57/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, 'NA-132 errepideko 7+200 k.p.an biribilgune bat (Oteitzako mendebaldeko sarbidea) egiteko proiektua' behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lanetako zuzendari nagusiak martxoaren 2an emandako 253/2009 Ebazpenaren bidez, Berceo Ingenieros, S.L.P.ri esleitu zitzaizkion "NA-132 errepideko 7+200 k.p.an biribilgune bat (Oteitzako mendebaldeko sarbidea) egiteko proiektua" prestatzeko lanak. Proiektua prestatu da.

Zainketa Zerbitzuak aditzera eman du Oteitzako mendebaldeko sarbidea, herritarrek sartu-irteeretan erabili ohi dutena, Lizarra-Tafalla-Zangoza NA-132 errepideko 7+200 k.p.an dagoela; "Y" gisako gurutzagunea da, ezkerraldera biratzeko erdiko erreirik gabea eta azalerazio eta dezelerazio biderik gabea. Horrek baldintzatu egiten du gurutzaguneko bide segurtasuna, Lizarratik heldu eta Oteitzan sartzen diren ibilgailuek bide nagusian gelditu beharra dutelako.

Gurutzagunetik hurbil hormigoiztaturiko bide batekiko bidegurutzea dago, eta Oteitzako herrigunera eta errepidearen eskuinaldean dagoen pentsu fabrika batera joaten da bide horretatik. Industria horrek nekazaritzako ibilgailuen eta zerealak eta pentsuak garraiatzen dituzten kamioien trafiko handia sortzen du.

Ingurune horretako segurtasuna hobetzearren, biribilgune bat eginen da eta harantz iritsiko da pentsu fabrikarako bidea. Hori hala, mugimendu guztiak biribilgunean eginen dira eta, beraz, asko hobetuko da mugimendu horiek egiten dituzten ibilgailuen bide segurtasuna. Gauez hobeki ikusteko, biribilgunean argiak jarriko dira, bai eta norabidea erakusten duten panel diododunak ere.

Proiektuak segurtasun eta osasun arloko azterlana eta lanek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda biltzen ditu.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokienez.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "NA-132 errepideko 7+200 k.p.an biribilgune bat (Oteitzako mendebaldeko sarbidea) egiteko proiektua" behin-behinekoz onestea.

  2. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eranskinean datorrena, jendaurrean jartzea hilabetez, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin ahal ditzan eta zerrendako okerrak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR