264/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, nekazaritzako kooperatibei nekazaritzako makinerian inbertsioak egiteko laguntzak emateko arauak ezarri eta 2008ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatea, bere foru araubideari esker, eskumen osoaren titularra da nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak onartzen duenez.

Halaber, Hobekuntzako 56.1.a) artikuluan xedaturikoaren arabera, orotariko ekonomiaren oinarriekin eta haren antolaketarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio erabateko eskumena Nafarroaren barruan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko.

Produkzio prozesuaren eraginkortasun tekniko eta ekonomikoa ahalik eta handiena izan dadin, nekazaritzako ustiategietako baliabideen erabilera antolatzeko sistemak nekazaritzako produkzio sistemen eta ereduen bilakaerari egokitu behar zaizkio.

Ildo horretan funtsezkoa da gaur egungo egiturak egokitu eta birmoldatu daitezen sustatzea, nekazaritzako produkzio faseko mekanizazio proiektuetan inbertsioak egiteko laguntzak emanez, horrela unitateko kostuak murriztu ahal izanen baitira, nekazaritzako produkzio sistemen lehiakortasuna, iraunkortasuna eta iraupena bermatzeko. Horretarako, bide hauek jarri nahi dira:

  1. Nekazaritzako makinak partekatu daitezen sustatzea, nekazaritza sektorearen baliabideak aurrezteko, eraginkortasuna hobetzeko eta eragiketen errendimendua eta egokitasuna nekazaritza modernoak eskatzen duen mailakoak izanen direla bermatzeko.

  2. Energia-errendimendu hobea duten makinak erabil daitezen sustatzea, energia hobeki aprobetxatzen duten motorrak dituzten makinak, alegia, edo beren diseinuari esker lan mekanikoak energia-eraginkortasun handiagoarekin egiten dituztenak.

  3. Nekazaritza sektorean goi mailako teknologia duten makinak sartzea, fidagarriak eta nekazaritza berriaren eskakizunak asetzeko egokiak, bai ingurumenaren babesari dagokionez eta bai laneko arriskuen prebentzioaren aldetik ere.

    Xede horiek Nafarroako Nekazaritzaren Plan Estrategikoan (2006an onetsian) ageri diren helburuei lotuta daude, bereziki "Nekazaritzako egiturak eta azpiegiturak" izeneko 1. ardatz estrategikoan ageri direnei, non bi helburu nagusi zehazten baitira eta horietan sartzen foru agindu honetan ezarritakoa kontuan hartzen duten jarduketa ildoak eta neurriak: 1. helburua, "Ustiategien egokitzapena eta birmoldaketa sustatzea", 1.2. ildoa, "Ustiategien dimentsioa berrezartzen laguntzea, bereziki elkarteak sortzeko laguntza emanez", L. 1.2. B azpi-ildoa, "Zerbitzuak elkartean erabiltzea", eta 4. helburua, "Ustiategien lehiakortasuna hobetuko duten zerbitzuak bultzatzea", L. 4.1. ildoa, "Ustiategiei laguntzeko zerbitzuak sustatzea, laborantza eta abeltzaintza errentagarriek dituzten eskari berezi eta berrietarako eta dibertsifikaziorako", L. 4.2 ildoa, "Kooperatibismoaren eboluzioari laguntza ematea", L. 4.2.A azpi-ildoa, "Kooperatiben lanari laguntzea, zerbitzuak ematen dituzten aldetik".

    Bestalde, Nafarroako Gobernuak 2008ko martxoaren 31n hartutako Erabakiaren bidez, Landa Garapenerako zuzendari nagusiari baimena eman zaio nekazaritzako kooperatibei Nafarroako Foru Komunitatearen estatu-laguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubidean, nekazaritzako makinetan inbertsioak egin ditzaten.

    Helburu horiek nahi bezain azkar bete ahal izateko, beharrezkoa da botere publikoek parte hartzea, helburu horietara berariaz zuzendutako nekazaritzako makinetan inbertsioak egiteko laguntzak emanez.

    Inbertsioen errentagarritasuna bermatze aldera, komeni da diru-laguntza nagusiak elkarteei ematea, eta bereziki kooperatiba mota jakin batzuei, ematen zaien laguntzaren bideragarritasun eta eraginkortasunik handiena bermatuko baitute.

    Deialdi honetako laguntzak Batzordeak 2006ko abenduaren 15ean emandako 1857/2006 EE Erregelamenduan xedatutakoaren araberakoak dira. Erregelamendu horrek zehazten du nola aplikatu behar zaizkien EE Itunaren 87. eta 88. artikuluak nekazaritzako produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainentzako estatu-laguntzei.

    Laguntza hauek ondoren aipatzen diren xedapenetan araututako laguntzekin koordinaturik daude, bateraezintasunak ezarri baitira: 83/2007 Foru Agindua, martxoaren 27koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezartzen dituena, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan; 211/2007 Foru Agindua, uztailaren 5ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, elkarteen araubidea duten entitateek 2007-2010 denboraldian nekazaritzako ustiategietan makineria erosteko egiten dituzten inbertsioetarako laguntzen gaineko arauak ezartzen dituena; eta 491/2007 Foru Agindua, azaroaren 13koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, bere indarrez dabiltzan Nafarroako traktore eta uzta biltzeko makinen parkea berritzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituena.

    Laguntza hauek 2008ko ekitaldi honetatik hasi eta 2013ko abenduaren 31ra arte aplikatuko dira.

    Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatu behar zaio.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

    AGINDU DUT:

    Artikulu bakarra.-Nekazaritzako kooperatibei nekazaritzako makinerian inbertsioak egiteko laguntzak emateko arauak onestea. Arau horiek foru agindu honen I. eranskinean daude.

    Lehenbiziko xedapen gehigarria.-2008ko laguntzetarako deialdia.

    Nekazaritzako kooperatibei nekazaritzako makinerian inbertsioak egiteko laguntzak emateko 2008ko deialdia onestea.

    Eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa da, foru agindu honek indarra hartzen duenetik aitzina.

    Foru agindu honen 13.2 artikuluan aipatzen den luzapena eskatzeko epea azaroaren 30an amaituko da.

    Bigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.

    Laguntza hauek emateko gastua onestea, 1.500.000 eurokoa, 2008ko Aurrekontu Orokorretako "Makinetarako eta produkzio bideetarako diru-laguntza" izeneko 721002 72230 7700 412103 kontusailaren kargura.

    Hirugarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.

    Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Laugarren xedapen gehigarria.-Laguntzen araubidea aplikatzeko eguna.

    1857/2006 EE Erregelamenduan aurreikusten den salbuespenerako eskabidearen erregistro zenbakia Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren webgunean argitaratzen den egunetik aurrera aplikatuko da laguntzen araubidea.

    Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruean, 2008ko maiatzaren 28an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoa Sanzberro Iturriria.

    1. ERANSKINA

    Nekazaritzako kooperatibei nekazaritzako makinerian inbertsioak egiteko laguntzei buruzko arauak

    1. artikulua. Xedea eta helburua.

    2. Arau honen xedea da nekazaritzako kooperatibei nekazaritzako makinerian inbertsioak egiteko emanen zaizkien laguntzak arautzea.

    3. Laguntza hauen helburu nagusia da makinak elkartean erabil daitezela sustatzea, nekazaritzako lanen eraginkortasuna eta errentagarritasuna handitzeko bidea baita.

    4. artikulua. Onuradunak.

    5. Onuradun izan ahalko dira nekazaritzako kooperatibak, Nafarroako kooperatibei buruzko abenduaren 11ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR