1/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 14koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, 'Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidea eraikitzea. Tartea: Irurtzungo saihesbidea' proiektua behin-behinekoz onetsi, jendaurrean paratu eta ukituriko toki entitateei entzunaldia ematen diena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman duenez Nafarroako Errepideen 2002-2009rako II. Plan Zuzentzaileak proiektu hau egitea aurreikusten du.

Gobernuak, 2008ko apirilaren 21eko Erabakiaren bidez, "Asterain-Irurtzun NA 7010 errepidearen Arakilgo tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zuen. 2008ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 14an. Horren arabera, Zaragoza-Altsasu burdinbidean pasagunea kendu eta Irurtzungo Saihesbidea eraikiko da, Nafarroako Errepideen 2002-2009rako II. Plan Zuzentzailean 126. jarduketa gisa ageri dena.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak, martxoaren 14ko 560/2008 Ebazpenaren bidez, "Asterain-Irurtzun NA 7010 errepidearen Arakilgo tartea: Irurtzun-Izurdiaga saihesbidea" eraikuntza proiektuari buruzko azterlan informatiboaren Ingurumen eraginaren adierazpena egin zuen eta 2008ko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 2an.

Proiektuaren funtsa Irurtzunez mendebaletik beste trazadura bat eta biribilgune bat burutzea da. Saihesbidearen ardatz nagusia NA-7010 errepidearekin bat etorriko da, AP-15 autobidearen beheko pasagunetik abiatuko da, Izurdiagako geltokiko auzoan, Arakilgo udal mugapean, NA-7010 errepideari lotuz, hegotik iparrera, Irurtzungo hiribarrenerantz. 440 bat metroko tarte baten ondoren, trazadura berria gaurkotik desbideratzen da mendebalerantz eta 450 bat metroz Irurtzunen indarra duen hiri planeamenduan bideetarako erreserbaturiko lurretatik doa. Eraiki beharreko biribilgune batean bukatuko da, gaurko bidegurutzea dagoen toki berean, Aralar kalean.

Egin nahi den bidearen eredu-sekzioa bat etorriko da NA-7010 errepidearekin: 7 m-ko galtzada, 3,5 m-ko bi errei (bana bi noranzkoetan), 0,5 m-ko bazterbideak eta, trazadura berriko tartean, 7 m-ko galtzada, 0,5 m-ko bazterbidea mendebalean eta 2 m-ko espaloia ekialdean edo hiribarrenen ondoko aldean. Biribilguneak 8 m zabal den eraztun itxurako galtzada bat izanen du, 1,0 m-ko bazterbideak eta 3 m zabal den espaloia kanpoko aldean.

Gainera, biribilgunea oraingo bideekin lotzeko behar diren adarrak gauzatu nahi dira, baita biribilgunean bukatuko den bide bat ere, Irurtzungo hiri planeamenduan erreserbaturik dagoena. Aurreikusitako hirigintza garapenen bidez burutu ondoren, errepide berriak eta N-240A errepideak bat egiteko loturatako balioko du, Irurtzungo hiribarrena ekialdetik saihestuz.

Saihesbidearen enborrerako eta biribilguneetarako erabiliko den lurzorua 16 cm-ko betunezko nahasketa beroz eta 40 cm-ko zahor artifizialaz osatuko da. Beste bideetan zoladura 10 cm-ko betunezko nahasketa beroz eta 30 cm-ko zahor artifizialaz osatuko da.

Ukitzen diren zerbitzu guztiak berriz jarriko dira.

Errepideak ingurunearekin bat egiteko, Ingurumen eraginaren azterlanean orotariko eragina gutxitu eta zuzentzen duten aurreneurriez gain, Ingurumen eraginaren adierazpeneko gainerako baldintzak ere beteko dira eta neurri zuzentzaile zehatz batzuk sartu dira, hala nola: lurbeltzaren kudeaketa, landareztatzea, biribilguneak apaintzea, lurrak botatzeko eremuen aurreikuspena, ingurumenaren kontrola eta jarraipena.

Proiektuan ukitutako zerbitzuak berriro ezarriko dira.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Nafarroako errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedaturikoarekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR