190/2002 FORU DEKRETUA, abuztuaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitatean Garraioaren Kudeaketako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak laugarren artikuluan ezarri zuen Gobernuari dagokiola Estatu osoko gutxieneko ikasketak zehaztea, eta hezkuntza administrazioen eskumena dela beren menpeko lurraldeko curriculuma ezartzea. Halaber, 35. artikuluak zehaztu zuen Gobernuak ezarriko zituela lanbide heziketako ikasketetako tituluak, autonomia erkidegoekin hitz egin ondoren.

Maiatzaren 7ko 676/1993 Errege Dekretuaren bitartez (1993-5-22ko "E.A.O.") lanbide heziketako tituluei eta haiei dagozkien gutxieneko ikasketei buruzko jarraibide orokorrak ezarri ondoren, eta argitaraturik Garraioaren Kudeaketako goi mailako teknikari titulua eta dagozkion gutxieneko ikasketak ezarri zituen uztailaren 22ko 1654/1994 Errege Dekretua (1994-9-29ko "E.A.O."), bai eta Nafarroako Foru Komunitatean Garraioaren Kudeaketako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezarri zuen ekainaren 29ko 214/1998 Foru Dekretua ere (98-11-13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta kontuan harturik hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamenduko zenbait arlo garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (1998-5-8ko "E.A.O."), bai eta neurri fiskal, administratibo eta sozialei buruzko abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 69. artikulua (1999-12-30eko "E.A.O.") ere, eta kontuan harturik, gainera, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 47. artikuluan eta irakaskuntza ez-unibertsitarioen gaietan Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onesten duen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuan xedatutakoa, Nafarroako Gobernuari dagokio bere eskumeneko lurralderako curriculuma ezartzea.

Kontuan harturik ekainaren 26ko Agindua, salgaiak eta bidaiariak errepidez garraiatzeko baimenen araubide juridikoa hein batean aldatu zuena (2001-7-6ko "E.A.O."), eta 1999ko maiatzaren 28ko Agindua, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen erregelamenduko II. tituluko lehen kapitulua garatu zuena, lanbiderako gaitasunaren ziurtagiriak emateari dagokionez (1999-6-11ko "E.A.O."), Garraioaren Kudeaketako tituludunei garraiorako gaitasunaren ziurtagiria luza dakien.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abuztuaren hogeita seiko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehen artikulua.

Garraioaren Kudeaketako goi mailako teknikari tituluari dagokion goi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezarri zuen ekainaren 29ko 214/1998 Foru Dekretuko 4, 5, 9 eta 11. artikuluak aldatzen dira. Honela izanen dira aurrerantzean:

  1. "4. artikulua.

    Garraioaren Kudeaketako goi mailako teknikari tituluari dagozkion ikasketak ondoko lanbide moduluetan antolatuko dira:

  2. Ikastetxeko prestakuntza:

    -Garraioaren administrazio kudeaketa.

    -Nazioarteko merkataritzaren administrazio kudeaketa.

    -Lurreko garraio zerbitzuaren antolamendua.

    -Lurreko garraio ustiapenaren plangintza eta kudeaketa.

    -Produktuen biltegiratzea.

    -Garraio zerbitzuaren merkaturatzea.

    -Helburu orokorreko informatika aplikazioak.

    -Atzerriko hizkuntza.

    -Lan inguruneko harremanak.

    -Ikastetxeak diseinaturiko modulua.

    -Garraio enpresak.

    -Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa.

  3. Lantokietako prestakuntza:

    -Lantokiko prestakuntza."

  4. "5.artikulua.

    Foru Dekretu honen II. eranskinean ageri dira lanbide heziketako Garraioaren Kudeaketako goi mailako teknikari tituluko ikasketen curriculuma osatzen duten lanbide moduluak irakasteko irakasleek behar dituzten espezialitateak, kontuan izanik urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuan ezarritakoa (Errege Dekretu horren bidez Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako irakasleak berariazko lanbide heziketako espezialitateei atxiki zitzaizkien), bai eta apirilaren 30eko 777/1998, hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamenduko zenbait arlo garatzen dituena, eta gainerako xedapenak."

  5. "9. artikulua.

    Garraioaren Kudeaketako goi mailako heziketa zikloko ikasketak egin ahal izanen dituzte Batxiler tituluaren jabe diren ikasleek."

  6. "11. artikulua.

    Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legearen 32. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modua izanen da Garraioaren Kudeaketako goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, nahiz eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR