58/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, 'N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo' proiektua bitan banatzea onesten duena: 'Irurita-Elizondo saihesbidea egitea' eta 'Irurita-Elizondo saihesbidea eta 121-B errepide zaharra lotzeko zubia egitea'.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak, otsailaren 24ko 14/2009 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen "N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua.

Ikusirik, Elizondoko herrigunean, Baztan ibaian zubia eraikitzeko Kantauriko Ur Konfederazioaren aldetik dauden baimen arazoak, eta kontuan hartuz zubi horren eraikuntzak ez dituela gainerako obrak baldintzatzen, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak obrak bi alditan egitea proposatu du. Hortaz, beharrezkoa da "N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua bitan banatzea. Lehenengo proiektuan saihesbidearen enbor nagusiko obrak sartzen dira, eta hasierako aurrekontua 12.208.960,20 eurokoa du; bigarren proiektuak, berriz, saihesbidea eta 121-B errepide zaharra lotuko dituen zubiaren eraikuntza lanak biltzen ditu, eta hasierako aurrekontua 820.117,82 eurokoa du.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Onespena ematea otsailaren 24ko 14/2009 Foru Aginduaren bitartez Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak behin betiko onetsitako "N-121-B errepidea egitea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua bitan banatzeari. Hartara, bi proiektu izanen dira: "Irurita-Elizondo saihesbidea egitea" eta "Irurita-Elizondo saihesbidea eta 121-B errepide zaharra lotzeko zubia egitea", eta hasierako aurrekontuak 12.208.960,20 euro eta 820.117,82 euro izanen dituzte, hurrenez hurren.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR