23/2014 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen plaka bereizgarrien ezaugarriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko Erregelamendua onetsi zen; foru dekretu hori aldatzen duen abenduaren 4ko 73/2013 Foru Dekretuaren artikulu bakarrak sailkapena, plaka bereizgarria eta sailkatzeko irizpideak ezartzen ditu, eta establezimendu horien premia adierazten du, plaka normalizatu bat erakusteko sarrera nagusiaren ondoan, eta hartan, modalitate eta sailkapenaren arabera dagokien bereizgarria agertzekoa; bestetik, adierazten du turismo arloko kontseilari eskudunak ezarriko dituela plakaren ezaugarriak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen plaka bereizgarrien ezaugarri teknikoak onestea, foru agindu honen I. eranskinarekin bat.

  2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

  3. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko apirilaren 8an.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR