56/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluan Nafarroako emakumeen elkarteak ordezkatzen dituzten kideak izendatzeko prozedura garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak, Erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 25eko 75/2012 Foru Dekretuarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan eskumenak ditu gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunerako politikak kudeatu eta koordinatzeko, besteak beste Nafarroako emakumeen elkarteei zuzentzen zaizkienak, emakumezkoen ahalduntzea sustatuz.

Maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu araubidea arautu ziren. Kide anitzeko organo aholku emaile hori Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuari dago atxikita eta Nafarroako emakumeen elkarteen mugimenduaren parte-hartzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionamendura lotzen du, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunerako politika publikoak planifikatuz, gauzatuz, haien segimendua eginez eta ebaluatuz.

Haren 4. artikuluan (Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren osaera), 4b) atalean, adierazten da ezen, besteak beste, kide izanen direla Nafarroako emakumeen elkarteak ordezkatzen dituzten 9 pertsona, "Nafarroa 2000" zonifikazioan zehaztutako zazpi eskualdeetakoak, bat eskualde bakoitzeko, Iruña eta Iruñerria izan ezik, hiru kide izanen baitira bertatik.

Eskualde bakoitzeko elkarteek, Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen erregistroan eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zentsuan inskribaturik, titularra eta haren ordezkoa aukeratuko dituzte aurkeztutako hautagaitza guztien artean. Izan ere, foru dekretu horrekin bat, kideen izendapena proposatzeko ahalmena dutenek haren ordezkoak ere proposatu behar dituzte.

Beste aldetik, bigarren xedapen gehigarriak (Emakumeen elkarteen parte-hartzea) honako hau adierazten du: Nafarroako emakumeen elkarteek emakumeek parte hartzeko organoa eratzen dutenean, Nafarroako emakumeen elkarteen parte-hartze, elkarrizketa eta ordezkaritza organo izateko, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluan elkarte horiek ordezkatzen dituzten bederatzi kontseilukideak aipatu organoak proposaturik izendatu edo berretsiko dira, baldin eta organo horrek Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuan inskribatutako emakume elkarte guztien bi heren gutxienez biltzen baditu. Egun, emakumeen ordezkaritzarako organoa, dekretu horrek aipatzen duena, COMFIN izenarekin (Coordinadora de asociaciones de mujeres y/o feministas de Navarra) erregistratu da, identifikazio zenbakia G71105217...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR