68/2009 FORU DEKRETUA, irailaren 28koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiak, I. kapituluko IV. tituluan, administrazio araubidean kontratatzen diren langileen oinarrizko alderdiak arautzen ditu. 93. artikuluan zehazten du administrazio araubidean kontratatzen diren langileen jarduna erregelamenduz onesten diren xedapenek eta kasuan kasuko kontratuak aginduko dutela.

Langileen estatutu horretan ezarritakoa garatzeko asmoz, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan (ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsia), zenbait xedapen jaso dira administrazio araubidean kontratatutako langileei buruz, xedapen horietan arautzen diren berariazko arloei dagozkienak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagokionez, arlo horren gaineko araudia, batetik, Oasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean dago jasota, eta bestetik, erakunde autonomo horretan sartu eta bertako lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan.

Urtarrilaren 7ko 1/2002 Foru Dekretuaren bidez, arauak eman ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko. Bertan, kontratazio kasuak eta langile horiei aplikatu beharreko araubide juridikoa finkatu ziren.

Erregelamenduzko araudi hori Nafarroako toki entitateetan ere aplikatu nahi denez eta, besteak beste, apirilaren 12ko 7/2007 Legeak onetsitako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan bildutako aurreikuspenen ondorioz, araudi hartan zenbait aldaketa egin beharra dagoenez, bidezkoa da langileak administrazio araubidean kontratatzeko erregelamenduzko beste araudi bat onestea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuen XI. kapituluan xedatutakoarekin bat, proiektuaren negoziazio kolektiboa egin da sindikatuen ordezkariekin Negoziazio Mahai Orokorrean.

Kontuan hartuz erregelamendu berriak Nafarroako administrazio publiko guztiak ukitzen dituela eta, beraz, baita toki entitateak ere, proiektua Toki Araubideko Foru Batzordean tramitatu da eta horrek aldeko txostena eman dio.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin ados egonda, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Foru dekretu honen xedea da Nafarroako administrazio publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ematea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubideari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea garatzeko asmoz.

  2. artikulua. Kontratazio kasuak.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 88. artikuluan eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubideari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 29. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako administrazio publikoek kasu hauetan baizik ez dute erabiliko administrazio araubidea langileak kontratatzeko:

  3. Nafarroako administrazio publiko guztientzako kasuak:

    1. Azterlan edo proiektu zehatzak edo ohikoak ez diren lan bereziak egiteko.

    2. Administrazioen zerbitzuko langileak ordezkatzeko.

    3. Plantilla organikoetan dauden lanpostu hutsak aldi baterako betetzeko.

  4. Hezkuntza Departamentuarentzako kasu bereziak:

    Behar bezala justifikatutako irakasle behar berriei erantzuteko, betiere behar horiei erantzuteko langile finko aski ez dagoela frogatzen bada.

  5. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarentzako kasu bereziak:

    Behar bezala justifikatutako langile beharrei erantzuteko, lanaldi osorako edo lanaldi partzialerako, betiere behar horiei erantzuteko langile finko aski ez dagoela frogatzen bada.

  6. artikulua. Azterlan edo proiektu zehatzak edo ohikoak ez diren lan bereziak egiteko kontratua.

  7. Kontratu honen helburua Nafarroako administrazio publikoetan azterlan edo proiektu zehatzak edo ohikoak ez diren lan bereziak egitea da, bakar-bakarrik.

  8. Kontratuan argi eta garbi zehaztu beharko da kontratazioaren izaera, eta behar bezala azaldu beharko da zein den kontratuaren xedeko ohiz kanpoko azterlan, proiektu edo lan berezia.

  9. Kontratuaren iraupena ohiz kanpoko azterlan, proiektua edo lan berezia egiteko behar dena izanen da.

  10. artikulua. Ordezkapen kontratua.

  11. Ordezkapen kontratua izanen da lanpostua erreserbatzeko eskubidea duen beste enplegatu bat ordezkatzeko sinatzen dena.

  12. Hauxe...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR