12/2012 FORU LEGEA, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO GOBERNUKO KIDEEN ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN ADMINISTRAZIOKO GOI KARGUEN BATERAEZINTASUNEI BURUZKO AZAROAREN 4KO 19/1996 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Foru Lege honek 19/1996 Foru Legea aldatzen du, eta, horretarako, 19/1996 Foru Legeko zioen azalpenean adierazi bezala, Nafarroako Parlamentuko kideen gehiengo osoak onets dezala eskatzen da, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 20.2 eta 25. artikuluetan eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren 152. artikuluan.

Artikulu bakarrean jasotzen dira 19/1996 Legearen artikuluetan egin beharreko aldaketak, lege hori Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Legean ezarritako irizpide berrietara egokitze aldera: publizitatea, gardentasuna, bai eta mugak ere ordainsariak, diru-sarrerak edo dietak eta kargua utzi ondorengo ordainsariak kobratzeari dagokionez. Eta xedapen iragankor bakarrean gaur egun goi kargu ohi direnen araubideari eustea aurreikusten da.

Artikulu bakarra.-Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legearen aldaketa.

Ondotik adierazten diren foru lege horren aginduak era honetan aldatzen dira:

Bat.-2. artikuluaren 1. idatz-zatia honela idatzita geldituko da:

1. Foru lege honen ondorioetarako, honako hauek dira goi karguak:

a) Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta kontseilariak.

b) Lehendakariaren eta Nafarroako Gobernuko kontseilarien kabineteetako kideak, administrazio-kontratudun langileak izan ezik.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zuzendari nagusiak.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko erakunde publikoetako zuzendari kudeatzaileak.

e) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen sozietate publikoetako zuzendari kudeatzaileak eta horien parekoak direnak.

f) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako fundazio publikoetako zuzendariak eta horien parekoak direnak, kargu horietan aritzeagatik aldizkako ordainsari finkoak jasotzen badituzte.

Bi.-3. bis artikuluaren 2., 3. eta 4. idatz zatiak honela idatzita geldituko dira:

"2. Kargua utzi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Gobernuko kideek, Nafarroako Foru Komunitateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR