28/2013 FORU LEGEA, abuztuaren 7koa, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. izeneko sozietatea sortzeari buruzko ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legea partzialki aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHEN LEHENDAKARIORDEA NAIZEN HONEK, NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA KANPOAN BAITAGO,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, NAFARROAKO ENPRESA KORPORAZIO PUBLIKOA, S.M.P. IZENEKO SOZIETATEA SORTZEARI BURUZKO EKAINAREN 18KO 8/2009 FORU LEGEA PARTZIALKI ALDATZEN DUENA

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. izeneko sozietatea sortzeari buruzko ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legearen bidez, erakunde hori sortu zen, Nafarroako Foru Komunitateko sozietate publikoen eraginkortasuna eta efizientzia arrazionalizatu, koordinatu eta optimizatzeko antolaketa- eta kontrol-tresna bateratu eta berariazko gisa. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren Administrazio Kontseiluak, 2013ko maiatzaren 13an, Sektore Publikoa Berregituratzeko II. Plana onetsi zuen. Plan horrek, besteak beste, berarekin dakar sektore horren egitura soiltzea, 13 enpresa izatetik 8 enpresa izateraino, aktiboak saltzea eta plantillak berregituratzea aurre-erretiroen, soldata-murrizketen eta kaleratzeen bitartez, horrela soldata-masa % 15 eta % 20 bitarte gutxitzeko.

Enpresen sektore publikoak garrantzi handia du jarduera ekonomikoaren dinamizatzaile gisa eta lanpostu-sortzaile gisa, eta estrategikoa da Nafarroaren garapenerako; gainera, hura Berregituratzeko II. Planean jasotako neurriek eragin larria izan dezakete. Hori dela eta, komeni da Nafarroako Parlamentuak parte-hartze handiagoa izatea plantillak berregituratzeko eta doitzeko prozesuetan.

Artikulu bakarra.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. izeneko sozietatea sortzeari buruzko ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legeko 12. artikulua aldatzen da. Honako testua izanen du:

"12. artikulua. Parlamentuaren kontrola.

  1. Nafarroako Parlamentuak aurrez baimena eman beharko du honako eragiketak egiteko:

    1. Sozietate publikoetako partaidetzak eskualdatzea edo besterentzea Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa osatzen dutenez beste pertsona batzuei.

    2. Fusioak, zatitzeak, eraldatzeak, desegiteak, likidazioak eta beste edozein berregituratze-eragiketa, sozietate publikoaren izaera galtzea dakarrena.

    3. Enplegu-erregulazioko espedienteak eta plantillak berregituratzeko planak, sozietate publiko baten langileen ehuneko hamarri baino gehiagori eragiten dietenak.

  2. Aurreko idatz-zatian ezarritako baimena Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko organoek eskatuko dute, Nafarroako Gobernuko lehendakariaren bitartez.

  3. Administrazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR