30/2013 FORU DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, 2013. urteko “Vianako Printzea” Kulturaren Saria Daniel Innerarity Grau jaunari ematea xedatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 30eko 11/2013 Foru Dekretuaren bitartez sortu zuen “Vianako Printzea” Kulturaren Saria.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluak, 2013ko “Vianako Printzea” Kulturaren Sarian aurkeztutako hautagaiak baloratzeko ardura duen epaimahaiak, hura Daniel Innerarity Grau jaunari ematea proposatu dio Nafarroako Gobernuari, haren merezimendu nabarmenak kontuan hartuta.

Daniel Innerarity Grau (Bilbo, 1959) Iruñean bizi da 15 urte zituenetik. Egungo pentsamendu politikoaren funtsezko gakoa da, nazioartean proiekzio eta prestigio handienak dituzten Espainiako filosofoetako bat.

Nafarroako Unibertsitatean filosofiako doktoretza lortu zuen, eta filosofia politiko eta sozialeko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Liburu asko idatzi ditu, hizkuntza nagusietara itzuliak. Bere ibilbidean sari asko jaso ditu idatzitako obrengatik, saiakuntzan nahiz giza zientzien arloan. 2004an Le Nouvel Observateur aldizkariak sartu zuen munduko itzal handieneko 25 pentsalarien artean.

Bere gogoetek gaur egungo pentsamendu politikoa berraztertu dute, eta herritartasun demokratikoaren kontzeptua berritzea bilatu dute.

Asalduzko gure garai honetan, politikaren krisi sakona, herritarren gaitzustea eta gobernatzeko zailtasunak ezaugarrituena izanik krisi ekonomikoaren testuinguruan, Innerarityk ikuspegi aldaketa proposatu du nahasmen eta ziurgabetasun orokorrei aurre egiteko. Norabidea egokitzearen ondorioz, pertsonak adiskidetuko dira politikarekin eta gizakien arteko elkarbizitzarako espazio demokratikoa sortuko da.

Bere ekarpen handienen nukleoan “gobernantza” ideia dago. Kontzeptu horrek trantsizio bat egitea defendatzen du, gaur egungo demokrazietatik gobernu eta akzio sozialerako modu kooperatiboagoetara. Gogo horrek bultzatu zuen Gobernantza Demokratikoaren Institutua eratzera, gogoeta egin, ikertu eta ezagutza hedatzeko zentro bat. Zentro horren helburua da gaur egungo pentsamendu politikoa berritzen laguntzea.

Daniel Innerarityren lanak ezagutzaren eginkizuna birdimentsionatzen du, baita bizikidetzarako estrategien diseinuan duen eragina ere. Egungo informazio gainkarga ikusita, ezinbestekoa da ezagutza antolatzeko moduak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR