121/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 5ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean lan egiten duten familia elkarteentzako 2011. urteko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, bere jarduketa programen artean, haur eta familiei oinarrizko arreta emateko programa bat du.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, haiek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko. Diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta deialdiaren xedeko egoeran daudenek aukera izan dezaten diru-laguntza eskuratzeko.

Irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiari esleitu zitzaizkion deialdi honen inguruko gaiei buruzko eginkizunak.

Era berean, foru dekretu horrek Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari esleitzen dio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko aurrekontuen kargura eman beharreko diru-laguntzen deialdia egiteko eskumena.

Espedienteari lotutako txosten teknikoak eta juridikoak ikusita, agerian daude deialdi hau onestearen egokitasuna eta onura publikoa, baita haren nahiz oinarri arautzaileen legezkotasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitatean lan egiten duten familia elkarteentzako 2011. urteko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onestea. Oinarri horiek foru agindu honen eranskinean ageri dira.

  2. 20.000,00 euroko gastua baimentzea, 2011ko gastuen aurrekontuko "Familiaren esparruko diru-laguntzen deialdia " izeneko 950001 92200 4819 231502 kontu-sailaren kargura.

  3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu hau igortzea Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiko Familiaren Sustapenerako Zerbitzura eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalera.

    Iruñean, 2011ko apirilaren 5ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Deialdiaren oinarriak

  5. Xedea eta aplikazio eremua.

    Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean lan egiten duten familia elkarteen funtzionamendurako eta jardueren sustapenerako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, 2011. urterako.

    Diru-laguntza hauen bidez, familiaren esparruan aritzen diren familia elkarteek talde horien premiei erantzuteko ekintzak egitea bultzatu nahi da.

  6. Diru-laguntza jasotzen ahal duten ekintzak.

  7. Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiak honelako ekintzak lagunduko ditu diruz:

    1. Familiak berezko dituen balioen gainean gizartea sentsibilizatzeko proiektuak.

    2. Gizartean familien parte-hartzea sustatzeko ekintzak.

    3. Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako "Familia, telebista eta beste pantaila batzuk" eta "Familia eta teknologia berriak" izeneko dokumentuetako edukiak guraso taldeekin batera lantzeko prestakuntza ekintzak.

    4. Familia Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako "Haurren babesa: familiaren eginkizuna" dokumentuko edukiak guraso taldeei zabaltzeko eta haiekin batera lantzeko prestakuntza ekintzak.

    5. Haurren adopzioa edo familia-harrera egiten duten familien elkarteek sustatzen dituzten tailerrak, hitzaldiak edo solasaldiak.

    6. Premiazko egoera eta une jakin batzuetan seme-alaba adingabeei arreta emateko asmoz, elkarteek bazkideentzat sustatzen dituzten proiektuak.

  8. Deialdi honen esparrutik kanpora gelditzen dira guraso elkarteak, beren jardueretarako beste diru-laguntza batzuk dituzte eta.

  9. Diru-laguntzaren zenbatekoa eta laguntza-metaketa.

  10. Diruz lagungarri den kostu osoa ezin da 5.000 eurotik gorakoa izan.

  11. Era berean, deialdi honen babesean eskatzen den kopurua 5.000 eurokoa izanen da gehienez. Bestela, eskaera ez da onartuko.

  12. Diru-laguntzak emateko ezinbestekoa izanen da aurrekontuan horretarako diru nahikoa egotea.

  13. Deialdian aurkezten diren elkarteek proiektu edo ekintza bakar baterako diru-laguntza jasotzen ahalko dute.

  14. Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da.

  15. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

  16. Diruz laguntzen ahal diren gastuak diru-laguntzaren xedeko jarduera garatzeko beharrezkoak direnak izanen dira.

  17. Diru-laguntza proiektu jakin baterako jasotzen duten elkarteek langileria eta funtzionamendu gastuetarako eta jardueretarako erabiliko dute. Funtzionamendu gastuak ematen den diru-laguntzaren %30 izanen dira gehienez.

  18. Betebeharrak.

  19. Deialdi honen ondorioetarako, familia elkarteek betebehar hauek izanen dituzte eskaera aurkezten duten egunean:

    1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta bidezkoak diren erregistroetan inskribatuta egotea:

      -Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren mendeko Elkarteen Erregistroan.

      -Entitatearen izaera juridikoagatik dagozkion beste erregistro batzuk.

    2. Irabazi asmorik ez izatea eta egoitza soziala Nafarroan izatea.

    3. Estatutuetan agertzea, erakundearen xede gisa, familiarekin zerikusia duten jarduerak eginen direla.

    4. Zergei buruzko betebeharrak, Gizarte Segurantzakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aldeko zorrak ordaintzeari buruzkoak eguneratuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko akordioa lortu dela frogatzea.

    5. Helburuak bete ahal izateko egitura egokia eta langile eta baliabide aski izatea eta proposatutako helburuak lortzeko behar den esperientzia eta gaitasun operatiboa frogatzea.

    6. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR