181/2012 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei diru-laguntzak emateko 2012ko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteari buruzko ekainaren 20ko 7/2006 Foru Legeak honako hau xedatzen du 21. artikuluan: legez eratutako kontsumitzaile elkarteek kontsumitzaileen interesak defendatzea izanen dute helburu. Haien onura publikoa deklaratu ahal izanen da eta onesten diren laguntza publikoak eman ahal izanen zaizkie beren xedeak betetzeko. Halaber, kontsumoko arbitraje sisteman parte hartu ahal izanen dute.

Kontsumitzaileen elkarteek Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideei buruz informatu, prestatu eta babesteko burutzen dituzten jardueren garapena errazteko, 2012rako diru-laguntzen deialdia onetsi da, helburu horretarako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan aipatzen den kontsignazioaren kargura.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei diru-laguntzak emateko 2012. urteko deialdia onestea. Oinarriak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

  2. 84.511 euroko gastua baimentzea, 2012ko Aurrekontu Orokorretako "Kontsumitzaileen elkarteentzako diru-laguntzak" izeneko 900006 91320 4819 492300 kontu-sailaren kargura, deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko.

  3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu hau igortzea Familia, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2012ko apirilaren 19an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  5. oinarria. Deialdiaren xedea.

    Deialdi honen xedea da Nafarroako kontsumiltzaile eta erabiltzaileen elkarteei kontsumoaren arloan 2012. urtean egiten dituzten proiektu eta jardueretarako emanen zaizkien diru-laguntzen araubidea ezartzea.

  6. oinarria. Entitate onuradunak.

  7. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteek: legez eraturik egotea, Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen Erregistroan inskribaturik egotea, irabazi asmorik ez izatea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako bakar batean ere ez egotea.

  8. Eskabidea aurkezten den egunean bete beharko dituzte aipatu baldintzak interesdunek, eta diru-laguntzaren xede den denbora guztian mantendu.

  9. oinarria. Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak, jarduerak eta gastuak.

    Proiektu eta jarduera hauek izan dezakete diru-laguntza:

    1. Elkarteek beren bulegoetan bertan kontsumitzaileei eta erabiltzaileei ematen dieten zuzeneko eta doako arreta, haien eskubideei buruzko informazioaren eta erreklamazioak, salaketak eta kexak tramitatzearen arloetan.

      Jarduera horri dagokionez, zalantzarik gabe halakoei lotuta dauden gastuetarako emanen da diru-laguntza, hala nola:

      -Informazio bulegoaren jarduera garatzeko erabili eta jendearentzat irekita dauden egoitza edo bulego propioen alokairua, komunitate gastuak eta tributuak.

      -Informazio bulegoaren jarduera garatzeko erabili eta jendearentzat irekita dauden egoitza edo bulego propioen uraren, elektrizitatearen eta gasaren gastuak.

      -Telefono eta Internet gastuak.

      -Bulegoko materialen gastuak eta informatikako suntsigarrienak.

      -Diruz lagundutako jardueran lan egiten duten elkarteko langileen kostuak, hala nola soldatak eta Gizarte Segurantzako kotizazio gastuak. Langile horiek kontsumitzaileei eta erabiltzaileei arreta zuzena emateko jardueran lanaldiaren zein portzentaje izaten duten adierazi beharko da.

      Ez da diru-laguntzarik emanen honako gastu hauetarako:

      -Elkartean zuzendaritza edo ordezkaritza karguak dituzten langileen ordainsariei dagozkien gastuak (soldatak, gizarte segurantzako kotizazio gastuak, dietak, etab.).

      -Aktibo finko materialetan eginiko inbertsioen ondoriozko gastuak.

      Halako proiektuak diruz laguntzeko 40.511 euro izanen dira guztira.

    2. Eduki bakarra kontsumo arloa duen zabalkunderako material didaktikoa argitaratzea, hala nola aldizkariak, liburuxkak, argitalpenak edo bestelako materialak.

      Halako proiektuak diruz laguntzeko 5.000 euro izanen dira guztira.

    3. Kontsumo gaiei buruzko berariazko azterlanak egitea, gero argitaratzen badira edo zabalkunde irekia ematen bazaie.

      Halako proiektuak diruz laguntzeko 12.000 euro izanen dira guztira.

    4. Kontsumitzaile eta erabiltzaileak informatu eta prestatzeko jardunaldiak, ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak, mahai-inguruak edo beste jarduera batzuk antolatzea.

      Halako proiektuak diruz laguntzeko 15.000 euro izanen dira guztira.

    5. Bitartekotza eta Kontsumoko Arbitraje Sistema sustatzeko proiektuak.

      Halako proiektuak diruz laguntzeko 10.000 euro izanen dira guztira.

    6. Komunikabideetan esku-hartzea, berariazko jarduerei dagokienez.

      Halako proiektuak diruz laguntzeko 2.000 euro izanen dira guztira.

  10. oinarria. Eskabideen aurkezpena eta eskatutako agiriak.

  11. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

  12. Eskabideak, elkarteko buruak sinatuak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izanen dira, eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea, 7 - Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

    Agiriak posta bulego batean aurkezten badira, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

  13. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

    1. Erantzukizuneko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR