172/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, aldi baterako langileak hautatzeko arauak onesten dituena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Lege Arauemailearen 29. artikuluak ezartzen du erakunde autonomo horrek zer egoera berariazkoetan kontratatzen ahal dituen langileak araubide administratiboan.

Bestalde, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren III. kapituluak ere arautzen du langileak araubide administratiboan kontratatzea; orobat, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuak ere arautzen du Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak araubide administratiboan kontratatzea.

2009ko ekainaren 9an, Akordioa sinatu zuten Administrazioaren ordezkariek eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Negoziazio Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuetako (SATSE, USAE, SMN, UGT eta AFAPNA) ordezkariek, zehazteko nola kontratatuko diren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetan aldi baterako hartuko diren langileak.

Foru agindu hau lanabes egokia da aipatutako Akordioko aurreikuspenei arau-maila egokia emateko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

  2. Foru agindu honen xedea da aldi baterako langileak hautatzeko eta administrazio araubidean kontratatzeko prozedura guztiak arautzea, betiere Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Lege Arauemailearen eranskinean aipatutako estamentu eta espezialitateetarako badira, hurrengo ataletan adierazten diren zehaztapenen arabera, estamentua kontuan hartuta.

  3. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren mende dauden zentro guztietan izanen da aplikatzekoa foru agindu hau, langileak hautatzeko eta aldi baterako kontratatzeko kudeaketan.

  4. artikulua. Zerrendak prestatzea.

  5. Foru agindu honetan arautzen diren aldi baterako langileak hautatzeko prozedurek aukera eman beharko dute kontratazioak ahalik azkarren eta gardenen egiteko.

  6. Aldi baterako langileak deialdi publiko bidez hautatuko dira, betiere berdintasun, merezimendu, gaitasun, gardentasun eta publizitate printzipioak bermatzen dituzten lehiaketa, oposizio edo oposizio-lehiaketa sistemen bitartez. Hona hemen irizpideak:

    1. Kontratazio zerrendak lehentasun ordena hau izanen du:

  7. Aldi baterako kontratatzeko lehentasuna izanen dute kategoria bereko lanpostu bat plantillako langile gisa betetzeko oposizioaldia gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiek.

    Horretarako, egindako azken deialdi publikoa baizik ez da kontuan hartuko.

    Dena dela, kontratazio zerrendetatik ateratzeko eskatzen ahalko dute, kontratazio zentro edo unitate batean edo gehiagotan, eskabide bat zuzenduz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari.

  8. Oposiziora aurkeztu eta hautaprobaren bat gaindituta ere oposizioa gainditu ez duten izangaiek. Halakoetan, lehenik erabiliko dira hautaprobarik gehien gainditzen dituztenen zerrendak, lortutako puntuazio osoaren araberako ordena zorrotzari jarraikiz. Izangaien zerrendaren lehentasuna kalkulatzeko, bi hauek batuko dira: gainditutako proben puntuazioa eta kasuan kasuko baremoarena. Baremoan izangaiak edozein administrazio publikotan izan duen esperientzia profesionala baizik ez da adieraziko.

    Izangaiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztu beharko dute edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuen frogagiria, hautaproben behin betiko emaitza argitaratu eta 15 egun balioduneko epean. Kasuan kasuko deialdia argitaratu arte egindako zerbitzuak baloratuko dira. Horretarako, egindako azken deialdi publikoa baizik ez da kontuan hartuko.

  9. Oposizioan aurkeztu baina hautaproba bat bera ere gainditu ez duten izangaiak. Halakoetan, zerrendan sartu ahal izateko, proba gainditzeko eskatutako puntuazioaren %30 lortu beharko dute gutxienez. Proban lortutako puntuazioaren ordena zorrotzari jarraikiz osatuko da zerrenda. Izangaien zerrendaren lehentasuna kalkulatzeko, bi hauek batuko dira: egindako probaren puntuazioa eta baremoarena. Baremoan izangaiak edozein administrazio publikotan izan duen lan eskarmentua baizik ez da adieraziko.

    Atal hau ez da aplikatuko medikuen zerrenda osatzeko.

    Izangaiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztu beharko dute edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuen frogagiria, hautaproben behin betiko emaitza argitaratu eta 15 egun balioduneko epean. Kasuan kasuko deialdia argitaratu arte egindako zerbitzuak baloratuko dira. Horretarako, egindako azken deialdi publikoa baizik ez da kontuan hartuko.

    1. Kontratazio zerrenda bat osatuko da, A atalean egindako zerrendaren ondotik emanen dena, zerrenda irekien sistema iraunkor baten bidez. Horren bitartez, izangai berriak urte osoan sartzen ahalko dira kontratazio zerrendetan. Halakoetan, eskaerak puntuazio ordenaren arabera antolatuko dira, horretarako ezarriko den baremoari jarraikiz. Baremoan izangaiak edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak baizik ez dira adieraziko.

      Zerrendak 3 hilean behin eguneratuko dira.

      Baremoan berdinketarik egonez gero, eskaerak erregistroan sartutako dataren eta orduaren arabera ordenatuko dira.

      Medikuei dagokienez, lan eskarmentuaz gain, ikerketarako nahikotasuna eta doktoretza ere baloratuko dira.

    2. Zerrenda bateko izangaiak agortzen badira edo beste kategoria bat sartzen bada, proba espezifikoak deituko dira, deialdi publiko bidez. Lehentasun ordenari dagokionez, A eta B ataletako irizpideei jarraikiz osatutako kontratazio zerrenden ondotik egonen dira.

    3. Salbuespenez, pertsona egokienak kontratatzen ahalko dira, kontuan harturik bete beharreko lanpostura nola egokitzen diren eta hura noraino ezagutzen duten, betiere premiazko arrazoiek hala agintzen badute. Halakoetan, kontratazio organoak txosten arrazoitua igorriko du, idatziz. Kontratazio espedientean sartuko da.

      Halako kontratazio bat egiten den bakoitzean, Jarraipen Mahaiko idazkariari jakinaraziko zaio, dagokion dokumentazioa mahaiko ordezkari sindikalei igortzeko.

  10. artikulua. Zerrenden indarraldia.

  11. artikuluko A ataleko zerrendak indarra hartuko du kasuan kasuko hautapen prozesuan parte hartu eta lanpostua lortu duen lehenbiziko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR