtarrilaren 27ko eta irailaren 23ko 120/1997 foru aginduak onetsi ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako laguntzako sendagileen lanpostuak betetzeko prozedurak arautu eta horrelakoetan aplikatu beharreko baremoak ezarri zituztenak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan eta baremoak aplikatu behar izan diren kasuetan gertatutakoa ikusita, beharrezkoa ikusi da oposizioaldiari dagozkion idazati batzuk aldatzea, prozesua arinagoa izan dadin, epaimahaien jarduna erraztearren eta horien osaketa ekainaren 4ko 853/1993 E.D.ak ezartzen duenari egokitzearren, O.O.L.T.ko sendagileei dagokienez.

Adierazitako guztia kontuan harturik, sindikatuen ordezkaritzarekin negoziatu ondoren, eta aipatu Foru Dekretuaren azken xedapenetan lehenengoan ezarritakoaren babesean, Osasun kontseilariari bertan ezarritakoa betearazteko behar diren xedapenak diktatzeko ahalmena ematen baitio, delegatu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 1.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza arloko zerbitzuburu edo atalburu lanpostu hutsak bete beharra dagoenean, Foru Agindu honetan ezarritako prozedurak erabiliko dira.

  2. -A mailako gainerako osasun langileen lanpostu hutsak (A.1 eta A.2 estamentuak) bete beharra dagoenean, orobat, Foru Agindu honetan ezarritako prozedurak erabiliko dira, lekualdatze lehiaketaren deialdia egin ondoren, salbu eta, lanpostuaren ezaugarriak kontuan harturik, Foru Agindu honen 5. artikuluan ezarrita dagoen merezimenduen lehiaketaren prozeduraren bidez betetzea komeni denean.

  3. artikulua. Zerbitzuburuak eta atalburuak hautatzea.

  4. -Zerbitzuburu aritu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izanen da, deialdian zehazten direnez gainera, kasuan kasuko espezialitateko lanposturen batean aritu izana, lanpostuaren jabea izanik, Foru Komunitateko Administrazioaren ospitaleren batean edo Gizarte Segurantzaren Zerbitzu Hierarkizatuetan, edo bestela, espezialitateko Batzorde Nazionalak kreditaturiko irakaskuntza programa duen ospitaleren batean edo kasuan kasuko espezialitatean graduatuondoko irakaskuntza programa emateko baimena duen atzerriko zentro batean aritu izana, beti ere bost urtez gutxienez. Kasua bada, zerbitzu edo ospitale ezberdinetan espezialitateko lanpostuetan emandako aldiak batuko dira. Aldi berean lanpostu batean baino gehiagotan aritu baldin badira, ordea, bakar bat kontatuko da.

  5. -Atalburu aritu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izanen da, deialdian zehazten direnez gainera, kasuan kasuko espezialitateko lanposturen batean aritu izana, lanpostuaren jabea izanik, Foru Komunitateko Administrazioaren ospitaleren batean edo Gizarte Segurantzaren Zerbitzu Hierarkizatuetan, edo bestela, espezialitateko Batzorde Nazionalak kreditaturiko irakaskuntza programa duen ospitaleren batean edo kasuan kasuko espezialitatean graduatuondoko irakaskuntza programa emateko baimena duen atzerriko zentro batean aritu izana, beti ere hiru urtez gutxienez.

    Kasua bada, zerbitzu edo ospitale ezberdinetan espezialitateko lanpostuetan emandako aldiak batuko dira. Aldi berean lanpostu batean baino gehiagotan aritu baldin badira, ordea, bakar bat kontatuko da.

  6. -Zerbitzuburu edo atalburu lanpostu bat lortzen duen sendagile espezialista Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikita geldituko da denbora mugarik gabe, sendagile espezialista gisa; organikoki dagokion ospitaleko zerbitzu edo atalari atxikiko zaio eta, eginkizunen aldetik, ospitalea atxikita dagoen Osasun Barrutiari. Zerbitzuburu edo atalburu arituko da, kasuan-kasuan, sei urtez, eta epe hori bukatutakoan ebaluazioa eginen zaio, kargu horretan beste sei urte gehiago segituko duenentz erabakitzeko. Hona hemen ebaluazioaren prozedura:

    3.1.-Karguan sei urte egiten dituzten zerbitzuburu eta atalburuek postu horretan segituko dute, behin-behinekoz, ebaluazioa ebazten den arte.

    3.2.-Ebaluazioaren deialdia postu horietako titularrei jakinaraziko zaie zuzenean.

    3.3.-Ebaluatu behar den lanpostuaren titularrak, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, hilabeteko epea izanen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zuzendaritzan honako agiri hauek aurkezteko:

    1. Honako alderdi hauek bilduko dituen memoria:

      -Karguan aritu bitartean egindako lanaren azalpena, denbora horretan unitatean laguntza, irakaskuntza eta ikerkuntza arloetan jorratutakoa zehatz-mehatz aipatuz eta lan horren eraginkortasuna baloratuz.

      -Karguan segituz gero, hurrengo sei urteetan, laguntza eta kudeaketa arloetan eta, kasua bada, baita irakaskuntza eta ikerkuntza arloetan ere, garatu nahi dituen plan eta proiektuen azalpena.

    2. Ebaluatzen den lanpostuan aritu den bitartean, osatu duen lanbide curriculuma.

      3.4.-Ebaluazio prozedurak bi fase izanen ditu:

  7. Memoria eta curriculuma baloratzeko fasea.

  8. Elkarrizketaren fasea:

    Ebaluatzen den zerbitzuburu edo atalburuak aurkeztu dituen memoriaren eta lanbide curriculumaren laburpena azaldu beharko du Epaimahaiaren aurrean.

    Epaimahaikideek curriculumaren eta memoriaren puntu jakin batzuei eta lanpostuaren inguruko eginkizunei buruzko galderak egin ahalko dizkiote.

    3.5.-Kalifikazio bakarra izanen da bi faseok baloratzeko; hots, ebaluatu den langileak karguan segitzearen aldeko edo kontrako proposamena luzatuko da. Erabakia epaimahaikideen botoen gehiengoaz hartuko da eta, berdinketa izanez gero, mahaiburuak erabakiko du.

    3.6.-Kalifikazio bilkuraren akta Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari igorriko zaio eta proposamena loteslea izanen da.

    3.7.-Ebaluazioaren emaitza segitzearen aldekoa baldin bada, interesatuak karguan segitu ahalko du hurrengo sei urteetan.

    3.8.-Ebaluazioa karguan segitzearen kontrakoa bada, interesatuak zerbitzuburu edo atalburu lanpostua utziko du eta sendagile espezialista gisa segituko lanean.

    3.9.-Kargu hori betetzeko hurrengo deialdia eginen da unitatean lanpostu hutsen bat gelditzen denean. Horrelakoetan, bete bitartean, plantilako sendagile bat izendatu daiteke buru, bitarteko gisa aritzeko.

  9. artikulua. A mailako osasun langileen lanpostuak (A.1 eta A.2. estamentuak) lekualdatze lehiaketa bidez betetzen direnean merezimenduen lehiaketa eginen da, Foru Agindu honen I. eranskinean agertzen den baremoari jarraikiz, laguntzako zerbitzuburu eta atalburuenak izan ezik.

  10. artikulua. Oposizio-lehiaketa sistemaren bidezko hautapenetan, prozedura honi segituko zaio:

  11. -Lehiaketaldia:

    Izangaiek alegatu eta justifikaturiko merezimenduen balorazioa eginen da, II. eta III. eranskinetako baremoei jarraikiz.

    Izangaiek aurkezten dituzten merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko agiriak edo notario edo administrazio batek konpultsatutako kopiak aurkeztu beharko dira. Epaimahaiak ahalmena izanen du lehiatzaileek alegatzen dituzten merezimenduei buruzko argibide eta datu osagarriak noiznahi eskatzeko.

  12. -Oposizioaldia:

    2.1.-Zerbitzuburu eta atalburu lanpostuak:

    1. Izangaiek deialdiaren xede den Zerbitzu edo Atalaren antolamendu tekniko-administratiboari buruzko lan memoria bat azaldu eta defendatu beharko dute. Memoria hori parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharko dute.

    2. Kasu berezietan, Epaimahaiak erabaki dezake deitu den lanpostuaren eginkizunei buruzko proba bat egitea.

    3. Azkenik, elkarrizketa publiko bat egin beharko da. Bertan honako gaiak jorratuko dira: izangaiaren curriculuma, alegaturiko merezimenduak, eskatu diren berariazko baldintzak noraino betetzen diren eta izangaia lanpostuaren ezaugarriei nola...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR